Ztanda (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ztanda! ETB1en emititzen den talent show formatuko lehiaketa da. Barbara Goenaga eta Iker Villa dira aurkezleak. 2023ko urrian hasi da emititzen, igandero 22:00etan. Euskal Herriko bazter askotako gazteak elkarren aurka lehiatuko dira, kantuan eta dantzan, 15.000 euroko saria lortzeko. Goenaga eta Villaren gidaritzaz gain, programak La Oreja de Van Gogheko Leire Martinez, ETB1eko SOS Kantak Arriskuan programako aurkezle Klara Mendizabal eta Chill Mafia taldeko abeslari Beñat Rodrigo (Kiliki Frexko) epaimahaikide izango ditu. Saio batzuetan, epaimahaikide gonbidatu bat egongo da, hala nola Gatibu taldeko abeslari den Alex Sardui (2. saioan) edo Kai Nakai (4. saioan).

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo edizioa 13 partaiderekin hasi zen, 17 eta 24 urte bitartekoak. Saio bakoitzean lehiakideetako bat edo bi kanporatuak izango dira, saioan zehar eginako lanak kontuan hartuz. Gainera, saio bakoitzean, irabazle bati urrezko mikrofonoa emango zaio. Mikrofono honekin, hurrengo saioan inmunitatea eskuratuko du, izendatuen artean lehiakide bat salbatzeaz gain.

Saio bakoitzean, lehiakide guztiek parte hartzen duten sarrerako pot-purri edo medley baten ondoren, taldeko fase batekin hasiko dira lehiakideak elkarren artean lanean. Gero, kanporaketa lehian, bakarka, binaka edo talde txikietan, lehiakideak aurrez aurre lehiatuko dira, gaueko irabazlea eta hiru izendatuak jakiteko. Ondoren, irabazleak izendatu bat salbatuko du, eta geratzen diren bien artean aurrez-aurreko batekin erabakiko dute epaimahaikideek nork utziko duen programa.

Lehenengo edizioa (2023)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakidea Adina Herria Lehakideari buruz Urrezko mikrofonoak Izendapenak
Danel Arteaga 19 Sondika Basozaintza ikaslea - 2, 5
Erik Retamosa 24 Beasain Munduko Shuffle dance txapelduna 7 4
Gaizka Fernandez 21 Lekeitio Ostalaria eta aktore musikala 4 1
Julen Leturiondo 22 Eibar Ikaslea eta abeslaria 3 7
June Navascues 17 Bilbo Kaleetako abeslaria - 0, 2, 5, 7
Miriam Lujua 24 Bilbo Irakaslea 1, 5 4
Naiara Trifol 21 Zeberio Dantza urbano eta moderno ikaslea 2 -
Itxaso Alberdi 17 Azkoitia Musika ikaslea eta organo jolea 6 2, 7
Jon Castañeda, Jonkas 22 Zornotza Akerbeltz erromeriako abeslaria, DJa eta kazetaria - 3, 5
Violeta Goñi 19 Gasteiz Ikaslea - 3, 4
Enara Arregi 21 Donostia Interpretazio ikaslea - 1, 3
Nahia Ricoy 17 Sopela Musika ikaslea - 0, 1
Jon Sortelle 21 Getxo Xumel taldeko abeslari eta gitarra jolea - 0

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrez, gaueko irabazlea; urdinez, irabazleak salbatutako arriskuan egon den lehiakidea; laranjaz, arriskuan dauden lehiakideak; berdez, aurrez-aurrekoaren irabazlea; eta gorriz, kaleratua.

Saioa Fasea Lehiakideak Abestia
1 Taldeko lehia Enara
Nahia
Miriam
June
Itxaso
Wannabe (Spice Girls, 1996)
Violeta
Julen
Jonkas
Gaizka
Arratsalde honetan (Sorotan bele, 1993)
Erik
Danel
Naiara
Jon
Kulebrin kulebron (Gozategi, 1995)
Kanporaketa lehia Jonkas EH sukarra (E.H. Sukarra, 1992)
Violeta
Julen
Naiara
Vogue (Madonna, 1990)
Gaizka
June
Nahia
Itxaropena (Su ta gar, 1992)
Danel
Itxaso
Corazón Partío (Alejandro Sanz, 1997)
Erik
Enara
Sexu makina (Negu Gorriak, 1996)
Miriam Ironic (Alanis Morissette, 1995)
Aurrez-aurrekoa Nahia Drivers License (Olivia Rodrigo, 2021)
Gaizka Way Down We Go (Kaleo, 2016)
2 Taldeko lehia Jonkas
Miriam
Erik
Euritan dantzan (Gatibu, 2014)
Gaizka
Danel
Naiara
El primer día del resto de mi vida (La Oreja de Van Gogh, 2013)
Enara
June
Julen
Aldapan gora (Huntza, 2016)
Violeta
Itxaso
Rolling in the Deep (Adele, 2011)
Kanporaketa lehiaketa Violeta Er(h)ori (Izaro, 2018)
Itxaso
Julen
Erik
Happy (Pharrel Williams, 2014)
Naiara
Enara
Gure kaiola (Glaukoma, 2017)
Gaizka
June
Shape of You (Ed Sheeran, 2017)
Jonkas
Danel
Miriam
Gogoak (Esne beltza, 2010)
Aurrez-aurrekoa Itsaso Soñar contigo (Zenet, 2008)
Danel In my blood (Shawn Mendes, 2018)