1988ko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1987 << 1988ko Espainiako Itzulia >> 1989
Sailkapenak 20 etapa + sarrerakoa, 3.440 km
Nagusia  Irlanda Sean Kelly 89h 19' 23"
Puntukakoa  Irlanda Sean Kelly 248 p.
Mendikoa  Espainia Álvaro Pino 100 p.
Taldekakoa  Euskadi BH 267h 55' 05"


1988ko Espainiako Itzulia (Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1988ko apirilak 25 eta maiatzak 15 artean ospatu zen, sarrerako batean eta hogei etapatan banatutako 3440 kilometroko ibilbidea eginez, Santa Cruz de Tenerifen hasi eta Madrilen amaituz.

180 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, proba 116k amaitu zutelarik.

Garailea Sean Kelly irlandarra izan zen, eta proba, batez beste, 38,506 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Sean Kelly zen faborito nagusia edizio hau irabazteko, 1987ko Espainiako Itzulian izan zuen zorte txarraren ondoren, Lucho Herrera kolonbiarrak bere garaipena defendatzen zuen bitartean. Norbait garrantzitsua falta bazen, hori Pedro Delgado zen, Vueltaren ordez Italiako Giroan parte hartzea erabaki zuena, Frantziako Tourrerako prestakuntza bezala. Javier Mínguezek zuzendutako BH taldeak, txirrindulari onek osatutako talde sendo bat zuen, Álvaro Pino eta Anselmo Fuerte bezalako txirrindulariak nabarmenduz.

Lehen etapan, Laudelino Cubinok, Iñaki Gastonek eta Jokin Mujikak osatutako ihesaldi bat sortu zen, pelotoiari abantaila handia ateraz helmugara iritsi zirenak, Cubino horiz jantziz.

Tenerifeko ibilbidean zehar errepidean txintxetak eta iltzeak jarri zirela nabarmendu behar da.

BH taldeko bejartarrak nabarmen handituko zuen sailkapen nagusian zuen abantaila hurrengo egunean, taldekako erlojupekoa ospatu ondoren, bere taldeak irabazi zuena. Egun horretan, gertaerarik garrantzitsuena Sean Kelly taldeburu zuen KAS taldeak galdu zuen denbora izan zen, minutu bat baino gehiago izan zena.

Itzulia iparralderantz zihoan heinean, Caja Rural taldeko herbeheretarra zen Mathieu Hermansek bere abiadura argi erakutsi zion pelotoiari. Itzulian zehar sei etapa irabazi zituen. Aldi berean haizeak, abanikoek eta mozketek kalte handia eragiten zuten pelotoian, eta berehalako batean garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten Álvaro Pino, Julian Gorospe eta Lucho Herrera bezalako txirrindulariak.

Kantauriar mendikatean igo ziren itzuliko lehen mendateak. Lehen etapa serioan zehar, Valgrande-Pajares eski estazioan amaitu zena, El Brañillín izeneko urbanizazioan, La Cobertoria eta Pajares mendateak igo ziren. Álvaro Pino izan zen erasoa jotzen lehenetako bat, Luis Herrera kolonbiarrarekin batera, beste batzuen artean. Alabaina, galiziarrak bere iheskideak gainetik kentzea lortu zuen, etapa garaipena lortuz. Laudelino Cubino bejartar gazteak ez zuen soilik etapan zehar aguantatzea lortu, baizik eta helmugan, Ángel Arroyo, Anselmo Fuerte eta Fabio Parrarekin batera, Sean Kellyri minutu erdi eta Dietzeni ia minutu bat atera zietela. Hurrengo egunean Naranco mendiara kronoigoera bat ospatu zen. Álvaro Pinok, bere forma egoera bikaina erakutsiz, bere bigarren etapa jarraian irabazi zuen. Cubinok, bere aldetik, erlojupeko ona egin zuen, Kelly irlandarra ondo kontrolatuz.

Hurrengo mendiko etapak, Valdezcarayn amaitzen zena, ez zuen diferentziarik handitu txirrindularirik garrantzitsuenen artean. Alabaina, Pirinioetako lehen etapan bai egongo ziren diferentziak, Cerlerren amaitu zena. Etapa horretan garaipena Fabio Parrak lortu zuen, helmugara Anselmo Fuerterekin batera iritsi zena, hau sailkapeneko bigarren jarri zelarik, bere taldekidea zen Álvaro Pinogandik hiru segundora, honek, egun horretan lidertza mantentzeko asko sufritu behar izan zuelarik. Kelly hirugarren jarri zen, bejartarragandik minutu erdi ingurura.

Cubinok maillot horia 16. etapan galdu zuen, Albaceten amaitu zena, bere taldekidea zen Anselmo Fuerte lider berri bihurtuz. Alabaina, oraindik beste etapa garrantzitsu bat falta zen, 30 kilometroko erlojupeko bat Madril kanpoaldean. Aurreko edizioan bezala, Sean Kelly zen faborito nagusia, erlojupekoa bere espezialitaterik gogokoena baitzen.

