Amsterdameko Ituna
Wikipedia(e)tik
| Europar Batasuna |
| Itunak |
| Erakundeak |
| Justizia |
| Bestelakoak |
| Egoitzak |
|---|
Amsterdameko ituna Europar Batasuneko ituna erreformatzeko testua izan zen, 1997ko urriaren 2an Amsterdamen sinatua. 1999ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen.
Amsterdameko itunaren helburu garrantzitsuenak hauek izan ziren: herritartasuna eta banakoen eskubideen garrantzia azpimarratzea, Europako Parlamentuaren eskumenak handitu eta demokrazia indartzea, lan jarduerei buruzko politika bateratua sortzea, askatasun, segurtasun eta justizia esparruetan elkarlana bultzatzea.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |