Miranda Arga
- Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Miranda.
|
Miranda Arga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Miranda de Arga | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Arga-Aragoiko Erriberaa |
||
| Alkatea | María Teresa Iradiel Ibáñez (PSN) |
||
| Herritarra | mirandar | ||
| Koordenatuak | 42°29′1″N 1°49′46″W / 42.48361°N 1.82944°WKoordenatuak: 42°29′1″N 1°49′46″W / 42.48361°N 1.82944°W | ||
| Eremua | 60,1 km2 | ||
| Garaiera | 341 m | ||
| Distantzia | 50 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31253 |
||
| Biztanleria | 916 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 15,24 bizt./km² | ||
| www.mirandadearga.com http://www.mirandadearga.com www.mirandadearga.com | |||
Miranda Arga[1] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 916 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Erriberriko merindadearen ipar-mendebaldean. Miranda Argara ailegatzeko Tafallatik bi kilometrora Lizarraraino doan NA-132 errepidea hartu behar da, eta ondoren Lerinera doan errepidea 16 kilometrotan zehar jarraitu.
Miranda Argak, Berbintzanarekin egiten du muga iparraldean, Tafallarekin ekialdean, Lerinekin mendebaldean, eta Faltzesekin hegoaldean. Lerin, Lizarrako merindadeko herria da.
Klima [aldatu]
Klimaren ezaugarriak mediterraneo-kontinental motako klimari dagozkio. Aldaketa termikoa handia da, prezipitazioak urriak eta irregularrak dira urte osoan zehar, eta iparreko zierzo haizea, haizerik ohikoena da. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 450 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55-65 inguru izaten dira.
Jatorrizko landaredia arteek osatzen zuten arren, gizakiaren eragina dela eta, ia erabat galdu dira gaur egun. Herrigunearen inguruan, gizakiak eraldaturiko laborantza lurrak baino ez daude gaur egun.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 343 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]
Auzoak [aldatu]
- Vergalijo
- Miranda Arga (herrigunea)
Historia [aldatu]
Herriaren sortze data ezagutzen ez den arren, eskualde osoan bezala historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira. Erromatarren garaiko zeramika arrastoak aurkitu dira Arga ibaiaren ondoan, eta Miranda Argako aitzindari izandako herria, galtzada erromatar batek zeharkatzen zuela uste da. Galtzada hau Andiondik Ebro ibaira zihoan. Erromatarren inperioaren gainbeherak, herria hustu egin zuen, barbaroen erasoaldiek eraginda. VIII. mendetik X. mendera Miranda musulmanen lurraldeko udalerri izan zen, zehazki Banu Qasitarren dinastiaren menpekoa.
Musulmanen egonaldian zehar, lurren ureztatzerako ubide sistema berria eta gaztelua eraiki ziren. 778. urtean mirandarrek Karlomagnoren armada garaitu zuten Orreagako guduan hartu zuten parte. 780. urtean Abderraman I.ak herria suntsitu zuen, baina ondoren Eneko Aritza Nafarroako erregeak, Miranda berreraiki eta birpopulatu zuen. 995an herriak forua jaso zuen Antso Gartzes erregearen eskutik. Antso III.a Nagusia erregeak Nafarroako erresumara gehitu zuen Miranda eta herriaren goialdean kokaturik, gotorleku bat eraikitzea agindu zuen. 1080an musulmanak garaitzea lortu zuten, eta ospatzeko gazteluko baseliza eta Andre Mariaren egurrezko irudi bat egin zuten.
1162 Antso VI.a Jakitunak foru berriak eman zizkion, mirandarrak zerga jakin batzuen ordainketa ordaintzeko beharrezkotasunetik salbu geratuz. Antso VII.a Indartsuak pribilegio eta eskubide berriak eman zizkion herriari XIII. mendean.
Ekonomia [aldatu]
Miranda Arga nekazaritza herria izan da betidanik. Laborantza lurrak, ureztatzekoak dira oro har, eta musulmanen garaiko aurrerapenek garapen handia eragin zuten herriko nekazaritzaren aprobetxamenduan. Barazkiak eta zerealak landatzen dira, baratxuri, piper, tomate, mahasti, olibondo eta garia, besteak beste.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.415 | 1.479 | 1.565 | 1.614 | 1.672 | 1.578 | 1.622 | 1.572 | 1.304 | 1.065 | 1.002 | 1.000 | 997 |
2008ko erroldaren arabera, 95 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,84a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Ondarea [aldatu]
Miranda ailegatzean, oinarri erromatarreko 110 metroko zabalera eta bederatzi arkudun zubi gotikotik igaro beharra dago. Herriak oraindik ere, jatorrizko herri harresituaren itxura dauka. "El portalejo" izeneko atetik sartu ostean, "Erlojuaren dorrea" izeneko eraikuntza mudejarra ageri da. Herrira sartzeko sarrera gehiago izan baziren ere, gaur egun ez dira kontserbatzen, baina inguruko kaleen izenean "Portala" "Mendiko portalea" argi daude ate horiek izan zituzten izenak.
Jasokundeko Andre Mariaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eraikina da. Kanpandorrea, almenadun dorre sendoa da, eliza baino gotorleku itxurakoa. Tenpluak XIII. mendeko sarrera eta portiko barrokoa mantentzen du. Elizaren barrualdean, estilo desberdinak elkartzen dira, Erdi Aroko, pizkundetar, eta erretaula barrokoak, Mirandako Ama Birjinaren egurrezko irudi gotikoa, organo barrokoa, eta abar.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Azken agintaldietan Miranda Argako alkate kargua PSN alderdiko andrazko kide batzuek okupatu dute. 2003an María Teresa Iradiel aukeratu zuten eta 2007an Rosa María Donazar Hernández. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %1,35) eta 8 boto zuri izan ziren (botoen %1,22). Abstentzioa %19,69koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 319 | 4 |
| UPN | 187 | 2 |
| Agrupación Arga | 142 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan berriro ere PSN nagusi eta María Teresa Iradiel alkatetzara itzuli zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 242 | 3 |
| UPN | 188 | 2 |
| Agrupación Arga | 152 | 2 |
Udaletxea edo Dorreen jauregia [aldatu]
Udaletxea elizaren ondoan dago, herriko plaza nagusian. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago, kanpoaldeko horma harri sendoz egina dago, eta fatxada nagusia margozturik dago. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Benito etorbidea, 1
Miranda Argako alkateen zerrenda [aldatu]
| 1979-1983 | Teodosio Sesma López | PSN |
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | María Teresa Iradiel Ibáñez | PSN |
| 2007-2011 | Rosa María Donazar Hernández | PSN |
| 2011-2015 | María Teresa Iradiel Ibáñez | PSN |
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Miranda Arga eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,80k zekien euskaraz hitz egiten.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko, eta honako ibilbidea:
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Miranda Argako jaiak abuztuaren erdialdean ospatzen dira, Gazteluko Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, uztailean nekazal mundua omentzen da, jadanik ia desagertuta dauden ofizioen erakustaldiak antolatuz.
Mirandar ezagunak [aldatu]
- Bartolome Karrantza (1503-1576) teologoa eta Toledoko artzapezpikua.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Miranda Argako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Miranda Argari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Lerin-Tafalla errepidearen ikuspegia Miranda Arga parean Google Street View-n.
|
|||||||||||||