Katalina I.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalina I.a Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1725eko otsailaren 8a - 1727ko maiatzaren 17a
Petri I.a Errusiakoa - Petri II.a Errusiakoa
empress consort (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМарта Скавронская
JaiotzaKrustpils (en) Itzuli1684ko apirilaren 5a (juliotar egutegia)
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
 Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1727ko maiatzaren 6a (juliotar egutegia) (43 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaSamuel Skowroński
AmaDorothea Skowrońska
Ezkontidea(k)Johann Kruse (en) Itzuli
Petri I.a Errusiakoa  (1707ko azaroaren 8a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Skavronsky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
lituaniera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta tsarra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Eliza ortodoxoa
Eliza ortodoxoa
kristautasun ortodoxoa

Katalina I.a Errusiakoa (errusieraz: Екатерина I Алексеевнаtranslit.: Jekaterina I Alekseyevna), jaiotze izena Marta Helena Skavronska (polonieraz: Marta Helena Skowrońska, letonieraz: Marta Elena Skavronska), Errusiako enperatriza izan zen 1725etik 1727ra. Petri I.a Errusiakoaren enperadorearen bigarren emaztea zen eta, haren heriotzaren ondoren enperatriz bilakatu zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Skavronska zen bere benetako izena eta 1684an Letonian jaiotako Poloniako baserritarra zela uste da. Samuel Skavrosnky eta Elisabeth Moritzen alaba zen. Gurasoak izurriteak hil zituen, eta iheslariak zirela esan izan da, horregatik hurrengo gobernuek ezkutuan gorde nahi izan dute historia hau.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umezurtz gelditu ostean Ernest Glück, Marienburgeko artzain luteranoaren etxean hasi zen zerbitzari lanetan. Glücken etxean zegoela, Johan Raabe izeneko suediar ofizial batekin ezkondu zen oso gazte. Errusiarrek Marienburg hartu zutenean, Marta Moskura eraman zuten[2]. Ondoren Alexandro Menxikov printzearen zerbitzaria (eta maitalea, agian) izan zen. Menxikov Petri Handiaren lagun mina eta kortesanoa zen, eta San Petersburgoko lehen gobernadorea.

Petri Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgo 1723an.

1703an, Petri Handiak gortea San Petersburgora eraman zuenean, Marta ezagutu zuen. Maitaleak bilakatu ziren eta, Marta fede ortodoxora bihurtu ostean, Katalina Alekseievna izena hartuz, 1707an ezkondu ziren ezkutuan. Hamaika ume izan zituzten, baina bakarrik Anak (1707) eta Isabelek (1709) iraun zuten bizirik. Hiria eraikitzen zuten bitartean etxola batean bizi izan ziren. Jauregira bizitzera joan zirenean, etxola hesi batez inguratuz zaindu zuten.

Enperatriza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1711n Turkiaren aurkako kanpainan lagundu zion tsarrari, eta enperadorearen bizitza salbatu zuela esaten da, indartsuagoa zen armada batek inguratua zuenean amore emateko iradoki ziolako. 1712an jendaurreko ezkontza ospatu zuten, Petri Eudoxia emaztearengandik banandu ondoren. 1724an enperatriz ezkontide koroatu zuten Moskuko Uspensky katedralean[2]. Titulu hori hartu zuen lehendabiziko emakumea izan zen. William Mons izeneko ganberazainarekin senarra engainatzen zueneko hotsa zabaldu zenean, Petrik Monsi burua ebakitzeko agindu zuen[2].

Petri 1725ean hil zenean, Katalina izan zen haren ondorengoa. Bere agintaldian Menxikov izan zen gobernuburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b c Catherine I. 1911 Encyclopædia Britannica. En.wikisource.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina I.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan