Brčkoko Barrutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brčkoko Barrutia

Brčkoko Barrutia
Zubia Sava ibaian Bosnia-Herzegovina eta Kroaziaren artean.
Izen ofiziala Brčko distrikt
Брчко дистрикт
Estatua Bosnia-HerzegovinaBosnia-Herzegovina
Banaketa administratiboa Bosnia-Herzegovina
Bosnia-Herzegovinako Federazioa
Bosniako Serbiar Errepublika
Alkatea Dragan Pajić
Koordenatuak

44°52′00″N 18°47′00″E / 44.86667°N 18.78333°E / 44.86667; 18.78333Koordenatuak: 44°52′00″N 18°47′00″E / 44.86667°N 18.78333°E / 44.86667; 18.78333

Brcko in BiH.png

Eremua 493 km²
Garaiera 86 m
Posta kodea 7610
Biztanleria 87.332 bizt. (1991[1])
Dentsitatea 177,14 bizt./km²
Sorrera 1999ko martxoaren 5a[2]
http://www.bdcentral.net/
Barrutiko muga korapilotsuak.

Brčkoko Barrutia (serbokroazieraz latindar alfabetoan Brčko distrikt eta alfabeto zirilikoan Брчко дистрикт) Bosnia-Herzegovinako udalerri eta barruti autonomoa da.

Bosniako gerrak sortutako egoera politikoaren ondorioz barrutiak aldi berean estatu honetako hiru maila administratiboak betetzen ditu: baxuena (udalerria), ertaina (kantonamendu edota eskualdea) eta gorena, de facto Bosnia-Herzegovinako hirugarren entitatea delako Bosniako Serbiar Errepublika eta Bosnia-Herzegovinako Federazioarekin batera. Formalki bi entitate hauek partekatzen duten lurraldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honek Bosniako gerraren ondoriorik larrienak, "garbiketa etnikoa" barne, pairatu zituen; ondorioetakoa han gaur egun serbiar gehiago eta bosniako (tradizio musulmaneko eslaviarrak) eta kroaziar gutxiago bizitzea izan da. Gatazkaren amaieran gerraren aurreko Brčkoko udalerria bi entitateetan banatu zen: %48a (Brčko hiria barne) Bosniako Serbiar Errepublikara pasatu zen eta % 52a Bosnia-Herzegovinako Federaziora.

Bere kokapenagatik eztabaida iturri amaiezina zenez, gerrari amaiera emateko 1995ean sinatutako Daytongo Ituna betearazteko nazioarteko komunitateak izendatutako Bosnia-Herzegovinarako Goi Ordezkariak emandako ebazpenaren ondorioz 1999ko martxoaren 5ean Brčkoko Barrutia sortu zen. Barrutiak gerraren aurreko Brčkoko udalerri osoa hartzen du[3]. Gerra amaitu ostean Europar Batasunak presentzia diplomatikoa gorde du eremuan.

Hala ere, Daytongo Itunak ez zion Goi Ordezkariari erabaki hori hartzeko botererik ematen, Entitateen arteko muga lerroaren (Inter-Entity Boundary Line, IEBL) gaineko ika-mikak argitzeko baimena besterik ez zuelako; testuinguru honetan Serbiar Errepublika barrutia sortzearen kontra agertu zen eta Daytongo Ituna urratu zuela uste du. Egoera legala 2006an aldatu zen, IEBLi buruzko araudia eta muga lerroa bera barrutian bertan behera geratu zirelako; harrezkero barrutiko eta estatuko legeak dira nagusi Brčkon[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiaren kokapen geografikoak ekarri du gatazka iturria izatea; lekua estrategikoa da: Posavinako lur zerrendan dago eta talde bakoitzak era desberdinean ikusten du eremuari eman zaion muga:

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ekialde eta hego-ekialdetik Bijeljinako eskualdearekin.
  2. Ipar-mendebaldetik Dobojko eskualdearekin.
  1. Iparraldeko zirrikitutik Posavinarekin.
  2. Hegoalde eta hego-mendebaldetik Tuzlarekin.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko biztanleen banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n hauxe zen 87.627 biztanleen banaketa "talde etnikoari" dagokionez:

Taldea Zenbakia %
"Musulmanak" 38.617 44,06
Kroaziarrak 22.252 25,39
Serbiarrak 18.128 20,68
"Jugoslaviarrak" 5.731 6,54
Bestelakoak 2.899 3,33

1991tik ez dago errolda ofizial edota fidagarririk. Udalerria bi entitateetan banatuta egon zen garaian serbiarrak %97,5 ziren hirian baina hiru herenak Bosnia-Hezegovina eta Kroaziako beste eskualde batzuetatik alde egindako iheslariak ziren[5].

Branko Damjanac alkate ohiaren kalkuluen arabera gaur egungo biztanleen %40 serbiarrak dira, %39 bosniakoak eta %20 kroaziarrak.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bi entitateetatik aldenduta, oso estatus berezia du; bere administrazioaren ardura bertako alkateak eta Bosnia-Herzegovinarako Goi Ordezkariaren menpean dagoen NBEk izendatutako begiraleak dute.

Barrutian hiru herriak berdin tratatuak izan daitezen, hizkuntza ofizialak "serbiera", "kroaziera" eta "bosniera" dira eta latindar alfabetoa zein zirilikoa erabiltzen dira[6]. Barrutiko bandera eta armarriak Bosnia Herzegovinakoak dira[7].

Hautetsiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiko biltzarrak 29 kide ditu (13 bosniako, 11 serbiar, 5 kroaziar)[8]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerraren ondorioz harrezkero ez da errolda ofizialik egin.
  2. Egungo barrutia. Gerraren aurreko udalerriak zuen lurraldean oinarritutakoa.
  3. Daytongo Ituna, 2. eranskina, V artikulua.
  4. IEBLren gaineko araudiaren indargabetzea.
  5. Barrutiaren gaineko informazio orokorrak.
  6. Funtsean egoera politikoak bultzatu dituen serbokroazieraren aldaerak eta hizkuntza bera idazteko bi alfabetoak dira.
  7. Brčkoko estatusa.
  8. http://skupstinabd.ba/fajlovi/sala.pdf

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brčkoko Barrutia Aldatu lotura Wikidatan