Txikipedia:Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eskema

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) informazioa tratatu eta informazio hori transmititzeko balio duten teknologiak dira.

IKTak erabiliz, informazioa sortu, editatu eta gorde egin daiteke, adibidez, bideoak, audioa, irudiak, testua etab. Informazio hori beste norbaiti bidaltzeko ere balio dute IKTek. Ondorengo teknologiak IKTak dira: ordenagailuak, tablet-ak, telefono adimentsuak, telebista digitala, irratia, posta elektronikoa, robotak, konputagailuen eta sareen hardwarea, satelite-sistemak, etab.

IKT teknologia modu etikoan eta legea jarraituz erabiltzea oso garrantzitsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologiaren garapenak gure komunikatzeko modua aldatu egin du. Hasieran labar-pinturak egiten ziren kobazuloetan. Gero, idazkera asmatu zen. Inprenta aurrerapauso handia izan zen paper bidez komunikatzeko.

Ordenagailuak sortu aurretik, telegrafoa, telefonoa, fax-a, irratia eta telebista sortu ziren. Ordenagailuak asmatu ondoren, hauek beraien artean konektatzeko Internet sortu zen. IKT bidez etxean ere ikasi daiteke, eskolan egon gabe.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IKTak herrialde aberatsetan ari dira garatzen batez ere. Kongo bezalako herrialdeetan, haurrak meatzetan ari dira lanean koltana lortzeko. Koltana beharrezko elementua da IKTak eraikitzeko.

Ziberjazarpena eta bestelako arriskuak sortu dira IKTen ondorioz. Haur, nerabe eta gazteak arrisku hauen aurrean babestu egin behar dira.