Wikipedia:Bozketak/Egiaztagarritasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipediak baditu funtzionamendu orokorrerako bost euskarri, eta horiek hezurmamitzen dituzten beste politika zehatzago batzuk. EU WPn politika horiek adierazten dituzten orri gehienak amaitu edo erdi-amaituta dauden arren, egiaztagarritasuna, WPko ezin besteko ezaugarria izanagatik, egin gabe zegoen. Iaztik zirriborroa ia amaituta zegoen, baina izen-tarte nagusira ekarri gabe.

Dagoeneko amaituta dago. Ingelesezko WPtik itzulita dago gehienean, baina gauza batzuk egokitu egin ditut, gure artean ulergarriago eta praktikoago egiteko. Iturriak behar bezala adierazteak segurtasuna eta konfiantza gehitzen diote irakurtzen dugun informazioari, eta irakurleak berak hura egiaztatzeko aukera du. Hala ere, iturriak nolakoak diren garrantzitsua da. Horretan, EN WPn oso zorrotzak diren arren, gurean aukera zabalagoa da, elkar gehiago ezagutzen dugulako. Dena den, beharrezkoa da iturri motak zehaztea, muga batzuk ezartzea, jakinik ere gutxitan helduko garela iturriei buruzko eztabaidetan sartzera.

Proposamen hau hutsetik abiatu da, eta EN WPko Verifiability orria itzuli dut (ikus goian), baina puntu batzuk egokituz. Begiratu mesedez taulako puntu zehatzak, horiek baitira proposamenaren mamia. Tarteko bideak ere kontuan hartu ditut, adibidez, informazio bat, iturriaren arabera, iruzkin batez lagunduta joatea ("ek dioenez", "en arabera", eta abar) dena zuri edo beltz izan ez dadin, eta aukerak albait zabalen uzteko. Beraz, hemen duzue egiaztagarritasunari buruzko orri proposamena, irekita dago eztabaida, eta bozketa formala!

Proposamen hau Iñaki LL lankideek luzatzen du.

Bozketa honek 15 egun iraungo du. 2018ko irailaren 17an, goizeko 00:00etan irekiko da eta 2018ko irailaren 30ean, gaueko 23:59etan itxiko da. Emaitza 2018ko urriaren 1ean jakinaraziko da.

Emaitza testua onartzearen aldekoa da: 14 boto alde.