Pottoka
Wikipedia(e)tik
Pottoka Euskal Herriko berezko zaldi txikia da, animalia landatar eta indartsua izaki.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria eta historia
[aldatu] Jatorri urruna
Munduko etxeko zaldi arraza guztiak Ecus Caballus motakoak dira. Oraindik geratzen dira, dena den, Ecus przewalski edo Prezwalskiko zaldia arrazako zaldi basatiak Mongoliako lautadetan.
Koaternarioan Equuss ferus generoa sendotu ondoren, Eurasaian abtzinako hiru basazaldi mota geratu ziren. Hiru hauetatik sortu ziren egungo zaldi arraza guztiak.
- Equs ferus przewalskkia, soslai ganbilekoa; beratik sortu zen egungo przewalski zaldia. Hau da munduan geratzen den benetako basa zaldi bakarra.
- Equus ferus gmelini-a, soslai artezekoa.
Zaldi hau tarpan izeneko zaldiaren aurrekoa izan zen. Tarpan zaldiak europako Iparraldea eta erdiandean bizi omen zen, baina azkenak Ukranian desagertu ziren 1879.en urtean.
- Equus stenonis-a, soslai zapalekoa eta 170 zentimetro gorakoa. Zaldi hau oso desproporzionatua zen eta Tundran bizi zen.
Etxeko zaldiaren edo Eqqus caballuse-en jatorriaren inguruko datu gutxi dago, beraz gauza berbera gertatzen da pottokarekin. Zenbait adituek jatorri anitza aipatzen dute, eta beraien arabera zaldia eta euskal pottoka dagoeneko desagertutako zenbait basazaldi arrazen arteko nahasketatik etorriko lirateke.
Argi dagoena zera da; basazaldia Asiatik etorri zela gurera. Etxekoratutako zaldien jatorria Euroasia ko estepa handietan dago. Bertako herri ibiltariek zaldia hezi zuten Kristo aurreko 5.000.en urtearen inguran, eta beraien zaldien zaldun zabaldu ziren lehen Mesopotamia aldera eta gero Europako erdialderantz zein mendebalderantz. Herri hauek Kristo aurreko 2000.en urtean heldu ziren Europako mendebaldeko muturrera, Trazio eta Zelta herriak hain zuzen.
Zenbait adituen arabera berriz, etxeko zaldi guztiek jatorri berbera dute, Equus ferus gmelini espeziea, hau da, tarpan-a.
Teoria honen kontra esan behar da etxeko zaldia hezitzen zen garaietan Europan bazeudela beste zenbait basa-zaldien arrazak, Behe Koaternariotik bertan bilakatuak.
Zaldi horien berri Zoanalde Piriniar-Akitaniarrean aurkitutako labar-margoek ematen digute. Euskal Herriko historiaurreko leizeetan pottoka gogora ekartzen dizkiguten irudiak daude marraztatuta, Ekaingo leizean daude batez ere (Deba), zaldien lehen adierazpenak.
Zaldien marrazkiak gordetzen dituzten Euskal Herriko beste leizeak hauek dira: Altxerri, Atxeta, Santimamiñe, Torrea, Aldekerdi, Urkiaga eta Izturitze.
Aldi berean zaldi hauen hainbat hondakin eta aztarna topatu dira Euskal Herriko zein inguruko aztarnategi arkeologikoetan.
Goi Paleolito eta gero, Kristo Aurreko 35.000 urte, zaldi basatiek Asiatik Europa zein Afrikako Iparrera emigratu zuten. Aldaketa klimatikoaren arabera, glaziazio ezberdinak eta landaretzaren aldaketak direla eta, zera suertatuko da; zaldien mota ezberdinen eboluzioa, bakoitza bere nitxo ekologikoari lotuta.
Mongoliako Gobi basamortuan, klima kontinentalak estepako landaretza mantendu duen tokia izanik, Prjewalski zaldia bere aintzindaria den Pliohippus zaldia bezala mantendu da.
Tibeten, zaldi txiki eta antzinakoa topatu zuten 1995.en urtean haran isolatu batean. Zaldi horrek kolore arre-grisazka dauka eta oso gutxi etxerakotua dago.
