Luis Bandres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Bandres
Etxenike Bandres 1983 UEU.jpg
Pedro Miguel Etxenike eta Luis Mari Bandres, Iruñea 1983.
(Argazkia: UEU, Laura Mintegi)
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko legebiltzarkidea

1987ko apirilaren 15a - 1990eko irailaren 3a
Joseba Arregi
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua

Bizitza
JaiotzaPasaia1944ko otsailaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2009ko abenduaren 2a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kimikaria eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia eta Gasteiz
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenakElhuyar Fundazioa
Jasotako sariak
KidetzaElhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: luis-maria-bandres-unanue-1944-2009

Luis Mari Bandres Unanue (Pasaia, Gipuzkoa, 1944ko otsailaren 18a - 2009ko abenduaren 2a) unibertsitateko irakaslea eta politikaria izan zen, EAJko militante historikoa eta euskararen bultzatzailea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean ingeniaritza tekniko industriala amaitu zuen; 1970ean, goi-mailako ingeniaritza. 1976an doktore-titulua eskuratu zuen.[1]

1965etik aurrera zientzia eta teknika gaiak irakatsi zituen, hala euskaraz nola erdaraz, hainbat ikastegitan. 1972an, Elhuyar Kultur Elkartea sortu zuen taldeko kidea izan zen, besteak beste Mikel Zalbide eta Andoni Sagarnarekin, eta Elhuyar elkarte horren lehen lehendakaria izan zen.[2]

Elhuyar taldearen abiapuntuko kideak Luis Mari Bandres, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna eta Mikel Zalbide izan ziren. Zientziarako erabilgarri izango zen euskara-eredua eta terminologia lantzen zuten, hots, prosa eta lexiko zientifikoa.

Garai horretan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldea lankidetzan aritu izan zen Hiazinto Fernandorena eta Jose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat. Egileen artean zeuden, besteak beste, hauek: Luis Mari Bandres, Iñaki Azkune, Andoni Sagarna, Pedro Miguel Etxenike, eta Mikel Zalbide.[3]

Elhuyar[Betiko hautsitako esteka] taldea 1974an.(Jose Ramon Etxebarria, Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).

Kideek larunbateko mintegietarako prestatzen zituzten lanak zabaltzeko, zein beraien artean adostutakoaren probaleku gisa, Elhuyar aldizkaria sortu zuten.

Aldizkariaren lehen zenbakia 1974ko irailean kaleratu zen, RSBAPen legezko babesari esker, eta RSBAPen babesa izan zuen harik eta Elhuyar taldeak 1981. urtean kultur elkartearen estatutuak onartu zuten arte.[4]

Elhuyar taldearen abiapuntuko kide horiek Luis Mari Bandres, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna eta Mikel Zalbide izan ziren. Zientziarako erabilgarri izango zen euskara-eredua eta terminologia lantzen zuten, hots, prosa eta lexiko zientifikoa. Kideek larunbateko mintegietarako prestatzen zituzten lanak zabaltzeko, zein beraien artean adostutakoaren probaleku gisa, Elhuyar aldizkaria sortu zuten. Aldizkariaren lehen zenbakia 1974ko irailean kaleratu zen, RSBAPen legezko babesari esker, eta RSBAPen babesa izan zuen harik eta Elhuyar taldeak 1981. urtean kultur elkartearen estatutuak onartu zuten arte.[5]

UEUren zientzia-alorreko sailen sorrera bultzatu zuen, finantzazioa bilduz, liburuak idatziz eta talde eragileko kide izanez. Donostiako EHUren Kimika Fakultateko idazkari izan zen 1975ean. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako, Bergarako UNEDeko eta Industria Ingeniaritza Teknikoaren Unibertsitate Eskolako zuzendari izan zen. Azken urteetan unibertsitate-irakasle aritu zen EHUn, eta 1991z geroztik Ingeniaritza Elektronikoko katedraduna zen. Hedabideetan —Berria egunkarian, kasu— artikuluak idatzi zituen. Txistulari eta albokaria ere izan zen, Ez Dok Amairu talde mitikoaren hasierako partaideetakoa izanik. Gaixotasun luze baten ondorioz zendu zen.[6]

CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2010 urtean euskarazko zientzia eta teknologia euskaraz dibulgatzean eginiko lanagatik.[7][2]

EAJ alderdiko kidea zen, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismoko sailburu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako ahaldun izan zen. 1980tik 1985 arte, Eusko Ikaskuntzako Zientzia Saileko lehendakaria.

Ustelkeria leporatu zitzaion Irungo Ogasunaren aferan, Maite Moneo bere emaztea zuzenean nahasturik suertatu zenean, Ogasun Publikoarekin zituen milioika euroko zor fiskalak ezabaturik geratu baitziren.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 89 lan bildu dira Horien artean sartzen dira 20 liburu, 3 hitzaldi, 7 ikastaro eta 51 artikulu.[9] Hainbat artikulu idatzi zituen Elhuyar aldizkarian, batez ere zientziaren historiari buruzkoak.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia eta teknologiaren inguruan liburu hauek idatzi zituen, kasu gehienetan lankidetzan Elhuyar, UZEI edo Udako Euskal Unibertsitateko beste kide batzuekin:

Zientzia liburuez gain, bestelako lan hauek ere kaleratu zituen:

  • La causa del Pueblo Vasco. Adaptación de la obra de Fco. X. De Landaburu (1988),
  • Euskal Abertzaletasunaren historia: 1936ra arte (Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1991),
  • Nuestro desafío vasco (1998).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. a b J. R. Etxebarria. (2013). «Ingeniariak eta hizkuntzalaritza» Ekaia (Leioa) (26) (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).
  3. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  4. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  5. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  6. Berria: «Luis Mari Bandres euskaltzalea eta EAJko militante historikoa hil da», Berria, (2009-12-03)
  7. CAF-Elhuyar sariak[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Primeras acusaciones», Gipuzkoatik webgunea.
  9. Luis Mari Bandresen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (87 produktu)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Joseba Arregi
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1985-1987
Ondorengoa
Joseba Arregi