Xabier Artola Zubillaga
Xabier Artola Zubillaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1957ko maiatzaren 3a (65 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Iñaki Alegria Loinaz Antton Gurrutxaga Hernaiz Aitor Soroa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, idazlea, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea IRALE |
Lan nabarmenak | Xuxen TZOS (datu-base terminologikoa) Lexikoaren behatokia corpusa EDBL |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Ixa taldea Euskaltzaindia Euskararen Aholku Batzordea |
artzubi.eus eta ixa.si.ehu.es… | |
![]() ![]() |
Xabier Artola Zubillaga (Antigua, Donostia, 1957ko maiatzaren 3a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik, baita ikertzailea Ixa taldean.[1] Euskaltzain urgazlea da 2006tik.[2]
Idazle moduan hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan, 2010eko Donostia Hiria, besteak beste.[3] Zikloturista moduan 100.000 km baino gehiago egin ditu eta bizikletaz duen pasioaz ere idatzi du.[4]
Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi) eta, esate baterako, Dantza filmari buruzko argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an.[5]

Euskara-irakasleen irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin zituen, baina etxean beti egiten zuten euskaraz eta prozesu autodidakta izan zen bere alfabetatzea. Gaztetan Ikaskideei euskarazko eskolak ematen zizkien Antiguan, gau eskoletan. Donostiako Informatika Fakultatean lizentziatura bukatuta, 1980an euskara irakasten hasi zen Irungo eskola batean. Hurrengo ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Euskara Zerbitzutik hots egin zioten euskararen irakaskuntzarako materiala prestatzeko eta maila ertainetako irakasleak trebatuz joateko. Geroago IRALE izena hartuko zuen zerbitzu horretan bost urtez aritu zen 1985era arte, EHUko Informatika Fakultatera ikakasle joan zen arte.[6]
Informatikaria eta Ixakidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kidea da. Doktorego-tesia 1993an aurkeztu zuen hiztegi sistema adimendunei buruz (Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren eraikuntza eta sorkuntza/ SIAD: Conception et construction d´un système intelligent d´aide dictionnriale)[7][8] Besteak beste, Unibertsitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Hezkuntza eta Zientzia/Zientzia eta Teknologia Ministerioko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu izan du, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen Datu-base lexikala, eta Eustagger lematizatzailea.[9][10][11] Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa proiektuko partaidea da.[12][13]
Bost doktorego-tesi zuzendu ditu eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100 baino gehiago dira informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan egin dituen argitalpenak.[14][15]
Kitxua hizkuntzaren prozesamendua automatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Cusko hiriko UNSAAC unibertsitateko Hinantin ikerketa-taldea antolaketan parte hartu zuen Juan Cruz Tello 'Soccoo' irakaslearekin. Kitxuaren prozesamendu automatikoren lehen oinarri batzuk sortuko zituena. Lehen urrats horietan, 2011tik 2014ra bitarte adituak prestatu zituen lankidetzan Ixa taldearekin, 2012an Madrileko Kooperaziorako Ministerioko proiektu bat izan zuten, 2013an EHUrekin RUNASIMI proiektua.[17][18] Aditu horietako batzuk ziren hauek:[19]
- Hugo Quispe: kitxuaren datu-base lexikalaren lehen bertsioa eta corpusa kontsultatzeko web-aplikazio bat sortu zuen.[20][21]
- Richard Alexander Castro Mamani: zuzentzailea sortu eta hizketaren tratamendua landu zuen. Geroago Itzulpen automatikoan eta normalizazioan ere ikertu du.[22][23][24][25]
- Rosemary Jimenez: kitxuaz idatzitako testuak dialektoaren arabera automatikoki sailkatzeko programa sortu zuen.[26][19] Eta bera izan zen corpusa eratu eta kontsultatzeko aplikazioa sortu zuena.
- José Lozano: Kitxua irakasteko sistema bat sortzen aritu zen Waldir Farfan-ekin.
