Amos Oz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amos Oz

Amos Oz (hebreeraz, עמוס עוז) (Jerusalem, 1939ko maiatzaren 4an jaioa, jaiotzako izena Amos Klausner) idazle eta kazetari israeldarra da. Be'er Shevako (Israel) Ben-Gurion unibertsitatean literatura irakaslea da. Ezaguna da Estatu bien konponbideari emandako babesagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amos Klausner Jerusalemen jaio zen poloniar jatorriko familia sionista batean. Bere aita literatura eta historian lizentziaduna zen Vilniuseko unibertsitatean (gaur egungo Lituanian) eta Jerusalemen liburu-denda batean lan egiten zuen. Bere ama Poloniako nekazari-familia batekoa zen, baina 1934ean Haifara heldu ziren. Bere aitaren familia, gehienbat, joera eskuindarreko familia sionista zen. Horregatik, nahiz eta erlijiotik nahiko aldenduak izan, semea ikastetxe erlijioso batean sartu zuten, joera laborista-sozialistako eskoletan ez sartzearren.

Hamabi urte zituela, bere amak bere buruaz beste egin zuen. Hamabost urterekin sionismo laboristara gerturatu eta kibbutz batean sartu zen. Bere familiagandik urrundu zen eta abizena aldatu zuen, Oz abizena hartuz (hitz horrek indarra edo sendotasuna esan nahi du hebreeraz). Kibbutzeko bizimodua jarraitu zuen 1986ra arte; urte horretan bizimodu gogor hori utzi zuen bere semeak asma zuelako.

Judu israeldar gehienak bezala, ejertzitoan parte hartu zuen, batez ere Sei Eguneko Gerran eta Yom Kippur Gerran. Hala ere, Zisjordania eta Gazako okupazioak salatu ditu behin baino gehiagotan, eta bakearen aldeko taldea (Bakea Orain izenekoa) sortu zuen 1978an. Talde horrek estatu palestinarra sortzearen alde egiten du, 1967ko mugak aintzat hartuz.

Ezker antisionista eta eskuina kritikatu ditu, lehenengoari bere buruaz lotsatuta egotea eta bigarrenari bakea bilatzeko ahaleginik ez egitea leporatuta. Urteetan Israelgo Alderdi Laboristaren jarraitzaile izan zen (bereziki Shimon Peresen aldian), baina 1990eko hamarkadan alderdia utzi eta ezkerreko Meretz alderdira igaro zen. 2006ko Libanoko Gerra hasieran Israelgo gobernua babestu zuen konkistarako barik bere burua defendatzeko egindako gerra zela esanez. Hala ere, gobernuak gero eta jarrera bortitzagoa zuenez, jarrera kritikoa hartu zuen.

Idazlan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Israelgo lurrean
  • Israel, Palestina eta Bakea: Idazlanak
  • Maitasun eta iluntasunezko istorioa
  • Nola sendatu fanatiko bat

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beste edonon, beharbada
  • Ura ukitu, haizea ukitu
  • Bake perfektua
  • Kutxa beltza
  • Pantera bat sotoan
  • Itsaso bera
  • Zeruko isiltasuna
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amos Oz Aldatu lotura Wikidatan