Euskal txerri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Euskal txerria
Status iucn3.1 VU eu.svg

Iraute egoera: Ahula
Euskal arrazako txerriak
Euskal arrazako txerriak

Jatorrizko herrialdea(k):
 Okzitania  Euskal Herria

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Suidae
Generoa: Sus
Espeziea: Sus scrofa
Arraza

Euskal Txerria

Sinonimoak
Euskal hankabeltz txerria. Xuri beltza

Euskal txerria Euskal Herriko betako txerri arraza bat da.

Euskal txerria Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroako ipar aldean zabaldutako arraza izanik, azken urtetan Hego Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu da. Garai batean bere banaketa eremuak Pirinioetako ekialde ososa hartzen zuen, bi isurialdetan[1].

Euskal txerria hain ospetsua egin den Baionako xingarraren jatorrian dago.

Eduki-taula

Arrazaren historia [aldatu]

Euskal txerriak Paben joan den mendean

Iparraldeko agiritegi historikoetan agertzen da zerrien hazkundearentzat ezarriak zirela lege eta zergak XV. mendetik aurrera. Zerriak eramaten omen zuten gaztain, ezkur eta antzekoak mendietara jatera udazkenean. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkaltzeko.

Nafarroako erregeek hartzen zuten "quinta" izeneko zerga bat "Erregearen mendietan" bertan zerriak ibiltzearen sari gisa: 5 zerrietarik 1 hartzen zuten. Zerga horri "yurdea", "iurdea" edo "ehiurdea" izena zeukan [2] Harez gain zerrizainek beste zerga batzuk ere ordaindu behar omen zuten.

XX. mendearen erdialdera, Euskal Txerri arrazako ale gutxi zeuden Euskal Herrian. Ordurako desagertuta zeuden euskal txerriaren arrazako bi beste arraza hurbilak, Gasteizko muturmotz txerria eta Baztango txerria. Edonola ere, zenbait abeltzainen adoreari eta determinazioari esker. Bereziki Aldudeko Pierres Oteizaren esker, erabat galtzeko arriskutik atera zen arraza hau.

Ingurura ezinhobe moldatuta, berriro ere euskal lurraldeak bereganatuz joan da euskal txerriak.

Iparraldean, 1989an, Nafarroa Beherean, 25 ale zeuden; 2000. urtean, ostera, 1500 ale. 2000. hamarkadan Hegoaldera ere dezente zabaldu da.

Etimologia [aldatu]

Euskal txerriak Iparraldeko gaztaindi batean.

Euskal txerria, xuri beltza, euskal hankabeltz txerria.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Fiche descriptive du porc Pie noir du Pays basque sur le site web officiel de l'ITP (Institut Technique du Porc)
  2. L’élevage des porcs en Basse- Navarre au XVIe siècle. E. Goyenetche, 1965.


Kanpoko loturak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Euskal txerri