Udako Euskal Unibertsitateko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez saila eratu zenetik. 1986an bertan ikergai aitzindariak landu zituen: Hizkuntza naturalaren tratamenduaz hitzaldia eman eta Adimen Artifiziala liburua argitaratu zuen.[27]
UEUko informatikako sailburua izan zen 1997tik 2000ra bitartean, Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi zirenean.[28]
Aitzindaria izan zen Informatikaria euskaraz lantzen eta parte hartu zuen informatikako lehenengo hiztegien sorkuntzan, esate baterako honetan:
- Informatika hiztegia. Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu. 1993, UZEI
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[29]
Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an.[2] Informazio eta Komunikazioaren teknologien batzordean aritu izan da 2007z geroztik eta Lexikoaren Behatokia egitasmoan 2008tik.[30][31]
EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere bada.
Idazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Literaturaren munduan, ipuingintza jorratu du batez ere. Zenbait sari irabazi ditu: Jokin Zaitegi itzulpengintzan; Julene Azpeitia, Augustin Zubikarai eta Tene Mujika, besteak beste, ipuingintzan; lehiaketa horietako batzuetan argitaratu izan dizkiote ipuinak, argitalpen kolektiboetan. 2010ean Donostia Hiria saria irabazi zuen, eta haren ondorioz argitaratu zioten lehen literatura liburua: Deception Island (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, ipuin bilduma argitaratu zuen: Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011).[32]
Ipuinak edo ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Argi-itzalen neurria 2011, Elkar
- Deception Island 2010, Alberdania, Donostia Hiria ipuin lehiaketa[3][33][34]
- Asif 2006, Julene Azpeitia Saria (bigarren saria)
- Bai, ni nauk 2004, Gabriel Aresti Saria (accesita)
- Tximeletaren irria 2004, Tene Mujika Narrazio laburren lehiaketa (lehen saria)
- Latitudea 1998, Julene Azpeitia Saria (lehen saria)
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Samina (Marguerite Duras) 2014, Erein
- Arriskuen ebaluazio etikoa: jendearen ikusmoldea aintzat hartu beharra (Joseph R. Herkert) 1997, Uztaro
- ADA lengoaia eta metodologia (David A. Watt, Brian A. Wichmann, William Findlay) 1996, UPV/EHU
- Informazioaren iraultza (Joel L. Swerdlow) 1996, Uztaro
Bidaia-bloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Blogoetak:[35] 2016ko bi solstizioen artean Amerikako iparraldetik hego muturreraino egindako bidaiaren gogoetak, kontakizunak, aipuak, argazkiren bat edo beste, denetarik pixka bat…
Argazkilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
15 urte zituen argazkizale bihurtu zenean. Denetariko gaiak lantzen ditu argazkitan, baina gustuko ditu kaleko argazkiak, paisaiak, erretratuak eta natura.[6] Egindako argazki-erakusketen artean aipagarrienak hauek dira:[5]
- Dantza filmari buruz:Dantza filmaz Alkizan antolatutako solasaldi batean Elena Cajaraville, Koldobika Jauregi, Telmo Esnal, Iñaki Agirre, Juan Antonio Urbeltz eta Xabier Artola[36]
- "Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat" argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an. Berak filmaren grabazioan hartu zituen hainbat argazki erakutsi ziren Gipuzkoako Argazki Elkarteko aretoan (Donostia), Zarauzko Photomuseumen eta Euskal Herriko beste hainbat aretotan.[37][38][39][40]
- "Igartubeiti Dantzan" (2019)
Bidaiak eta mundua
- Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena (2016)[41]
- Kuba: begiratu bat Euskal Herritik (2013)
- Begiratuak 2.♀ (2006) Emakume begiradei buruz.
- Literaturatik gehiago pinturatik baino. Erakusketaren titulua Francesc Català Roca kataluniar argazkilariaren esaldi honetatik dator: "Kontrakoa esaten bada ere, uste dut argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino".
2010ean Alkizako Ur Mara Elkartea lanean has zen galtzen ari ziren lanbideak berreskuratu eta dokumentatzeko. Lanketa kartatik sortu zen geroago Alkizako Fagus Alkiza interpretazio-zentroa.[42][43][44][6]
- Ikiliko txondorra argazki-liburua (2010). Ikaskinei buruz.
- Ke artean II. Hau ere Ikaskinei buruz
- Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa. (2011) Sagardoari buruz
- Garo meta, Alkizako Leten.(2009) Baserritarren metei buruz. Idiak, segak, eskuareak, gurdia, lera... orain gutxi arte mendi eta soroetan hain ohikoak ziren lanabesei buruz.
- Txerri festa, beheko plazan. (2008) Txaribodari buruz.
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2013: Abbadia saria. Ixa Taldea.[45][46]
- 2013: Donostiako udalaren eskutik Ixa Taldearen aldeko adierazpen instituzionala.
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria[47] eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[48]
- 2010: Donostia Hiria, Deception Island narrazioarekin[3][33][34]
- 2006: euskaltzain urgazle
- 2006: Julene Azpeitia Saria (bigarren saria). Asif
- 2004: Gabriel Aresti Saria (accesita). Bai, ni nauk,
- 2004: Tene Mujika Narrazio laburren lehiaketa (lehen saria). Tximeletaren irria itzulpengintzan;
- 2003: Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea 2003tik.[49]
- 2001: Oñatiko Hiria saria, Bipagoeta
- 2002: Toribio Etxeberria saria, ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. spin-off enpresa sortzeagatik.
- 2001: Manuel Laborde Werlinden saria, ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. spin-off enpresa sortzeagatik.
- 2000: Ondarroako Augustin Zubikarai saria Osaba Karlos
- 1998: Zumaiako Julene Azpeitia Saria (lehen saria) Latitudea
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ixakideak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ a b Xabier Artola Zubillaga. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ a b c Azurmendi, Nerea. (2010). «Publiko zabalarengana heltzeko behar hori ez dut inoiz sentitu». diariovasco.com. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
- ↑ «Astorgarantz... Eta Astorgaraino (bizikleta pasio)» blogoetak 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ a b artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ a b c Miranda, Jon. (2019-02-14). «"Ikerkuntzak aurrera egiten badu, gazteen ekimenari esker egiten du". Xabier Artola Zubillaga. EHUko irakaslea eta ikerlaria.» Gipuzkoako Hitza (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
- ↑ Xabier Artola Tesiker,Euskarazko doktorego-tesien datu-basean
- ↑ «Conception et construction d'un systeme intelligent d'aide dictionnariale (siad) // Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren sorkuntza eta eraikuntza» Tesis doctorales: TESEO. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Gobierno de España. (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
- ↑ Elorrieta, Orlando. (1991). «Laster jaioko da Xuxen» Berria (berria.eus, Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ «UPV/EHUko Ixa Taldeko Xabier Artola Zubillagaren hitzak Xuxen 5-en aurkezpenean» Elhuyar (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan?. Hizkuntza-teknologiak. Ixa Taldearen bloga (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
- ↑ Xabier, Artola; Ezeiza, Nerea; Gurrutxaga, Antton; Sagarna, Andoni; Urkia, Miriam. (2017ko azaroa). Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari.. Senez 48, 201-208 or. (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
- ↑ Xabier Artolaren argitalpenak DBLP datu-basean.
- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
- ↑ Kitxua lantzeko, Cusco-ko bisitariak berriro gurean – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «RUNASIMI. Recursos básicos para el procesamiento automático de la lengua quechua: base de datos léxica y corpus textual. | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CONVENIO DE COLABORACIÓN ENTRE LA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA – UPV/EHU Y LA UNSAAC» Dirección de Cooperación Técnica Internacional 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ a b Juan Cruz ‘Soccoo’ hil zaigu, Peruko lankide kitxua – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Ixa Group. «Quechua Lexical Database (QLDB). General Consultation» ixa2.si.ehu.eus (National University of San Antonio Abad of Cusco (UNSAAC) University of the Basque Country (UPV / EHU).) (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ Quispe, Hugo. (2013). «Kitxuaren datu-base lexikala» ixa2.si.ehu.eus (Ixa taldea, Hinantin-UNSAAC) (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Ortega, John E.; Castro Mamani, Richard; Cho, Kyunghyun. (2020-12-XX). «Neural machine translation with a polysynthetic low resource language» Machine Translation 34 (4): 325–346. doi: . ISSN 0922-6567. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ Castro Mamani, Richard; Rios, Annette. (2014). Allin Qillqay! A Free Online Web Spell Checking Service for Quechua. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ Rios, Annette; Castro Mamani, Richard. (2014). Morphological Disambiguation and Text Normalization for Southern Quechua Varieties. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Ortega, Richard ALEXANDER; Montoya, Jaime. (2020). Overcoming Resistance: The Normalization of an Amazonian Tribal Language. The 1st Conference of the Asia-Pacific Chapter of the Association for Computational Linguistics and the 10th International Joint Conference on Natural Language Processing.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez Medina, Rosemary. (2013). CLASIFICACIÓN POR DIALECTO DE DOCUMENTOS ESCRITOS EN QUECHUA.. UPV-EHU, UNSAAC. Máster en "Ingeniería computacional y sistemas inteligentes".
