Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garapen Jasangarrirako 13. helburua: klimaren aldeko ekintza

GJH 13
   Ba al dakizu   

2019a erregistratutako bigarren urterik beroena izan zen, eta inoiz erregistratu den hamarkadarik beroena (2010-2019).

Karbono dioxidoaren (CO2) eta atmosferako berotegi-efektuko beste gas batzuen mailek errekor berriak lortu zituzten 2019an.

Garapen Jasangarriko 13. Helburua edo GJH 13 klimaren aldeko ekintza da, eta Nazaio Batuek 2015ean ezarritako Garapen Jasangarriaren 17 Helburuetako bat da. Kilima aldaketak kontinente guztietako herrialdeei eragiten die. Ekonomia nazionalari kalte egiten dio eta bizitzak kaltetzen ditu. Giza ekintzen eraginez, hala nola, industrializazioaz geroztik erregai fosilen gainerabilpena medio, eguraldiaren patroiak aldatzen ari dira, itsasoaren maila gora egiten ari da, eta eguraldia gero eta gogorragoa da. Klima-aldaketari aurre egiteko, herrialdeek Parisko Hitzarmena hartu zuten munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2 °C-tik behera mugatzeko. Industrializazioa eta gizakiaren esku-hartzea ingurumenean aldaketa ugari egin ditu eta horrek gaur egungo klima aldaketaren arazoa hastea eragin du. Arazo honek pertsonen bizi kalitatea baldintzatzen du, eta luzera, gizakion biziraupena bera kolokan jar dezakela uste da. Hau honela, egoerari buelta emateko, gizakiok arazoaz jabetu eta maila eta arlo desberdinetan konponbideak bilatzea da gakoa. Dagoeneko, hegoaldeko herrientzat (Garapen bidean dagoen herrialde bezala ere ezagunak direnak, garapen lankidetzen termino hau azpaldi zalantzan jarri bada ere) eta iparraldeko uharte txikientzat laguntza behar da klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko. Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuei jarraiki, inor atzean ez uzteko, klima-aldaketaren ondorioetan laguntzerako orduan, arreta berezia jarri beharra dago emakumeengan, gazteengan, tokiko komunitateengan eta desabantailak pairatu ditzaketen pertsonengan.

Gure klima beti aldatu izan da, baina azken 200 urteetan giza jardueragatik aldaketak muturrekoagoak izan dira.

  • Klima aldaketaren zientziaren historia XIX. mendearen hasieran hasi zen, aldaketa natural batzuen susmoa lehen aldiz hartu zenean, eta berotegi-efektu naturala identifikatu zenean.
  • XIX. mendearen amaieran, zientzialariek berotegi-efektuaren giza isurketek klima alda zezaketela argudiatu zuten.
  • XX. mendearen 60ko hamarkadan, karbono dioxidoak eragindako berotzea gero eta sinesgarriagoa bihurtu zen.
  • XX. mendearen 70eko hamarkadan, zientzialarien iritzia gero eta gehiago zegoen berotze globala ikuspuntuen alde.
  • 1990eko hamarkadarako gizakiaren esku-hartzea berotze globaleko arazo larriak zekartzatela adostu zen.
  • 1988an Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldea (IPCC ingelesez) sortu zen, Munduko Meteorologia Erakundearen eta Ingurumenerako Nazio Batuen Programaren (PNUMA) ekimenez.

Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak egindako behaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   
Klima aldaketan sinesten ez duten pertsonak daude. Adibidez, Donald Trump AEBko presidente ohia.
  • Elurrezko estalkia. 1978az geroztik, Artikoko itsas izotzen kantitatea behera egin du, eta udako beherakada urtez urte handitu da. Mendiko glaziarrak eta elurrezko estalkia batez beste bi hemisferiotan gutxitu egin dira.
  • Euria eta lehortea. Industria iraultzaz geroztik,planeta osoko euri-erregimenetan aldaketa handiak egon dira: orain euri gehiago egiten du Ipareta Hego Amerikako ekialdeko aldeetan, Europako iparraldean eta Asiako iparraldean eta erdialdean, baina gutxiago Mediterraneoan, Afrikako hegoaldean eta Asiako hegoaldeko eremu batzuetan. Litekeena da lehorteak gero eta ohikoagoak izatea.
  • Urtaroak. Udaberriko prozesuak aurreratzen ari dira, eta landareak eta animaliak poloetara eta altuera handiagoetara mugitzen ari dira, berotze-joera berrien ondorioz.
  • Natura. Zientzialariek klimak eragindako aldaketak ikusi dituzte gutxienez 420 prozesu fisikotan eta espezie edo komunitate biologikotan.
      Ikusi!
[[Fitxategi:
Global temperature changes
|395px]]
Nola aldatu diren tenperaturak 1880tik 2017ra bitartean. Kolore urdinak freskoagoak dira eta gorriak beroagoak.






2030erako lortu beharreko jomugak daude eta 5 jomuga klimarekin lotuta daude:

  1. Klimarekin zerikusia duten hondamendietarako egokitzeko gaitasuna indartzea.
  2. Klima-aldaketaren neurriak politiketan eta plangintzan txertatzea.
  3. Klima-aldaketa lortzeko ezagutza eta gaitasuna eraikitzea.
  4. Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa ezartzea.
  5. Klima-aldaketaren inguruko gaietan, planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna handitzeko mekanismoak sustatzea.

Horrela jarraitzen badugu, zer gertatuko da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeraezinak diren ondorioak gertatuko dira Amazoniako oihanean, mangladietan, glaziarretan eta koralezko uharrietan. Hauek dira gure planeta berezi egiten duten ekosistemak, animalia- eta landare-espezie ugari bertan bizi direlako.

Bero eta lehorteen ondorioz Lurraren zati handi bat basamortu bihurtuko da.
Elurra eta glaziarrak urtzean, itsasoaren maila gora egingo du.

Segur aski beroak eta lehorteak, dena basamortu bihurtuko du, kutsatutako airea arnasteak edo eltxo tropikalek kutsatutako gaixotasunek hilko gaituzte (hori gertatzen ari da orain, tenperatura igotzen ari denez, eltxoek beren bizilekua zabaltzen ari dira.)

Artikoa, glaziarrak eta gailur altuetako elurra urtu egingo da, itsasoaren mailak gora egingo du eta kostaldeko hiriak urpean geratuko dira.


Zer egin dezakegu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure bizimoduek eragin handia dute gure planetan. Gure erabakiak garrantzitsuak dira. Berotegi-efektuko gasen munduko isurketen bi heren inguru, etxeen isurketekin lotuta daude. Energiaren, elikaduraren eta garraioaren sektoreek bizimoduaren emisioen % 20 eragiten dute. Erabiltzen dugun elektrizitatetik hasi eta jaten ditugun elikagaietaraino eta bidaiatzeko moduetaraino, aldaketak egin ditzakegu.

Hamar ekintza krisi klimatikoari aurre egiten laguntzeko Nazio Batuen Erakundearen arabera:


Etxean energia aurreztea

ZERGATIK? Gure elektrizitatearen eta berogailuen zati handi bat ikatzaz, petrolioaz eta gasaz elikatzen delako.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Berokuntza eta hozte-sistema murriztu.
  2. LED bonbilletara eta kontsumo txikiko etxetresna elektrikoetara aldatu.
  3. Arropa ur hotzarekin garbituz edo lehorgailua erabili beharrean lehortzeko gauzak zintzilikatu.


Oinez ibiltzea, bizikletaz joatea edo garraio publikoa hartzea

ZERGATIK? Munduko errepideak ibilgailuz josita daudelako, eta gehienek diesela edo gasolina erretzen dutelako.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Gidatu beharrean bizikletaz ibiltzeak berotegi-efektuko gasen emisioak gutxituko ditu, eta zure osasunari eta forma fisikoari lagunduko dio.
  2. Distantzia luzeagoetarako, kontuan hartu trena edo autobusa hartzeko aukera.
  3. Autoa partekatu ahal den guztietan.