Garai hartako Equus ferus solutrensis-a aipatu behar da, zeren eta zaldi txiki hura soslai zapalekoa zen eta hanka meheak zituen, pottoka bezala. Cro-Magnon gizakiek berari buruzko marrazkiak egin zituzten gurean Goi Paleolitoan. Zaldi hau Europako mendebaldean bizi izan zen K.A. 40.000 K.A. 9.000 arte.
Zenbait urtetan zehar uste izan zen zaldi hauek arrastorik gabe desagertu zirela Euskal Herritik, baina Nafarroako Zatoiako aztarnategian topatu zuten zaldi honen zenbait hezur zera baieztatuz, arrazak iraun zuela.
Dakigunez, Euskal Herrian eta gure inguruetan zaldiak izan dira Paleolitoren Aurignac garaiaz geroztik, hau da, Kristo aurreko 40.000 urte.
Zonalde Kantabriar-Akitaniar kontserbatutako labar margoen eta aztarnategien arabera, garai hartan bi zaldi mota bizi ziren bertan. Bat liraina zen, eta gorputz luzexka zeukan. Bestea berriz gorputz motzekoa zen, bildua eta txikia. Solutreko Equus ferus solutrensis-aren oso antzekoa.
[aldatu] Erromatarren garaia. Pottokoei buruzko lehendabiziko testu idatziak
Erromatarren garaian pottokak oso preziatuak izan ziren gerlarako zaldiak bezala, Asturiasko asturkoiekin batera. Antza garai haietan zaldi asturkoiak eta pottokak arraza berberakoak ziren, eta Pirinioetattik Galiziaraino heltzen ziren.
[aldatu] Aro modernoa
Duten sendotasuna dela eta, nekazaritza lanetan ere erabili izan dira, baita meatzetan bagonetetatik tiratzeko. Horregatik mantendu ziren esate baterako hainbeste pottoka Enkarterrietan, bertako meazuloetan lan egiteko.
XIXen. mendean, iraultza industrialaren ikatz eskari handia zegoenean, Iparraldeko pottokak erabiliak izan ziren meategietan Frantziako ipar zein ekialdean.
Egun, zenbait elkarte pribatuek zein partikularrek ere ere lan egiten dute pottokaren iraupenaren alde. Orokorki erdi-basati aurki daitezke pottokak, nahiz eta azken urtetan zenbait zalditokietan erabiltzen hasiak dira.
Azken urtetan, hainbat gorabehera egon dira arrazan gorde beharreko ezaugarriak direla eta, eta pottoken elkarte eta jatorrizko-liburu ezberdinak daude.
[aldatu] Hitzaren etimologia eta pottokaren beste zenbait izen
Pottokaren hitzaren jatorriaren inguruan, zenbait teoria daude: Euskal Herriko Iparraldean "pottt" hitza erabiltzen dute basa zaldiei deitzeko.
Soinu horrek zaldiek irrintzia amaitzerakoan edo esnatu nahian dabiltzatenean ateratzen duten soinua ekartzen du gogora, hots, zaldiak lasaitzeko balioko luke.
Pottoka abereak egiten duen hotsak egiten jardutea litzateke, "pott-ka" edota "pott-pott-pott" esaka aritzea alegia.
Beste zenbaitzuentzat ordea pottoka izen onomatopeikoa da. apatxek trostan edo galapan ateratzen duten antzekoa.
Egun pottoka izena da zabalduen eta jende guztiak gehien erabiltzen duena, hala ere badaude beste zenbait izen:
- Basa-behorrak deitzen dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
- Hemengo zaldiak deitzen dituzte Araban eta Bizkaian.
- Euskal Poneiak deitzen dituzte Araban.
- Ordunteko zaldia deitzen dute Enkarterriko alde hartan.
- Mendiko zalditxoak Gipuzkoan.
- Basa-poneiak Gipuzkoan.
- Basa-zaldiak Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Zaldi ttipiak Lapurdi eta Nafarroa Beheran.
- Pottoka Nafarra. Nafarroa Garaian.
- Poni Nafarra. Nafarroa Garaian.
