Nenagh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nenagh
Aonach Urmhumhan

Nenagh
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of county Tipperary.svg Tipperaryko konderria
Herritarra Nenaghtar
Koordenatuak 52°52′12″N 8°11′24″W / 52.87000°N 8.19000°W / 52.87000; -8.19000Koordenatuak: 52°52′12″N 8°11′24″W / 52.87000°N 8.19000°W / 52.87000; -8.19000
Nenagh Irlandako Errepublika-n dago
Nenagh
Garaiera 72 m
Posta kodea TN (Tipperary North)
Biztanleria 9.872 bizt. (2011)
www.nenagh.ie


Nenagh (irlanderaz An tAonach edo Aonach Urmhumhan) Irlandako Tipperaryko konderrian kokatzen den udalerria da. Ipar Tipperaryko hiriburua da. 2011an 9.872 biztanle zituen.

Eduki-taula

Etimologia[aldatu]

Irlanderazko Aonach Urmhumhan izenak "Ormonden feria" esan nahi du, Ormond Munster ekialdearen izen tradizionala da.

Historia[aldatu]

Anglo-normandiarrak XII mendean iritsi aurretik O'Kennedytarren lurrak izan ziren hauen. 1216an gaztelua eraiki zuen Butler familiak eta bere gaztelu garrantzitsuena izan zen XIV mendean Kilkenny gaztelura joan ziren arte. Butlertarrak ziren herriaren jabeak eta monasterioa eta ospitalea ere sortu zituzten. 1252an frantziskotarrek abade-etxe bat eraiki zuten, sei mende iraungo zuena.

O'Carrollek 1550an herria erasotu eta su eman zion. Nenagh erabat suntsitu zen eta berriz eraiki beharra izan zen. XVII mendeko borrokek bete betean harrapatu zuten. 1838an Tipperary bitan banatu zen eta Nenagh iparraldeko hiriburu izendatzean herriak garapen handia izatea lortu zuen. XIX mendean merkatal herria zen honetara industrializazioa iritsi zen, destilategiak, artioa prozesatzeko lantegiak, gurdigintza eta olak batez ere.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

  • Nenagh gaztelua: Butlerreko I baroia zen Theobald Walterrek eraiki zuen 1216an. Bereziki aipagarria da dorre zilindrikoa, 30 metroko altuera eta 16 metroko zirkunferentzia daukana.
  • Epaitegia: John B. Keane arkitektuak diseinatu eta 1843an eraiki zen.
  • Frantziskotar abade-etxearen aztarnak

Hiri senidetuak[aldatu]

Iruditegia[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Nenagh