Sean Kellyk ez zuen hutsi egin, eta nabarmen irabazi zuen erlojupekoa. Oraingoan, irlandarrari ez zitzaion ezer gertatuko, hala, zenbait urtetan porrotak jasan ondoren, Espainiako Vuelta irabaztea lortuz. Reimund Dietzen, erlojupekoaren ondoren, Anselmo Fuertegandik segundo gutxira geratu zen sailkapen nagusian, azkenean hau gaindituz azken etapako bonifikazioei esker eta itzulia bigarren amaituz, Anselmo Fuerte hirugarren izan zen bitartean. Hirurek osatu zuten podiuma urte horretan. Laudelino Cubinok, 1988ko Vueltako sorpresa atsegina izan zena, laugarren amaitu zuen.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Sarrerakoa apirilak 25 Santa Cruz de Tenerife 17,4  Italia Ettore Pastorelli  Italia Ettore Pastorelli
1.a apirilak 26 S. Cristobal de la Laguna-Sta. Cruz de Tenerife 210  Euskadi Iñaki Gastón  Espainia Laudelino Cubino
2.a apirilak 27 Telde - Las Palmas de Gran Canaria 34 (taldekako erlojupekoa)  Espainia BH  Espainia Laudelino Cubino
3.a apirilak 28 Alcalá del Río-Badajoz 210  Herbehereak Mathieu Hermans  Espainia Laudelino Cubino
4.a apirilak 29 Badajoz-Béjar 234  Espainia Francisco Navarro  Espainia Laudelino Cubino
5.a apirilak 30 Béjar-Valladolid 202  Herbehereak Mathieu Hermans  Espainia Laudelino Cubino
6.a maiatzak 1 Valladolid-Leon 160  Herbehereak Mathieu Hermans  Espainia Laudelino Cubino
7.a maiatzak 2 Leon-Brañillín Mendiko etapa 176,7  Espainia Álvaro Pino  Espainia Laudelino Cubino
8.a maiatzak 3 Oviedo-Naranco mendia Mendiko etapa 6,8 (banakako erlojupekoa)  Espainia Álvaro Pino  Espainia Laudelino Cubino
9.a maiatzak 4 Oviedo-Santander 197,3  Herbehereak Mathieu Hermans  Espainia Laudelino Cubino
10.a maiatzak 5 Santander-Valdezcaray Mendiko etapa 217,2  Irlanda Sean Kelly  Espainia Laudelino Cubino
11.a maiatzak 6 Logroño-Jaca 197,5  Erresuma Batua Sean Yates  Espainia Laudelino Cubino
12.a maiatzak 7 Jaca-Cerler Mendiko etapa 178,2  Kolonbia Fabio Parra  Espainia Laudelino Cubino
13.a maiatzak 8 Benasque-Andorra Mendiko etapa 190,3  Euskadi Iñaki Gastón  Espainia Laudelino Cubino
14.a maiatzak 9 Seo de Urgel-San Quirico de Tarrasa 166  Danimarka Johnny Weltz  Espainia Laudelino Cubino
15.a maiatzak 10 Valentzia-Albacete 192  Herbehereak Mathieu Hermans  Espainia Anselmo Fuerte
16.a maiatzak 11 Albacete-Toledo 244,4  Erresuma Batua Malcolm Elliott  Espainia Anselmo Fuerte
17.a maiatzak 12 Toledo-Ávila 212,5  Espainia Juan Martínez Oliver  Espainia Anselmo Fuerte
18.a maiatzak 13 Ávila-Palazuelos de Eresma (Destilerías Dyc) 150  Espainia Ángel Ocaña  Espainia Anselmo Fuerte
19.a maiatzak 14 Las Rozas-Collado Villalba 30 (banakako erlojupekoa)  Irlanda Sean Kelly  Irlanda Sean Kelly
20.a maiatzak 15 Collado Villalba-Madrid 202  Herbehereak Mathieu Hermans  Irlanda Sean Kelly

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
Café de Colombia Luis Herrera
Alba Cucine Stefano Colage
BH Álvaro Pino
Bose Fagor Robert Millar
Caja Rural Marino Lejarreta
Carrera Claudio Chiappucci
CLAS Casimiro Moreda
Helios - CR Miguel Ángel Iglesias
Kas-Canal 10 Sean Kelly
Taldea Taldeko liderra
Kelme Fabio Parra
Pony Malta Reynel Montoya
Reynolds Julian Gorospe
Ryalcao Postobon Óscar de Jesús Vargas
Sigma - Dormilón Wilfried Peeters
Seur Javier Castellar
Sicasal Paulo Pinto
Teka Reimund Dietzen
Zahor Juan Fernández

Sailkapenak

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Clasificación general
1. Sean Kelly  Irlanda KAS 89h 19' 23"
2. Reimund Dietzen  Alemania TEK + 1' 27"
3. Anselmo Fuerte  Espainia BH + 1' 29"
4. Laudelino Cubino  Espainia BH + 2' 17"
5. Fabio Parra  Kolonbia KEL + 2' 25"
6. Robert Millar  Erresuma Batua FAG + 3' 22"
7. Jesús Blanco Villar  Espainia TEK + 8' 19"
8. Álvaro Pino  Espainia BH + 8' 25"
9. Eddy Schepers  Belgika FAG + 9' 45"
10. Roberto Córdoba  Espainia BH + 10' 28"


Puntukako sailkapena
1. Sean Kelly  Irlanda KAS 248 puntu
2. Mathieu Hermans  Herbehereak CAJ 166 puntu
3. Benny Van Brabant  Belgika ZAH 138 puntu


Mendiko sailkapena
1. Álvaro Pino  Espainia BH 100 puntu
2. Anselmo Fuerte  Espainia BH 62 puntu
3. Sean Kelly  Irlanda KAS 60 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1. Miguel Ángel Iglesias  Espainia HEL 19 puntu


Esprint berezien sailkapena
1. José Enrique Carrera  Espainia REY -


Neoprofesionalen sailkapena
1. Carlos Muñiz  Espainia CLA 90h 05' 07"


Sailkapen konbinatua
1. Sean Kelly  Irlanda KAS -


Taldekako sailkapena
1. BH  Euskadi BH 267h 55' 02s

Soinu banda

Edizio hau eman zuen TVEk Vueltaren soinu banda bezala Serafín Zubiri nafarraren "Pedaleando" kantua aukeratu zuen.