Barazki gehiago jan

ZERGATIK? Landare-jatorriko elikagaien ekoizpenak berotegi-efektuko gasen emisio gutxiago eragiten ditu, eta energia, lur eta ur gutxiago eskatzen du.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Barazki, fruta, zereal integral, lekale, fruitu lehor eta hazi gehiago jan.
  2. Haragi eta esneki gutxiago jateak ingurumenaren gaineko eragina nabarmen murriztu dezake .



Zure bidaia kontuan hartu

ZERGATIK? Hegazkinek erregai fosil asko erretzen dituzte, eta berotegi-efektuko gas asko isurtzen dute.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Hegaldi gutxiago hartzea ingurumen-inpaktua murrizteko modu azkarrenetako bat da.
  2. Ahal duzunean, birtualki elkartu, trena hartu edo distantzia luzeko bidaia hori ez egin.



Janari gutxiago bota

ZERGATIK?

  1. Janaria botatzen denean, janaria lantzeko, ekoizteko, ontziratzeko eta garraiatzeko erabili ziren baliabideak eta energia ere alferrik galtzen dira.
  2. Elikagaiak zabortegi batean usteltzen direnean, metanoa sortzen dute, berotegi-efektuko gas indartsua.

ZER EGIN DEZAKEGU? Erabili erosten duzuna eta konpostatu soberakinak.



Murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatu

ZERGATIK?Erosten ditugun gailu elektronikoek, arropek eta bestelako gaiek karbono-isuriak eragiten dituzte ekoizpenaren une bakoitzean, lehengaiak erauzten direnetik produktuak fabrikatzen eta merkatura garraiatzen diren arte.

ZER EGIN DEZAKEGU? Gure klima babesteko, erosi gauza gutxiago, erosi bigarren eskukoak, konpondu ahal duzuna eta birziklatu.



Zure etxeko energia-iturria aldatu

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Zure konpainia elektrikoari etxeko energia petroliotik, ikatzetik edo gasetik datorren galdetu.
  2. Ahal bada, ikusi energia berriztagarrietara alda daitekeen, hala nola, energia eolikora.
  3. Eguzki-panelak zure teilatuan jarri.



Ibilgailu elektriko batera aldatu


ZERGATIK? Gas- edo diesel-ibilgailuek berotegi-efektuko gas asko isurtzen dute.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Auto bat erosteko asmoa baduzu, elektrikoaren aukera kontuan hartu, gero eta modelo merkeagoak baitaude merkatuan.
  2. Erregai fosiletatik sortutako elektrizitatearekin funtzionatzen jarraitzen badute ere, auto elektrikoek atmosferaren kutsadura murrizten laguntzen dute.




Produktu ekologikoak aukeratu

ZERGATIK? Dirua gastatzen dugun horrek guztiak planetari eragiten dio. Zuk aukeratu ahal duzu zein ondasun eta zerbitzuren alde zauden.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Zure ingurumen-inpaktua murrizteko, erosi bertako eta sasoiko elikagaiak.
  2. Aukeratu baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituzten eta gas eta hondakin gutxiago isurtzeko konpromisoa hartzen duten enpresetako produktuak.



Ahotsa altxatu!


ZERGATIK? Hitz egin eta beste batzuk ekintzara batu daitezela. Aldea markatzeko modu azkar eta eraginkorrenetako bat da.

ZER EGIN DEZAKEGU?

  1. Zure auzokoekin, lankideekin, lagunekin eta senideekin hitz egin.
  2. Enpresaburuei aldaketa ausartak babesten dituzula jakinarazi.

Gehiago jakiteko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


https://www.youtube.com/watch?v=uxZ1-3tVWOw