2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Antolatzailea Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Finala Bilbao Exhibition Centre
(2005eko abenduaren 18an)
Txapelduna Andoni Egaña
Txapeldun ordea Unai Iturriaga
Andoni Egañak laugarren txapela eskuratu zuen.

2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 9 eta abenduaren 18 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIV. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. XIV. txapelketaren leloa "Pasa Hitza" izan zen. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.

Parte-hartzaileak

Guztira 38 bertsolarik, 9 epailek eta 8 gai-jartzailek hartu zuten parte.

Bertsolariak

  1. Aitor Mendiluze
  2. Aitor Sarriegi
  3. Andoni Egaña (2001eko txapelduna)
  4. Amaia Agirre
  5. Amets Arzallus
  6. Arkaitz Estiballes
  7. Arkaitz Goikoetxea
  8. Asier Otamendi
  9. Bixente Gorostidi
  10. Ekaitz Goikoetxea
  11. Estitxu Arozena
  12. Estitxu Eizagirre
  13. Etxahun Lekue
  14. Fredi Paia
  15. Igor Elortza
  16. Igor Muniategi
  17. Iker Zubeldia
  18. Iratxe Ibarra
  19. Iñaki Gurrutxaga
  20. Iñaki Zelaia
  21. Iñigo Izagirre
  22. Iñigo Manzisidor "Mantxi"
  23. Jesus Mari Irazu
  24. Jokin Uranga
  25. Jon Maia
  26. Jon Martin
  27. Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
  28. Julen Zelaieta
  29. Maialen Lujanbio
  30. Miren Artetxe
  31. Nahikari Gabilondo
  32. Oihane Enbeita
  33. Oihane Perea
  34. Onintza Enbeita
  35. Sustrai Colina
  36. Unai Iturriaga
  37. Xabier Paya
  38. Xabier Silveira

Gai-jartzaileak

Epaileak

Saioak

Final-laurdenak

Final-laurdenetan 30 bertsolari aritu ziren lehian, guztiak herrialdekako txapelketetan sailkatuak. Bost final-laurden egon ziren eta 6 bertsolari saio bakoitzeko. Puntu gehien batu zituzten bertsolariak finalaurrekoetarako sailkatu ziren.

Lekunberri

Lekunberrikoko final-laurdena Plazaola kiroldegian izan zen, 2005eko urriaren 9ko 17:00etan. Mikel Tabernak aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Amaia Agirre 688.5
Xabier Silveira 668.5
Bixente Gorostidi 664
Estitxu Eizagirre 651.5
Igor Muniategi 622.5
Joxe Juan Zubieta "Portu" 619.5

Idiazabal

Idiazabalgo final-laurdena Igarondo pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 15eko 18:00etan. Jon Zalduak aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Etxahun Lekue 706.5
Ekaitz Goikoetxea 703
Iñaki Gurrutxaga 672.02
Iker Zubeldia 672.01
Iñigo Izagirre 643.5
Asier Otamendi 641.5

Zornotza

Zornotzako final-laurdena Zelaieta zentroan izan zen, 2005eko urriaren 16ko 17:00etan. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Jon Martin 712.5
Xabier Paya 690
Iratxe Ibarra 669.5
Miren Artetxe 659
Oihane Enbeita 635
Oihane Perea 613.5

Uztaritze

Uztaritzeko final-laurdena Kiroleta pilotalekuan izan zen, 2005eko urriaren 22ko 17:00etan. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Amets Arzallus 708
Fredi Paia 681
Iñigo Manzisidor “Mantxi” 677.5
Jokin Uranga 676.5
Onintza Enbeita 662
Julen Zelaieta 643

Arrasate

Arrasateko final-laurdena Amaia antzokian izan zen, 2005eko urriaren 23ko 17:30etan. Unai Elizasuk aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Aitor Sarriegi 698
Arkaitz Goikoetxea 678.5
Arkaitz Estiballes 673.5
Iñaki Zelaia 658
Estitxu Arozena 654.5
Nahikari Gabilondo 643

Finalaurrekoak

Finalaurrekoetan 18 bertsolari aritu ziren lehian, final-aurrekoetatik sailkatutako 12 bertsolari eta eta 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sei finalista. Finalaurrekoek bi txanda edo itzuli zituzten. Txanda bakoitzak hiruna saio zituen eta saio bakoitzeko sei bertsolarik hartu Zuten parte.

