Yanun

Koordenatuak: 32°08′43″N 35°21′21″E / 32.1454°N 35.3557°E / 32.1454; 35.3557
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yanun
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaNablusko Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°08′43″N 35°21′21″E / 32.1454°N 35.3557°E / 32.1454; 35.3557
Map
Demografia

Yanun (arabieraz: يانون‎) Nablus probintziako herrixka palestinarra da, Zisjordaniaren iparraldean, Nablusetik 12 kilometro hego-ekialdera. Bi auzotan banatuta dago. Iparraldeko Yanin legez kanpokotzat jotzen dute Israelgo agintariek, eta bertan etxe berriak eraikitzea edo azpiegiturak garatzea debekatuta dago[1]. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, Yanunek 92 biztanle zituen 2017an[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yanun herrixka antzinakoa da. Burdin Aroko, Erromatar Inperioko, Bizantziar Inperioko, musulman goiztiar garaiko eta Erdi Aroko teila-puskak aurkitu dira han[3].

Otomandar aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1596an, Yanun otomandar zerga-erregistroetan agertu zen. Garai hartan, 18 etxegune musulman zituen[4].

1852an, Edward Robinsonek Yanun bisitatu zuen. Herrixka hondatuta zegoela eta etxe gutxi batzuek bakarrik biztanleak zituztela idatzi zuen[5].

XIX. mendean, 50 bat bosniako Yanunera etorri ziren, Berlingo Biltzarrak Bosnia Austria-Hungariako Inperioari utzi ondoren. Abdul Hamid sultanak herrixkaren zati handi bat etorkinei eman zien[6].

Palestinako Britainiar Mandatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an Britainia Handiko Mandatuko agintariek egindako zentsuaren arabera, Yanunek 70 biztanle zituen, guztiak musulmanak[7]. 1931n biztanleria 120era igo zen. Biztanle guztiak musulmanak ziren, eta 22 elkarbizitza unitate zeuden herrixkan[8].

1945eko estatistiken arabera, Yanunek 50 biztanle musulman zituen[9].

Jordaniar okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948ko Arabiar-israeldar Gerraren eta 1949ko armistizio-akordioen ondoren, Yanun jordaniar okupazio-erregimenaren pean geratu zen. 1961ean, 103 biztanle zituen[10].

Israeldar okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko Sei Eguneko Gerratik, Yanun israeldar okupazioaren pean egon da.

2002ko urriaren 19an biztanleek herrixka utzi zuten aldi baterako[11].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Biztanleria
1922 70[7]
1931 120[8]
1945 50[9]
1961 103[10]
2004 145[12]
2017 92[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Settlers Force Desertion of Yanun Village» Settlement Report 12 (6) 2002 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-12-22) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b (Ingelesez) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64-82 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. (Ingelesez) Finkelstein, Israel; Lederman, Zvi, eds. Highlands of many cultures. Tel Aviv: Institute of Archaeology of Tel Aviv University Publications Section (argitaratze data: 1997), 822 or. ISBN 965-440-007-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. (Ingelesez) Hütteroth, Wolf-Dieter; Abdulfattah, Kamal. (1977). Historical Geography of Palestine, Transjordan and Southern Syria in the Late 16th Century. Erlanger: Erlanger Geographische Arbeiten, 135 or. ISBN 3-920405-41-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  5. (Ingelesez) Robinson, Edward; Smith, Eli. (1856). Later Biblical Researches in Palestine and adjacent regions: A Journal of Travels in the year 1852. London: John Murray, 297 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  6. (Ingelesez) Mandal, Thomas. (2011). «Living With Settlers: Interviews with Yanun villagers» World Council of Churches 17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-06-01) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  7. a b (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Nablus» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 25 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  8. a b (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 66 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. a b (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 19. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  10. a b (Ingelesez)(Arabieraz) «Table 1.8 (Con.) Population of localities of 100 to 1,999 persons» Government of Jordan, Department of Statistics: 26. 1964 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  11. (Ingelesez) Joel, Beinin; Stein, Rebecca L. (2006). The Struggle for Sovereignty: Palestine and Israel, 1993-2005. Stanford University Press, 191 or. ISBN 0804753652. (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  12. (Ingelesez) «Projected Mid -Year Population for Nablus Governorate by Locality 2004- 2006» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]