Bizzariya

Koordenatuak: 32°18′28″N 35°09′58″E / 32.3077°N 35.1662°E / 32.3077; 35.1662
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizzariya
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaNablusko Gobernazioa
Izen ofizialaبزاريا
Bizzariya
Geografia
Koordenatuak32°18′28″N 35°09′58″E / 32.3077°N 35.1662°E / 32.3077; 35.1662
Map
Altuera460 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Bizzariya[1] (arabieraz: بزاريا‎) Nablus probintziako herrixka palestinarra da, Zisjordaniaren iparraldean, Nablusetik 13,3 kilometro ipar-mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2.794 biztanle zituen 2017an[2].

Etimoligia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizzariya izena «bazaar» hitzetik dator, turkieraz «merkatu» edo «azoka» esan nahi duena[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizzariya 'Ilan mendian dago, itsas mailatik 588 metroko gailurra duena. Herrixka itsas mailatik 450 metrotara dago[4].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrixkako biztanleak hainbat familiatakoak dira, besteak beste, Hussein, Salim, Hammad, Naser eta 'Odah[3].

Urtea Biztanleria
1922 183[5]
1931 217[6]
1945 320[7]
1961 530[8]
1997 1.606[9]
2007 2.252[10]
2017 2.794[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizzariyako ekonomiako sektore nagusia nekazaritza da. 2013ko inkestaren arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[3]:

  • nekazaritza (% 40)
  • Israelgo lan-merkatua (% 15)
  • merkataritza (% 15)
  • kudeaketa (% 13)
  • industria (% 10)
  • zerbitzuen sektorea (% 7)

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eskola publiko eta bi haurtzaindegi pribatu daude Bizzariyan. 2012ko datuen arabera, 706 ikasle eta 43 irakasle zeuden herrixkan. 2007an, biztanleriaren % 95 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 80,5 emakumezkoak ziren[3].

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi meskita daude Bizzariyan: Emad ad Din Zinki eta Meskita Zaharra[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
  2. a b (Ingelesez) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64-82 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. a b c d e (Ingelesez) Bizzariya Village Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2014) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Ingelesez) Zertal, Adam. (2004). «Bazariyeh» The Manasseh Hill Country Survey. 1 Boston: BRILL, 313 or. ISBN 9004137564. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  5. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Nablus» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 24 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  6. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 59 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  7. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 18. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  8. (Ingelesez)(Arabieraz) «Table 1.8 (Con.) Population of localities of 100 to 1,999 persons» Government of Jordan, Department of Statistics: 25. 1964 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality and Refugee Status» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  10. (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 110. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]