Vincent d'Indy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vincent d'Indy
D'Indi Vincent Postcard-1910.jpg
Bizitza
Izen osoa Paul Marie Théodore Vincent d'Indy
Jaiotza Paris1851ko martxoaren 27
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1931ko abenduaren 2 (80 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) César Franck
Albert Lavignac
Ikaslea(k) Roland-Manuel
Arthur Honegger
László Lajtha
Raymond Loucheur
Helena Munktell
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, idazlea, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k) Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Jasotako sariak
Kidetza Ligue de la Patrie Française‏
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa

Paul Marie Théodore Vincent d'Indy (Paris, Frantzia, 1851eko martxoaren 27a - ibidem, 1931eko abenduaren 2a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Wagnerren jarraitzaile sutsua izaki, haren eragina nabaria du. Bere drama lirikoetan leitmotiv egitura erabili zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C. Francken ikasle izan zen. Kontrapuntua, harmonia, konposizioa eta organoa landu zituen harekin. Le chant de la cloche (1879-1883, Kanpaiaren kantua) izeneko lanarekin Paris Hiria saria irabazi zuen, eta 1885 inguruan, frantses musika-eskolako kide nagusietakoa zen. 1886ko udan bere lanik adierazgarrienetako bat plazaratu zuen: Symphonie sur un chant montagnard français (Frantziako menditar kantu bati buruzko sinfonia).

Musika sortzeaz gainera, beste alor batzuk ere landu zituen. Piano-jotzailea izan zen, hizlaria, polemista, musikologoa, transkribatzailea, koru- eta orkestra-zuzendaria. 1896an, arrakasta handia izan zuen, ballet baten musika ziren Istar izeneko orkestrarako bariazioekin. 1894an, Schola Cantorum delakoa sortu zuen, eta bera jarri zen zuzendari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincent d'Indy Aldatu lotura Wikidatan