Palau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palauko Errepublika
Beluu er a Belau
Republic of Palau
Palauko bandera
Bandera

Palauko armarria
Armarria

Goiburua: Rainbow's End
Nazio ereserkia:
Belau rekid
Palau: kokalekua
Hiriburua Ngerulmud[1]
7°30′N 134°37′E / 7.500°N 134.617°E / 7.500; 134.617
Hiri handiena Koror
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, palauera[2]
Gobernua

Presidentea
Errepublika
AEBekin elkarte askean
Johnson Toribiong
Independentzia
- Aldarrikatua

1994ko urriaren 1a
Eremua
• Guztira
• Ura

459 km² (195.)
% arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2007)
• Dentsitatea

Herritarra

20.842 (217.)
43 biztanle/km² (155.)

palauar
Dirua Estatubatuar dolarra (USD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Ez (UTC +9)
Interneteko domeinua .pw
Telefono aurrezenbakia +680

Palauko Errepublika edo Palau (Beluu er a Belau palaueraz eta Republic of Palau ingelesez) Ozeano Barean kokatutako uhartedi-nazioa da. Mikronesiaren barruan kokatuta, Papua Ginea Berritik 650 km iparraldera, Filipinetatik 890 km ekialdera, Guametik 1.330 km hego-mendebaldera eta Tokiotik 3.200 bat km hegoaldera dago.

1994tik Estatu Batuengandik independentea, munduko herrialde gazteenetakoa da eta baita biztanleria gutxiena duenetakoa ere. 2006an hiriburua Kororretik Melekeok estatuan dagoen Ngerulmud herriskan eraikitako bulego berrietara lekualdatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ngardok aintzira

Desberdintasun handiz Babeldaob da uharterik handiena eta Koror biztnalerik gehien duena. Babeldaob, Koror eta Peleliu uharri-gune berean daude. Angaur, aldiz, uharte ozeaniko bat da, hainbat kilometro hegoalderantz. Kayangel atoloia uharte hauen iparraldean kokatzen da. Uhartedi nagusitik 600 kilometrora Hego-mendebaldeko uharteak (sei uharte) daude; Hatohobei eta Sonsorol estatuak osatzen dituzte.

Palaun klima tropikala dago urte osoan zehar, 27°C batez beste. Euria urte osoan egin dezake, guztira (3,800 mm), nahiz eta gehiago egin uztaila eta urria artean. Palau tifoi eskualde nagusitik kanpo dago eta, hortaz, ez ditu ugari jasaten.

Estatuko mendirik altuena Babeldaob uharte nagusian dagoen Ngerchelchuus (242 m) da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Palauko historia

Palauko lehendabiziko biztanleak Australiatik, Polinesiatik edo Asiatik etor zitezkeen, adituak ez baitira ados jartzen. Irletako antzinako hilerriek erakutsi dute Palaun Ozeania osoko ehorzketa-zeremoniaren arrastorik zaharrena aurkitu dute.

Ehunka urtetan palauarrek gizarte matrilineala izan dute, Javan ustezko aurrekariak zituen praktika. Palauko usadioaren arabera, lurra, dirua eta tituluak emakumezkoen bidez igarotzen ziren. Klanetako lurrak emakume tituludunen eta lehen alaben bitartez jaraunsten jarraitzen dute. Hala ere, Japoniak sartutako sentimendu patrilineala indarra lortzen ari da.

Europarrekin izandako lehendabiziko kontaktua noiz gertatu zen zalantzan dago. Ez dago argi Rui Lopez de Villalobos marinelak 1543an irlak ikusi zituen edo ez. Ez dago erabateko probarik baina aditu batzuen ustez, hegoaldeko irlak ikusi ahal izan zituen. Nolanahi ere, europarrek aurkitu zuten Hegoaldeko Itsasoko azken uharteetakoa izan zen Palau.

Guam, Mariana uharteak, Mikronesia eta Marshall bezala, Palau Espainiako Ekialdeko Indietako zatia izan zen, eta Filipinetatik gobernatu zuten 1898ko Espainiar-Amerikar Gerrara arte. Espainiak, porrotaren ondoren, Alemaniari saldu zizkion irlak.

Japoniak 1914an uharteak inbaditu zituen. Hiru hamarkadatan Japoniak kultura aldaketa ezarri zuten. Tribuen jabetza merkatuko ekonomiak amaiarazi zuen. Bigarren Mundu Gerrako porrotarekin, uharteak AEBen eskura igaro ziren. Konponketaren bat burutu bazen ere, aldaketak ez zuen aurreko ordena berrezarri.

1979an palauarrek Mikronesiako Estatu Federatuetan sartzearen aurka bozkatu zuten, hizkuntza eta kultura desberdintasunak zirela eta. Konstituzioa onetsita, Errepublika bihurtu zen 1981ean. AEBetan libreki bat egitearen alde bozkatu zuen 1982an. Trantsizioko epe luze baten ostean (eta bi presidenteren heriotz bortitzaren ostean ere), Palauk independentzia 1994an eskuratu zuen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palauko hamasei estatuak.
Sakontzeko, irakurri: Palauko estatuak

Palau hamasei estatutan banaturik dago (1984ra arte udalerri estatusa zituztenak):

Historikoki, biztanlerik gabeko Chelbacheb edo Rock Islands uhartediak ez du estaturik osatu eta ez daude inongo estaturen barruan sartuta baina Kororrekin lotu ohi dira.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palau bere osotasunean hartuta bi hizkuntza ofizial daude: ingelesa eta bertako palauera; azken hau ez da, bere inguruko gehienak bezala, hizkuntza polinesiarra edo mikronesiarra eta Mariana uharteetako chamoru hizkuntzarekin batera familia malaio-polinesiarrean azpitaldea osa lezake.

Palauko estatu batzuetan beste hizkuntza batzuk ere koofizialak dira[3]:

Oso hiztun gutxi dituzten azken bi hauek hizkuntza mikronesiarrak dira eta uhartedi nagusitik aldenduta dauden uharte horietan mintzatzen dira. Arrazoi historikoengatik japonierak zabalpen handia izan du eta uhartediko laugarren hizkuntza, inolako estatus ofizialik gabea, tagaloa da: batez ere 1990eko hamarkadatik aurrerako Filipinetatik etorritakoen ondorioa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2006an gobernuko bulegoak Melekeok estatuko herrixka honetan egindako eraikin berrietara lekualdatu ziren.
  2. Palau osoan; zenbait estatutako hizkuntza koofizialez, ikus "Hizkuntzak" azpiatala.
  3. Palau Ethnologue webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palau Aldatu lotura Wikidatan