Calatayudeko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calatayudeko Ituna
Motatratatu
Data1198ko maiatzaren 20a
Sinatzailea

Calatayudeko Ituna Gaztelako errege Alfontso VIII.aren eta Aragoiko errege Petri II.aren arteko hitzarmena izan zen, Antso VII.a Nafarroakoaren, Ermengol VIII.a Urgellgoaren eta almohadeen aurkakoa, 1198ko maiatzaren 20an Calatayuden sinatu zena.[1].

Itun honetan, sinatzaileek Iruñeko Erresuma banatzea adostu zuten, lehenago Carriongo, Tudejengo, Lleidako eta Cazolako itunetan egin zuten bezala. Arga ibaia izanen zen herrialdearen banalerroa: mendebaldea (hau da Milagro, Funes, Azkoien, Faltzes, Miranda Arga, Larraga eta Mendigorria) Gaztelako Erresumarentzat, eta ekialdea (Alesbes, Caparroso, Erriberri eta Artaxoa) Aragoiko Erresumarentzat. Artaxoatik gertu, ibaitik aldendu eta ekialderantz jotzen zuen lerroak, Muru Artederretara hain zuzen ere, eta handik iparraldera, Noain eta Iruñera. Hiriburua bitan zatitu ondoren, Uharte eta Badoztainera jotzen zuen. Esteribar gaztelarrentzat izanen zen, eta Erroibar eta Orreaga, berriz, aragoiarrentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.