Bi itzulietako puntuak batu ondoren, puntu gehien zituzten zazpi bertsolariak sailkatzen ziren finalerako.

Lehen txanda

Hendaia

Hendaiako saioa lehen finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 6ko 17:00etan ospatu zen Beltzenia pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Unai Iturriaga 730
Fredi Paia 725.5
Jesus Mari Irazu 725
Jokin Uranga 723
Amaia Agirre 710.5
Jon Martin 692
Markina-Xemein

Markina-Xemeingo saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 12ko 18:00etan ospatu zen Udal pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Amets Arzallus 778
Jon Maia 741
Igor Elortza 733.5
Xabier Paya 722
Aitor Sarriegi 718
Arkaitz Estiballes 699
Gasteiz

Gasteizko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 13ko 17:00etan jokatu zen, Mendizorrotzeko pabilioian. Sei bertsolarik hartu zuten parte. Naroa Sasietak aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Aitor Mendiluze 742.5
Sustrai Colina 730
Arkaitz Goikoetxea 723.5
Etxahun Lekue 709.5
Ekaitz Goikoetxea 702
Iñigo Manzisidor “Mantxi” 644.5

Bigarren txanda

Zumarraga-Urretxu

Zumarraga-Urretxuko saioa laugarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 26ko 18:00etan ospatu zen Ederrena pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Aitor Mendiluze 742.5
Jesus Mari Irazu 725
Xabier Paya 722
Amaia Agirre 710.5
Arkaitz Estiballes 699
Jon Martin 692
Bera

Berako saioa bosgarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko azaroaren 27ko 17:00etan ospatu zen Eztegara pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Amets Arzallus 778
Jon Maia 741
Sustrai Colina 730
Fredi Paia 725.5
Etxahun Lekue 709.5
Iñigo Manzisidor “Mantxi” 644.5
Donostia

Donostiako saioa seigarren finalaurrekoa izan zen. 2005eko abenduaren 4ko 17:00etan ospatu zen Atano III.a pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Saroi Jauregik aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Puntuak
Igor Elortza 733.5
Unai Iturriaga 730
Arkaitz Goikoetxea 723.5
Jokin Uranga 723
Aitor Sarriegi 718
Ekaitz Goikoetxea 702

Finala

Finalean zortzi bertsolari aritu ziren, 2001eko txapelduna zen Andoni Egaña eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako lehenengo zazpiak. Finala hiru saiotan banatu zen. Goizean eta arratsaldean zortziak lehiatu ziren eta ondoren, puntu gehien batu zituzten bi bertsolarien arteko buruz burukoa egin zen. Azkenik, egun osoan puntu gehien lortu zituen bertsolariak irabazi zuen.

Barakaldo (Bilbao Exhibition Centre)

Finala 2005eko abenduaren 18an ospatu zen, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren. Goizeko saioa 11:00etan izan zen, arratsaldekoa berriz, 16:30etan. Finalean zortzi bertsolarik hartu zuten parte, horien artean Andoni Egaña, 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna zenez, zuzenean sailkatua zegoen. Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.

Bertsolaria Puntuak
Andoni Egaña 1796.5
Unai Iturriaga 1746
Amets Arzallus 1206.5
Maialen Lujanbio 1206.5
Igor Elortza 1174
Sustrai Colina 1171.5
Aitor Mendiluze 1156.01
Jon Maia 1156

Kanpo loturak