Zamorako konkordatu-espetxea

Koordenatuak: 41°30′06″N 5°46′26″W / 41.501592°N 5.773842°W / 41.501592; -5.773842
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamorako apaiz-kartzela» orritik birbideratua)
Zamorako konkordatu-espetxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
UdalerriaZamora
Koordenatuak41°30′06″N 5°46′26″W / 41.501592°N 5.773842°W / 41.501592; -5.773842
Map

Zamorako konkordatu-espetxea erregimen frankistaren garaian Zamoran izandako espetxe bat izan zen, delitu batengatik zigortuak izan ziren apaiz katoliko eta erlijiosoek bertan euren espetxealdia igaro zezaten aukeratu zutena.[1] Munduko apaizentzako kartzela bakarra izan zen, Vatikanoaren eta Francoren artean sortua.[2]

Espetxea antzinako espetxe probintzialeko pabiloi bat zen, funtzio horretarako berariaz gaitua eta gainontzeko pabiloietatik bereizia, non beste preso batzuk bizi ziren, arruntak zein politikoak.

Guztira, ehun bat apaiz edo erlijioso pasatu ziren Zamoratik, gehienak arrazoi politiko eta sindikalengatik zigortuak. Euskal erlijioso eta apaiz asko izan ziren, tartean Xabier Amuriza, gerora bertsolari eta euskararen sustatzaile izateagatik ezaguna. Honek Zamorako espetxearen oroitzapena hilezkortu zuen "Espainian behera, hor dago Zamora" izeneko bere lanean. Juan Mari Zulaika, beste laneko apaizekin batera, hiru aldiz espetxeratu zuten 1968 eta 1971 artean.[3]

Gai hori Oier Aranzabalek, David Pallarèsek eta Ritxi Lizartzak zuzendutako Apaiz kartzela dokumentala 2021eko apirilean estreinatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Euskal apaiz hauen testigantza jazo zuen dokumentalak. Luzea da Zamorako espetxean preso egondako euskal abadeen zerrenda, eta horietako askoren testigantzak bildu dira dokumentalean: Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika; Eduard Fornés; Julen Kaltzada, Jon Etxabe, Periko Solabarria, Periko Berrioategortua, Juan Mari Arregi, Martin Orbe, Felipe Izagirre, Lukas Dorronsoro, Vicente Couce, Nicanor Acosta, Mariano Gamo, Josep Maria Garrido, Andreu Vila, Jose Antonio Calzada, Mikel Zuazabeitia eta Pablo Muñoz.[2]

Beste preso batzuk Madrildik zetozen, hala nola Mariano Gamo Moratalazeko Andre Mariaren apaiza eta Francisco García Salve laneko jesuita eta Comisiones Obreras sindikatuaren sortzailea; Bartzelonatik (Francisco Botey eta Lluís Maria Xirinacs), eta beste eskualde batzuetatik, hala nola Galiziatik (Vicente Couce, Ferrolgo Santa Marina parrokiakoa) eta Asturiasetik (Carlos García Huelga).

Espetxean Celda 211 filma grabatu zuten.[4] Egun Gaztela eta Leongo Museo Etnografikoak bertan du bere egoitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2013/11/22). «Prisioneros por la gracia de Dios» El País.
  2. a b «Apaiz Kartzela» ZUZEU 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. (Gaztelaniaz) Campelo, Patricia. (2013-10-21). «Los curas obreros querellados contra el franquismo» Público.
  4. (Gaztelaniaz) RTVE. (2010-2-15). 'Celda 211' se rodó en la antigua cárcel de Zamora. .
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.