Lezitina
Wikipedia(e)tik
Lezitina edo fosfatidilkolina gai organiko konplexua, fosfolipidoa, landareen eta animalien zeluletan gantz-azidoetatik, glizerinatik, azido fosforikotik eta kolinatik sortzen dena. Garrantzi handiko zeregina du landare- eta animalia-zelulen metabolismoan. Lezitina landare-koipeetatik eta arrautza-gorringotik lortzen da, eta baita sintesi bidez ere. Janarigintzan erabiltzen da batez ere, gantzak emultsionatzen laguntzen baitu, eta elikagai gehigarri gisa ere bai. Orobat kosmetikoak, elikagai dietetikoak eta xaboi bereziak egiteko ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.