Wikipedia, Entziklopedia askea

Kakalardo sakratua (Scarabaeus sacer) intsektu koleopteroa da (aitzineko grezieraz "koleos"= kutxa eta "pteron"= hegoa) eta barailak ditu. Kakalardo mota asko daude. Izan ere, intsektu talde handienak dira. 350.000 kakalardo espezie daude izena dutenak: intsektu ezagunen % 40 inguru. 800.000 eta milioi bat espezie bizi estimatzen dira; landare baskular edo onddo adina espezie ditu eta ugaztunak baino 66 aldiz espezie gehiago. Kakalardoak ia edonon bizi dira, ozeanoan ez bada ere, edo oso leku hotzetan, Antartikan adibidez.

Kakalardo pilotagile mota bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Duela gutxi egindako ikerketek erakutsi dutenez, kakalardo pilotagilea esne bidea erabiliz gidatzen da gau oskarbietan bere pilota mugitzeko.

Kakalardo sakratua, Scarabaeidae familiakoa da eta kakalardo pilotagile mota bat da, gorotz pilotak egiten baititu, gero elikatzeko. Kakalardo pilotagileek zenbait mm-tik 2 cm inguruko luzera dute. Bere buruko antenak okertuta daude eta hanka sendoak ditu gorotz-bolak arrastaka eramateko. Kakalardo hauek, bere pisua baino 200 aldiz handiagoa den gorotz-bola bat eraman dezakete. Ekosistemetan kakalardoek garrantzi handia dute, kakalardoek lurra aireztatu eta oso modu eraginkorrean ongarritzen dutelako. Lurzoruak aberasteko eta laboreentzat onuragarriak direnez, ez dira landare hauen izurritetzat hartzen.

Nolakoa da kakalardo sakratua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo sakratua mediterraneoaren kostaldeko duna eta urtegietan bizi da. Kakalardo sakratuak gorotz-bolak biltzen ditu eta lurpeko habia bateraino eramaten ditu bere kumeak elikatzeko. Jarrera horren ondorioz, antzinako egiptoarrek Khepri jainkoarekin alderatu eta animalia sakratutzat hartu zuten. Kakalardo sakratuak jatorriz Europako hegoaldean (Euskal Herria barne), Afrikako iparraldean eta Asiako zenbait tokikoak dira. Uholde gutxiko lur lurtsuetan bizi dira, ugaztun handiak bizi diren lekuetan.

Kakalardo bikote bat goroldio bola eramaten.

Zer atal dauzka?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainerako intsektu helduak bezala, kakalardoaren gorputzak hiru atal nagusi ditu: burua, arantzurdea (erdiko zatia) eta abdomena (atzeko zatia). Buruan, kakalardoek antenak dituzte, begiak eta ahoa. Beste intsektuek bezala, kakalardoek ez dute barne-hezurrik (horregatik dira ornogabeak), baina horren ordez exoeskeleto gogor bat dute gorputzaren kanpoaldean. Bere aurreko hankak lurra zulatzeko eta simaur bolak sortzeko espezializaturik daude.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emea ugaltzeko prest dagoenean, simaur konkretu fin bat aukeratzen du hazkuntza-bola egiteko eta kamera sakon eta handi bat egiten du. Kakalardo bikoteak bere gorotz-bola habiara eraman ondoren, emeak arrautza bat edo bi jartzen ditu bertan (obiparoak dira) eta bertan estaltzen ditu. Larbek, garatzen diren bitartean, bola jaten dute. Prozesua beste leku desberdinetan errepikatuko du eta normalean, eme batek dozena bat gazteren erdia baino ez du ekoiztuko bere bizitzan.

   Ba al dakizu   
Kakalardoa eguzkiaren jainkoarekin lotzen zen Antzinako Egipton eta goizeko Eguzkia irudikatzen zuen. Horregatik, kakalardoak garrantzi handia zuen hildakoen gurtza egiptoarrean.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo bat bere gorotz-bolaren gainean

Ezaugarri adierazgarrienetako bat animalien gorotzetan oinarritutako dieta dela, koprofagia izenez ezagutzen dena. Batez ere ugaztun belarjaleen edo orojaleen gorotzak kontsumitzen dituzte. Elikadura eredu hau helduek eta larbek partekatzen dute.

Kalalardoak bere janaria aurki dezake gorotzak azkar aurkitzen lagunduko dion usaimen finaren bidez. Gorotza kakalardoarentzat nutrizio-balio handiko elementua da, bakterio, nitrogeno, karbohidrato konplexuak, bitamina eta mineraletan aberatsa baita.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scarabaeus sacer historiako amuleto ezagunenetako bat da bere jainkotasuna Antzinako Egipton ezagun egin zenetik. Egiptoarrek beren boterea Khepri jainkoarekin, hau da, Eguzkiaren Jainkoarekin, erlazionatu zuten. Betiko bizitzaren sinboloa zen eta mitologiak Kheprik goizero bere burua sortzen zuela, Eguzki gisa birsortu zela eta, hortaz, betiko bizitzarekin bat egin zuela kontatzen du.

Egiptoko mitologiaren kakalardoa

Egiptoarrek, Ra Men Kepher izenez aipatzen zuten, hau da, Ra, Unibertsoaren sortzailea. Gaixotasunetik eta heriotzatik babesten zuen amuleto handi gisa erabiltzen zen. Sinetsita zegoen amuleto honek babesa sinbolizatzen zuela bai bizitzan bai heriotzan, bere bizitzan eraman zuenak gaitz guztien aurkako indarra eta babesa eskuratzen zituelako eta heriotzan berpiztu eta betiko bizitzara iristeko aukera izango zuelako.

Momifikazio prozesuan ere, protagonismoa zuen. Bihotza irudikatzen zuen sarkofagoaren granitozko zatian, haietako hainbat landu zituzten berpizkundearen ikur gisa.


Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.spreaker.com/user/12520663/kakalardo-pilotagilea (audio artxiboa)

https://blogs.vitoria-gasteiz.org/ataria/2013/01/26/kakalardo-pilotagilea-izarren-bidez-orientatzen-da/?lang=eu