Walter Ulbricht
Walter Ulbricht (Leipzig, Alemania, 1893ko ekainaren 30a - Berlin, Alemania, 1973ko abuztuaren 1a) alemaniar politikaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen (1912), eta Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (1919).
Hitler aginpidera iritsi zenean, Parisen erbesteratu behar izan zuen, eta, 1945ean, Berlinera itzuli zen. 1950etik 1971ra, Alderdi Sozialista Batuko lehen idazkaria izan zen, eta, 1960tik 1971ra, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu-kontseiluko lehendakaria.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Ulbricht ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.