Orein

From Wikipedia
(Redirected from Zerbido)
Jump to navigation Jump to search
Orein
Red deer stag 2009 denmark.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
Familia Cervidae
Goldfuß, 1820
Azpifamiliak
Banaketa mapa
Deer range.png
Datu orokorrak
Iturria antler Itzuli, buff leather Itzuli eta venison Itzuli

Oreina ugaztun hausnarkarien taldea da, Cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenarena, adarrak dituena. Artiodaktilo basatien artean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukana.

Orohar mundu guztian bizi dira, Antartika eta Australian izan ezik.

Bizilekuak[edit | edit source]

Ameriketan[edit | edit source]

Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan bizi dira, Mendi Harritsuetan eta Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britainiar Kolunbia artean.

Han bost espezie topa ditzakegu: Karibua (elur-oreina Europan), altzea, orein kanadarra Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego Amerikan, aldiz, Patagoniako hegoaldeko muturrean topa ditzakegu huemul-ak, bertako espeziea.

Asian[edit | edit source]

Asian, batik bat Ipar Korea, Mantxuria (Txinako ipar-ekialdea) eta Ussuri eskualdean (Errusia).

Afrikan[edit | edit source]

Ipar Afrikan, Maroko eta Aljeriako Atlas mendietan eta Tunisian.

Europan[edit | edit source]

Orein gorri emeak, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan

Europan, orein gorria (Cervus elaphus) da espezierik ohikoena, eta, basa populazioez gainera, badira abeltzainek haragitarako hazitakoak ere.

Euskal Herrian, basa talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean —Araba eta Bizkaia artean— eta Nafarroako mendietan —batez ere Iratiko oihanaren inguruan— bizi dira.

Ikus, gainera[edit | edit source]

Kanpo loturak[edit | edit source]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orein Aldatu lotura Wikidatan