Eupatoria
Wikipedia(e)tik
Eupatoria edo Jevpatoria (ukraineraz: Євпаторія, errusieraz: Евпатория, grezieraz: Ευπατορία, Κερκινίτις - Eupatoria, Kerkinitis, armenieraz: Եվպատորիա - Yevpatoria) Krimeako (Ukraina) hiria eta portua da, Itsaso Beltzaren ertzean dagoena. 57.000 biztanle ditu. Turismo-gune garrantzitsua da.
[aldatu] Historia
K.a. II. mendean sortu zuen Diofante Mitridate IV.a Eupator Ponto erregearen jeneralak esziten antzinako kolonia batean eta erregearen izena eman zion hiriari. Bertan lurreratu ziren aliatuak Krimeako Gerra garaian (1854-1855).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.