E05 europar bidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txantiloi:Infobox road/length

Tabliczka E05.svg
E5 route.svg
Abiaburua: Greenock (Erresuma Batua)
Helburua: Algeciras (Espainia)

E05 europar bidea Nazio Batuen E nazioarteko errepide-sareko bidea da; iparraldetik hegoalderantz doazen "erreferentzia-bide"en artean sartalderantzago kokatuta dagoena. E05 europar bidea Eskoziako Greenock-en hasi eta Espainiako Algeciras-en amaitzen da.[1]

E05 europar bidearen ibilbidea hurrengoa da: Greenock - Paisley - Govan - Glasgow - Gretna - Carlisle - Penrith - Preston - Warrington - Stoke-On-Trent - Birmingham - Newbury - Southampton - Le Havre - Paris - Orleans - Tours - Poitiers - Bordele - Donostia - Gasteiz - Burgos - Madril - Cordoba - Sevilla - Cadiz - Algeciras

Erresuma Batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuko gobernuak E errepide-sarearekin lotuta dauden jarduera batzuetan parte hartzen badu ere, Erresuma Batuan E errepide-sareko errepideek ez daukate sarekoak direla adierazteko ezelango seinalerik.

E05 bidea Erresuma Batuan hurrengo errepideetatik doa:

E05 bideak tarte ireki bat du Ingalaterrako kanalean, Southampton eta Le Havre artean; hiri bi horien artean dabilen ferryrik ez dago eta. Southampton ondoko Portsmouth eta Le Havre artean dabilen bat badago, ordea.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E05 bidea Villebon-sur-Yvette ondoan Frantzian

Frantzian, E05-a seinaleztaturik dago eta hurrengo errepideetatik doa:

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere, E05 bidea senaileztaturik dago, eta Baionatik Hendaiaraino A63 autobidetik doa, Irundik Donostiaraino A8 autobidetik, eta Donostiatik Miranda de Ebro-raino (Burgos), Gasteiztik igarota A1 autobiatik.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A-4 / E05 bidea Manzanares-en ondoan, Espainian

Espainian E05-a seinaleztaturik dago eta hurrengo errepideetatik doa:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. European Agreement on Main International Traffic Arteries, 5 April 2002

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: E05 europar bidea Aldatu lotura Wikidatan