- ↑ «Xabier Artola Zubillaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ Xabier Artola Zubillaga | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ Xabier Artola irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
- ↑ Lexikoaren Behatokia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ Euskal Idazleen Elkartea. (2021). kritiken hemeroteka » Bilaketa: Xabier Artola. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
- ↑ a b Agirre, Lorea. (2011). Xabier Artola: “Betidanik gustatu izan zait hizkuntzarekin jolastea”. Oilategitik, Alkizako aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
- ↑ a b Lizarralde, Nerea. (2011). “Jarraitzeko asmoa dut, baina ez naiz idazle diziplinatua”. Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
- ↑ Blogoetak Terranovatik Usuaiarainoko bidaia-bloga
- ↑ “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
- ↑ Imaz, Andoni. (2019-01-19). «Filmaketako hirugarren begia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
- ↑ Fanjul Rozada, Luis Sergio. Exposición Xabier Artola (Bailando ante las cámaras: una colección de fotos de dantza) – sfg-ss. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bailando ante la cámara de Xabier Artola. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ «KAMEREN AURREAN DANTZARI - XABIER ARTOLA» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ «Argazki erakusketa // Exposición de fotografías (X. Artola, 2017-11-10…)» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
- ↑ «artzubi argazkiak - erakusketak» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ Ikiliko txondorra liburua ikusgai Artzubi argazki-gunean
- ↑ Ur Mara Elkartea Ikiliko txondorra liburuaren fitxa
- ↑ Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- ↑ «Antton Abbadia saria jaso du gaur iluntzean EHUko Ixa Taldeak (35'50) | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Berria.eus. (2003-01-08). «Jaurlaritzak EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide berriak izendatu ditu» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Donostiako Informatika Fakultatea
- Ixa Taldea
- HiTZ zentroa
- Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
- Eneko Agirre
- Nora Aranberri
- Xabier Arregi
- Olatz Arregi
- Iñaki Alegria
- Mikel Artetxe
- Gorka Azkune
- Itziar Gonzalez-Dios
- Uxoa Iñurrieta
- Montse Maritxalar
- Maite Oronoz Antxordoki
- Olatz Perez de Viñaspre
- Kepa Sarasola
- Miriam Urkia
- Itziar Aduriz
- Igone Zabala
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ixa taldea.
- HAP: Hizkuntzaren azterketa eta analisia master ofiziala.
- UPV/EHUko Informatika Fakultatea.
- Xabier Artola Zubillaga, Euskal Idazleen Elkartearen webgunean.
- Deception Island eta Argi-itzalen neurria liburuen kritikak, Armiarma webgunean.
- artzubi argazkiak webgunea.
- Argazki erakusketa // Exposición de fotografías (X. Artola, 2017-11-10...) DIFusio@ Informatika Fakultateko blogean.
- Xabier Artola Zubillaga artikulua, Auñamendi entziklopedian.
- Lexikoaren Behatokia proiektuari buruzko informazioa eta kontsultagunea .
- 1957ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Euskal Herriko ingeniariak
- Euskal Herriko informatikariak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Donostiarrak
- Informatika
- Hizkuntzalaritza konputazionala
- Euskal idazleak
- Euskarazko ipuingileak
- Alkizarrak
- Euskaltzain urgazleak
- Hizkuntzaren prozesamendua
- Euskal Herriko argazkilariak
- Euskarazko tesi egileak