Aconcagua

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aconcagua

Aconcaguako ikuspegia zerutik.

Garaiera 6.959 m
Koordenatuak 32°39′20″S 70°00′57″W / -32.65556, -70.01583 Koordenatuak: 32°39′20″S 70°00′57″W / -32.65556, -70.01583
Mendoza Argentina
Mendilerroa Andeak
Lehen igoera 1897an Matthias Zurbriggen.
Ohiko bidea Ipar-mendebaldeko bidea.
[[Irudi:{{{mapa}}}|200px]]

Aconcagua Andeetako mendirik altuena da, Amerikako altuena eta Asiatik kanpo dagoen munduko mendirik altuena. Argentinan kokatuta dago, Mendozako probintzian.

6.959 metroko altuera du. Hainbat glaziar ditu mendiak, garrantzitsuenak "poloniarra" eta "ingelesa" direlarik. Aconcagua parke naturalaren barnean kokatuta dago.

[aldatu] Sorrera geologikoa

Egindako ikerketek Aconcaguaren sorrera Permiar-Triasikoan kokatzen dute, orain dela 200dik 280 milioi urtetara. Nazca plaka Hegoamerikar plakaren azpian sartzea sortu zen orogenia andinoan sortu zen.

[aldatu] Izena

Mendiaren izenari dagokionez jatorria ez dago argi, eta horren inguruan bi teoria dago: Alde batetik, maputxerazko Aconca-Hue dugu, eta bestetik ketxuerazko Ackon Cahuak.

Tresna pertsonalak