Assal aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Assal
Lake Assal 3-Djibouti.jpg

Aintziraren ikuspegia; ezkerraldean gatzaga.

Dj-map.png
Kokalekua Afar herriaren lurraldea,
Djibuti Djibuti estatua
Koordenatuak 11°39′N 42°25′E / 11.650°N 42.417°E / 11.650; 42.417Koordenatuak: 11°39′N 42°25′E / 11.650°N 42.417°E / 11.650; 42.417
Garaiera -155 m
Eremua 54 km²
Zabalera 7 km
Luzera 19 km
Gehienezko sakonera 40 m
Arroa 900 km²
Betebidea Itsasoko uraren infiltrazioa, uadiak.
Hustubidea Lurrunketa.
Uharteak Ez
Hiriak Randa

Assal aintzira (frantsesez Lac Assal, arabieraz بحيرة لك عسل) Djibutiko Tadjourah Eskualdearen hegoaldean dagoen krater laku endorreiko bat da, afar herriaren lurraldean. Afrika osoko punturik baxuena (-155 m) eta Jordan ibaiaren arroan daudenen atzetik munduko bigarren baxuena da Ekialdeko Turkestango Turfango sakonunearekin batera[1].

Geologikoki Afarreko sakonunea deitzen zaion beheragunean dago. Bi horsten arteko graben batean dago; multzo horrek Rift Haran Handiaren ateragunea osatzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahr-el-Assal esapideak "eztiaren itsasoa" esan nahi du arabieraz[2].

Assal aintzira Antartika alde batera utzita gazitasunik handiena duen munduko ur-gunetzat jotzen da; % 34.8ko gatz kontzentrazioarekin (% 40 artekoa 20 metroko sakoneran), Garabogazköl (Turkmenistan, % 35 inguru) eta Itsaso Hilaren (% 33.7, askotan munduko lakurik gaziena dela esaten bada ere) aurretik; ozeanoetan batez bestekoa % 3.5 da. Antartikako Don Juan lakua bezalako Mc Murdoko haran lehorretako aintzira batzuetan besterik ez da gazitasun handiagorik aurkitzen.

Assalek ezaugarri bat du munduan bakar bihurtzen duena. Beste aintzira hipergaziak ez bezala, bere ur iturri nagusia ez dator inguruko erreketatik; Adengoaren mendebaldeko adarra den Tadjourahko Golkotik gazitasun handiko ur termalak hartzen ditu. Aipatu golkotik hurbil dagoen Ghoubbet al-Kharab badia, aintziratik 10 km hego-ekialderantz dagoena, uren sartu-irten mugimendu honen lotura-gunea da. Lakura isurtzen den ur geza erabat hutsala da.

Eremua basamortua da; ez dago ia fauna ezta landaredirik ere. Uraren tenperaturak altua (33-34 Â°C) lurrunketa errazten du. Gatzaga bat dago inguruan, mendebaldean eta batez ere ipar-mendebaldean. Gatza ustiatu eta karabanaz Etiopiara garraiatzen da; aspalditik garrantzi handiko merkataritza jarduna izan da, Afrikako barnealdean gatza falta dela kontuan hartuta[3].

Bere ingurumarian sumendi asko daude; azkena, Ardoukôba, 1978ko azaroan sortu zen[4]; Assal eta Ghoubbet al-Kharaben artean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Assal eta Turpan -153-155 metrotan daude; iturriek ez dute bat egiten: Artouestek -173 m aipatzen ditu.
  2. Ikus Artouest webgunea.
  3. Gatza Djiboutinvest webgunean.
  4. Ardoukôba Djiboutiweben.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Assal aintzira Aldatu lotura Wikidatan