- Pyrinean tarpan, edo "Pirinioetako tarpana". Izen hau bota da Iparraldeko zenbait pottoka hazleen aldetik arrazaren antzintasuna era komertzial batean azpimarratzeko. Ez dira bakarrak. Europako beste zenbait arrazek ere "Tarpan" marka daramate, aspaldiko zaldi basatiekiko beraien harremana azpimarratu nahian.
Izen gehienek beraz, pottokaren izaera menditar eta basatiari egiten diote aipua.
[aldatu] Mitologia eta sinismenak
Sakontzeko, irakurri: zaldia euskal mitologian
Pottoken inguruko aipamen ugari aurkitu daiteke euskal mitologian, haietako batzuk leizei lotuta. Harpeetan bizi diren edota zaintzen dituzten irelu edo jenioen multzoan sartzen da zaldia. Pottoka beraz Mariri eta bere senar Sugaarri lotuta dago.
[aldatu] Banaketa historikoa
Dirudienez garai batean pottokak Euskal Herriko geografia gehiena hartzen zuen, eta baliteke inguruko beste poni arrazeki (asturconaren kasu) bat egitea. Pottokek, edo pottoken antzeko arraza batek, hartuko zuten Pirinio ia osoa, Landetako zenbait eremu eta Kantabriar mendimultzoren zati handi bat.
Mendiko larra eskasenak, txilardi eta otadiak aprobetxatuz, gero eta baztertu eta nahastuagoak kanpoko beste zaldi arrazekin, kopuru txikian ailegatu dira gure garaietara.
Euskal Poni hauen kopurua azken hamarkadetan etengabe beheratuz joan zen beste arraza produktioagoen bultzadaz eta haiekiko nahasketagatik. Aralarren adibidez, orain dela 30 urte desagertu ziren azkenekoak.
[aldatu] Gaur egungo banaketa
Hazkuntza Ipar Euskal Herrian dago batez ere zabaldua, nahiz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek arraza honen hazkuntza eta ugaltzerako bi gune abiatu dituzte. Gipuzkoako kasuan Pagoetako natura parkean.
[aldatu] Bizkaia
- Gunerik nagusienak Enkarterrietan daude kokatuta.
Los Jorrios-Armañon, Ventoso-Alengo eta Ordunte, los Tornoseraino luzatuz bere hedapena.
- Baita Orozkon, Gorbeiako Natura Parkean.
- Kostaldean gune sakabanatuta daude.
[aldatu] Gipuzkoa
-
- Aralar.
Zalbibi Aralar Pottoka Elkartearen zaintzapean, pottoka berriro sartu dute bertan.
Pottoka hauen jabetza publikoa da, eta Gipuzkoako Aldundia arraza kontserbatzeko mantetentzen ditu. Baita bertako larre naturalak kudeatzeko ere.
[aldatu] Nafarroa
- Nafarroako iparraldeko mendietan ere pottoka ugari aurkitu daitezke, batez ere Amaiur, Etxalar, Zugarramurdi, Bera (Larun)... bezalako herrietan
[aldatu] Ezaugarri nagusiak
[aldatu] Orokorrak
Konformazio orokor oneko animaliak dira, elipsometrikoak,subkonkaboak, eta brebilineoak edo subrebilineoak. Garaiera eta luzera antzekoak dira. Proportzio onekoak. Neguan hile luzea hazten zaie.
[aldatu] Atalez atalekoak
- Burua:
- Buruaren soslaia: zuzena edo subkonkaboa. Sudurraren soslaia;zuzena edo sakonune txiki batekin begien parean, nabariagoa arren kasuan emeen kasuan baino.
- Burua: erazkoa, hezurra eta azala, piramide itxurakoa, amaiera aldera pixka bat estuago egiten dena; emeen artean handi samarra da, koadratuagoa, alde batetik neguan ile ugari daukatelako okozpekoan.
- Bekokia: laua edo ahurxea.
- Sudurzuloak: zabalak, aurrera begira, ezpain lodiak.
- Begiak: Begi biziak eta arbendola kolorekoak, aurpegi–azalean, betzuloak ondo markaturik.
