Valentina Terexkova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Valentina Terexkova
RIAN archive 612748 Valentina Tereshkova.jpg
Dumako diputatua


SESBeko Sobiet Goreneko kidea

Bizitza
Jaiotza Bolshoye Maslennikovo1937ko martxoaren 10a (80 urte)
Herrialdea  Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k) Andrian Nikolaev  (1963ko azaroak 3 -  1982)
Hezkuntza
Heziketa Zhukovsky Air Force Engineering Academy
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak astronauta eta politikaria
Lantokia(k) Mosku
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Gradua major general
Astronauta
Misioak Vostok 6
Denbora espazioan 4.272 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusia Batua
IMDb nm0855547
Valentina Tereshkova Signature.svg

Valentina Vladimirovna Terexkova (errusieraz: Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва; Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavl oblasta, Errusiako SESF, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espazio-ontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen pertsona ez-militarra ere izan zen espaziora bidaiatzea lortzen zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslavl oblastan jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta bera espaziora irteteko lehen emakumea izateko.

26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra berriz), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.

1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaevekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Xapoxnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau).

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Srmadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobietar Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidiumean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentina Terexkova Aldatu lotura Wikidatan