Alec Reid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alec Reid
Datu pertsonalak
Izen osoa Alec Reid
Jaio 1932
Irlandako Errepublika Nenagh, Tipperaryko konderria
(Irlandako Errepublika)
Hil 2013ko azaroaren 2a
Irlandako Errepublika Dublin (Irlandako Errepublika)
Etnia Irlandarra

Alec Reid (1932, Nenagh, Tipperary konderria - 2013ko azaroaren 22a, Dublin) apaiz irlandarra da, Ipar Irlandako bake prozesuarean aldeko paperarengatik ezaguna.

Erredentziotar fraide 1950ean bihurtu zen, eta zazpi urte geroago apaiztu zen. Limerick, Dundalk eta Galwayen aritu zen Belfastko Clonard monasteriora joan baino lehen. Monasterio hori unionisten Shankill Road kalearen eta Falls Road kaleko erkidego errepublikar katolikoan kokatua dago.

1988an, nahigabe hileta-elizkizun errepublikanoetan sartu zirela medio, IRAk erahildutako bi soldadu britaniarrei azken erritoak eman zizkien Alec Reidek.

1980ko hamarkadaren bukaeran, Sinn Feineko buru Gerry Adamsen eta SDLPko John Humeen arteko bilerak ahalbidetu zituen Reidek, irlandar nazionalista guztien frontea osatu nahian, negoziazioaren alde bortizkeria arbuia zezaten. Harrezkero Reid Dublingo kontaktu bihurtu zen haiekiko, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zen arte. Garaian publikoak ez zuen Reiden papera ezagutzen, baina Irlandako hainbat Lehen Ministrorekin (Taoiseach) eta Fianna Fáil goiburu batzuekin, Martin Manserghekin esaterako, elkartu zen.

Azken urteotan Euskal Herriko bake prozesuaren alde ere aritu da Reid. 2003ko urtarrilean Sabino Arana Fundazioak saritu zuen bakea eta adiskidetzea sustatzeko ahaleginengatik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]