Edukira joan

Zerrenda:Indiako hizkuntza ofizialak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indiak hizkuntza aberastasun handia du. Gutxienez 800 hizkuntza eta 2.000 dialekto hitz egiten dira Indian gaur egun. Indiako konstituzioak hindia eta ingelesa ezartzen ditu India osorako hizkuntza ofizialtzat eta etnien arteko komunikazioetarako. Gainera, beste 21 hizkuntza daude ofizialtzat onartuta Indiako lurralderen batean.

1965tik aurrera, ingelesa gehitutako hizkuntza ofizial elkartua da. Hala ere, gaur egun nahiko era zabalean erabiltzen da ingelesa, batez ere industrializazio prozesuak direla eta.

India osoan ofizialak diren hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hindia: Indiako Gobernuak erabiltzen duen hizkuntza da.
  2. Ingelesa: Indiako justizia gaietarako eta beste estatu burujabeekin komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza da.

Indiako lurralderen batean ofizialak diren hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Assamera: Assameko hizkuntza.
  2. Bengalera: Tripura eta Mendebaldeko Bengalako hizkuntza.
  3. Bodoera: Assameko hizkuntza.
  4. Dograera edo dogria: Jammu eta Kaxmirreko hizkuntza.
  5. Gujaratera: Dadra eta Nagar Haveli, Daman eta Diu eta Gujarateko hizkuntza.
  6. Hindia: India osoan ofiziala izateaz gainera, Arunachal Pradesh, Andaman eta Nicobar uharteak, Bihar, Chandigarh, Chhattisgarh, Delhi, Haryana, Himachal Pradesh, Jharkhand, Madhya Pradesh, Rajasthan, Uttar Pradesh eta Uttarakhandeko hizkuntza.
  7. Kannada: Karnatakako hizkuntza.
  8. Kaxmirera: Jammu eta Kaxmirreko hizkuntza.
  9. Konkanera: Goako hizkuntza.
  10. Maithilia: Biharreko hizkuntza.
  11. Malabarera: Kerala eta Lakshadweepeko hizkuntza.
  12. Manipurera: Manipurreko hizkuntza.
  13. Maratheraa: Maharashtrako hizkuntza.
  14. Nepalera: Sikkimeko hizkuntza.
  15. Odia: Odishako hizkuntza.
  16. Punjabera: Punjab eta Chandigarheko hizkuntza.
  17. Sanskritoa: hinduismoaren hizkuntza klasikoa. Eskola askotan irakasten da, nahiz eta gaur egun ez dagoen sanskritoa lehen hizkuntzatzat duen komunitaterik.
  18. Santalera: Santhalien hizkuntza, Chota Nagpur Plateaueko biztanleena.
  19. Sindhia: Sindhien hizkuntza.
  20. Tamilera: Tamil Naduko eta Puducherryko hizkuntza.
  21. Telugua: Andaman eta Nicobar uharteetako, Andhra Pradeshko eta Puducherryko hizkuntza.
  22. Urdua: Jammu eta Kaxmir, Andhra Pradesh, Delhi eta Uttar Pradesheko hizkuntza.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]