ArtSchool Palestine

Wikipedia, Entziklopedia askea
ArtSchool Palestine
Datuak
Historia
Sorrera2005
webgune ofiziala

ArtSchool Palestine (ASP) Palestinan eta Londresen egoitzak dituen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. 2005ean sortu zuten Charles Aspreyk, Sacha Craddockek eta Samar Marthak[1] Palestinako artistak sustatzeko eta nazioarteko arte garaikideko erakusketa eta bienaletan parte hartzen laguntzeko. Palestinar artistez gain, irakiarrek, irandarrek, libanoarrek eta beste hainbat herrialdetako artistek ere parte hartzen dute haien erakusketetan[2].

ASPk ekitaldiak eta erakusketak antolatu ditu, besteak beste, As If By Magic, eta Damien Hirst britainiar artistak laguntza eman zion[1]. Points of Departure Britainia Handiko eta Palestinako artisten erakusketa eta programa publikoa British Councilekin batera antolatu zuen Londresen eta Ramallahen[3].

Erakundearen jarduera-esparru nagusia margolaritza da, batez ere arte kontzeptuala ardatz hartuta. Artisten batez besteko adina 58 urtekoa da. Gehien erakutsitako artistak Abdallah Benanteur, Faisal Samra eta Nayini Malakeh dira, eta sailkapenik onena dutenak Etel Adnan eta Shirin Neshat dira[2].

6 residentzia kokatzen dira bertan, hauek kanpotik datozenen ikasleei aukera ematen diete beraien eremuak zabaltzeko, hau ikusi ondoren beste hiru erresidentzia jarri dituzte; Gasworks eta Delfina Studios Londresen. Bertako ariketak zabaltzen hari dira eta esposizioak egiten dituzte non 70 artista baino gehiagoren obrak erakusten dituzte. Erakusketa gehienetan gizonezkoek parte hartzen dute: %79-eko gizonezkoak eta %20-a emakumeak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Damien Hirst's £50 masterpiece» Independent 2006-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b (Ingelesez) «ArtSchool Palestine» Artfacts (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. (Ingelesez) «Points of Departure» Delfina Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  4. (Ingelesez) «ArtSchool Palestine» universes.art (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]