Walter Hallstein
Walter Hallstein (Mainz, 1901eko azaroaren 17a - Stuttgart, 1982ko martxoaren 29a) alemaniar politikari eta diplomazialaria izan zen. Europako Batzordeko lehenbiziko lehendakaria izan zen, baita Europar Batasunaren sortzaileetako bat ere.
Zuzenbide irakaslea izan zen Weimarko Errepublikan. Frantzian borrokatu zuen Bigarren Mundu Gerran eta 1944an preso hartu zuten estatubatuarrek. Gerra ostean, Frankfurteko Unibertsitateko errektorea izan zen.
1950ean gorputz diplomatikoan sartu zen. Hallstein doktrinaren egilea izan zen, Ekialdeko Alemaniaren isolamendu diplomatikoa bilatzen zuena. Europa federal baten bultzatzailea izan zen. Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren sortzaileetako bat izan zen eta Europako Batzordeko lehendakaria izan zen 1958tik 1967ra.
1969tik 1974ra Europako Mugimenduko lehendakari, eta 1969tik 1972ra Alemaniako Batasun Demokrata Kristauaren aldeko Bundestageko kide izan zen.