- Kalpatsa: ezaugarri bereizgarria, begietara erortzen da, arrengan bereziki oparoa.
- Aurpegia: zuzena.
- Belarriak: mugikorrak, txikiak eta ondo ezarriak. Oinarrian kanpora egiten dute eta puntetan barrura.
- Lepoa: sendoa, indartsua, buruari eta enborrari ondo lotua. Zurda ugari ditu, soinkurutzeraino heltzen direnak.Zurda alde batera.
- Soinkurutzea: ez da nabaria.
- Enborra: sendoa.
- Bizkarra: zuzena, zela itxura apur bat hartzen du, subkonkaboa.
- Zerra: makurtua, handiagoa luzeran zabaleran baino. Sakroaren hegalek pixka bat erortzeko joera dute; horren ondorioz, «mako» itxurako zerra eratzen da.
- Buztana: oso behetik sortzen da, oso zurdatsua da eta apalardatzetik behera hel daiteke.
- Hanka-jarrerak: egokiak eta erregularrak.
- Sabelaldea: handi samarra.
- Bularra: zabala, sendoa, edukiera handikoa, eliptikoa. Saihetsak arkutuxeak ditu.
- Gorputzadarrak: luzera ertainekoak eta proportziozkoak. Meheak baina indartsuak; hezurdura bikaina.
- Aurreko gorputzadarrak: sorbalda luzea du, lapranera jotzen duena, horizontalarekiko nahiko makurtua. Beso eta besaurre gihartsuak. Belauna zabala da, hezurtsua. Kanabera laburra, tendoi nabarmenak. Apo txikiak eta oso gogorrak.
- Atzeko gorputzadarrak: izter garatuak. Ipurmasail eta hanka luze eta gihartsuak. Eseki-leku zabal eta sendoak.
Kanabera laburrak, tendoi nabarmenak. Apalardatzak eta apoak aurreko gorputzadarretakoak bezalakoak.Hanka finak baina indartsuak, oso ile gutxirekin. Atze estua du eta isatsa beheran hasten zaio.
-
- Apoak: txiki eta biribilak, ondo jarriak, oso gogorrak. Negutik kanpora ere hanketan ile ugari izatea
arraza–nahastearen adierazgarri da.
- Kolorea: beltza eta gaztainkara iluna; pintarratua, gorria eta grisa ere onar daitezke kolore berri legez, baina beltza eta gaztainkara ez diren beste koloreak mestizaiaren adierazle dira.
[aldatu] Ezaugarri zoometrikoak
- Arraza definitzen duten ezaugarri zoometriko nagusiak, arrak eta emeak bereizirik, ondoko hauek dira:
Z(Zaldia) eta B(Behorra)
-
- Soinkurutzeko garaiera 1,30-Z 1,30-B
- Luzera eskapulo-iskiala: 1,50-Z 1,48-B
- Esternoi azpiko tarteko altuera: 0,68-Z 0,64-B
- Bularraren zabalera: 0,33-Z 0,30-B
- Toraxaren perimetroa: 1,78-Z 1,60-B
- Aurreko kanaberaren perimetroa: 0,19-Z 0,19-B
- Belaunaren perimetroa: 0,30-Z 0,28-B
- Zerraren luzera: 0,55-Z 0,54-B
- Zerraren aurre-zabalera: 0,48-Z 0,46-B
- Gutxi gorabeherako pisua bizirik:200-250-Z 170-200-B
[aldatu] Pottokaren kontserbazio eta etorkizuna
FAO erakundeak Pottoka euskal zaldi arraza, desagertzeko arriskuan izendatu zuen 1996-an.
[aldatu] Kanpo loturak
Zaldibi Aralar Pottoka Elkartea
Pottokei buruzko Elhuyarreko artikuloa]
AGINDUA, 1995eko ekainaren 7koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, pottoka zaldi-arrazari buruzko arau bereziak onartzen dituena.
Bidarraiko pottoken babeslekuaren WEB gune ofiziala
Pottokari buruzko gunea
Frantziako Pottoken Elkarte Nazionala
Euskal Abereak webgunean- Pottoken bideoak:


