Félix Leclerc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Félix Leclerc
Félix Leclerc 1957an.
Félix Leclerc 1957an.
Datuak
Jaioterria La Tuque (Flag of Quebec.svg Quebec)
Jaiotza data 1914ko abuztuaren 2a
Heriotza herria Saint-Pierre-de-l'Île-d'Orléans (Flag of Quebec.svg Quebec)
Heriotza data 1988ko abuztuaren 8a
Musika mota Egile abeslaria
Tresnak Ahotsa, gitarra
Urteak 1951-1988
Disketxeak Polydor
Webgunea Webgune ofiziala

Félix Leclerc (La Tuque, Quebec, 1914ko abuztuaren 2 - Saint-Pierre-de-l'Île-d'Orléans, Quebec, 1988ko abuztuaren 8) egile abeslari, olerkari, idazle, aktore eta Quebeceko burujabetzaren zein frantses hizkuntzaren alde nabarmendu zen pertsona izan zen. Aipatu arlo guztietan Ipar Amerikako herrialde honetako erreferentziarik handienetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tuquen (Mauricie eskualdea) jaioa, Félix Fabiola Parrot eta Léonidas Leclercen 11 seme-alaben artean seigarrena zen. Goi mailako ikasketak hasi zituen Ottawako Unibertsitatean baina Depresio Handia dela medio utzi behar izan zituen eta gurasoek zituzten lurretan nekazari aritu zen.

CHRC irratian lan egin zuen Quebec Hirian 1934tik 1937ra; gitarra jotzen ikasten hasi zen. Urte honetan nekazari lanetara bueltatu zen. 1938an irratigintzara itzuli zen, Trois-Rivières hiriko CHLNra hain zuzen; geroago Radio Canadarentzat gidoiak idazteari ekin zion eta irratirako antzerki lanak egin zituen, adibidez Je me souviens (1941ean). Orduan idatzi zituen bere lehen kantak (interpretatu zuen lehena Notre sentier izan zen, 1939an). Irrati-antzezlan batzuetan ere parte hartu zuen: Rue Principale, Vie de famille eta Un homme et son péché. Gidoietako asko argitaratu zituen eta 1942tik 1945era Quebec osoa zeharkatu zuen Les compagnons de Saint-Laurent antzerki taldea osatu zuen. 1942ko uztailaren 1ean Radio-Canadan lankide zuen Andrée Vienekin ezkundu zen; Martin izeneko semea izan zuten.

1942tik aurrera idazlanak argitaratzen hasi zen, lehen irratietan landutako testuak eta 1946an Orléans uhartean zegoela Le fou de l’île eleberria idatzi zuen, 1958 arte argitaratu ez zena.

Kantari eta idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean Quebec bisitatzen zuen Jacques Canetti artisten manager paristarrak « Le train du nord » bere kanta entzun zuen, baita izugarri gustatu ere; horren ondorioz CKLV Montrealgo irratian 12 kanta grabatu zituen; bere lehen disko honetan Moi, mes souliers, Le petit train du nord, Bozo eta Le petit bonheur nabarmendu ziren[1]. Canettik Frantziara joateko konbidatu zuen; bertan arrakasta handia lortu zuen eta Parisko ABC antzokian aritu zen, besteak beste. Polydor diskoetxearentzat bost urterako kontratua sinatu zuen. Quebecera 1953ra itzuli zen, dagoeneko ospetsu bihurtua bai kantari (frantsesez abesten zuten Ameriketako kantarien artean garrantzitsuentzat joa) bai idazle gisa: 1952an Fides argitaletxeak bere aldeko apustu sendoa egin zuen; hala ere bere betiko estilo edo hizkerari (parlure berak zioen bezala) ez zion muzin egin. Quebeceko egile abeslarien munduak errespetua irabazi zuen Leclercekin.

Hurrengo urteetan bere arrakasta idatzi edo kantatuek segitu zuten, bai Europa frantses-hiztunean (Frantzia, Valonia, Suitza) bai Quebecen. 1959an berari buruzko Félix Leclerc troubadour filma grabatu zen. 1963an egindako inkesta batean "idazle kanadiar-frantses" garrantzitsuena aukeratu zuten.

1965ean aita hil zitzaion; beste aldetik aurreko urte luzeetan managerra izan zuen Jacques Canettireki apurtu eta Jean Dufourrekin hasi zen lanean Frantziako kontzertuei dagokienez. 1968an Kanadako telebistak berari buruzko filma aurkeztu zuen eta Andréerengandik bereizi zen. Gaëtane Morinekin ezkondu zen; Nathalie eta Francis izeneko seme-alabak izan zituzten. Urte berean Quebeceko Orléans uhartean lur-eremu bat erosi zuen; denbora batez Suitzan bizi eta gero uhartera joan zen bizi izatera. 1970eko Quebeceko gertaera latzek bere konpromiso politikoa areagotzen bultzatu zuten.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974ko abuztuaren 13an Gilles Vigneault eta Robert Charleboisekin batera Superfrancofête jaialdian esku hartu zuen Quebec Hiriko Abrahamen lautadetan; 100.000 lagunen aurreko kontzertua J’ai vu le loup, le renard, le lion diskoan grabatu zen.

1975ean, bere karrerako 25. urteurrena ospatzeko disko bikoitza argitaratu zioten; urte horietan 140 bat kanta eginak zituen. 1976an PQk (Parti québécois) burujabetzaren aldeko alderdiak hauteskundeak irabazi eta gero antolatutako ospakizunetan parte hartu zuen. 1978an ADISQ Quebeceko disko-industriaren "sari handi berezia" jaso zuen; harrezkero ADISQen sari guztiek "Félix" dute izena. Arlo politikoan Quebeceko mugimendu nazionalak journée Félix Leclerc ("Leclerc eguna") sortu zuen.

1980ean Quebectarren Mugimendu Nazionalaren (Mouvement national des québécois eta québécoises) zilarrezko domina jaso zuen; aldiz, urte bereko maiatzaren 20an antolatutako erreferendumean herrialde honetako biztanle gehienek ezekoa eman zioten burujabetzari, Leclercen etsipenerako. Bere bizitzaren azken urteetan ohore eta omenaldi ugari jaso eta gero, 1988ko abuztuaren 8an hil zen bere bizileku eta toki kutuna izan zen Orléans uhartean[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1951 : Chante ses derniers succès sur disque
  • 1957 : Félix Leclerc chante
  • 1958 : Félix Leclerc et sa guitare, vol. 1
  • 1959 : Félix Leclerc et sa guitare, vol. 2
  • 1959 : Félix Leclerc et sa guitare, vol. 3
  • 1962 : Le Roi heureux
  • 1964 : Félix Leclerc
  • 1964 : Mes premières chansons
  • 1966 : Moi, mes chansons
  • 1967 : La Vie
  • 1968 : L'Héritage
  • 1969 : Félix Leclerc, dit pieds nus dans l'aube
  • 1969 : J'inviterai l'enfance
  • 1973 : L'alouette en colère
  • 1974 : J'ai vu le loup, le renard, le lion, Gilles Vigneault eta Robert Charleboisekin
  • 1975 : Le tour de l'île
  • 1978 : Mon fils
  • 1979 : Chanson dans la mémoire longtemps
  • 1993 : L'ancêtre - en Concert à l'ile d'Orléans. Hil ostean argitaratutako zuzenekoa.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Calepin d'un flâneur, Montreal, Fides, 1961.
  • Le Petit Livre bleu de Félix ou Le nouveau calepin du même flâneur, Montreal, Nouvelles Éditions de l'Arc eta Carcajou, 1978.
  • Le Dernier Calepin, Montreal, Nouvelles Éditions de l'Arc eta Carcajou, 1988.

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andante, Montreal, Fides, 1944.
  • Chansons pour tes yeux, Paris, Robert Laffont, 1968 eta Montreal, Fides, 1976.
  • Rêves à vendre, Montreal, Nouvelles Éditions de l'Arc, 1978.
  • La mort de l'ours.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pieds nus dans l'aube, Montreal, Fides, 1946.
  • Le Fou de l'Île, Paris, Denoël eta Montreal, Beauchemin, 1958·
  • Carcajou ou le diable des bois, Paris, Robert Laffont eta Montreal, Éditions du Jour, 1973.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dialogue d'hommes et de bêtes, Montreal, Fides, 1949.
  • Le Hamac dans les voiles (Adagio, Allegro eta Andante lanetako zatien bilduma), 1952.
  • Le P'tit Bonheur eta Sonnez les matines, Montreal, Beauchemin, 1959.
  • Sonnez les matines, 1963.
  • Le Petit Bonheur, 1964.
  • L'Auberge des morts subites, Montreal, Beauchemin, 1962.
  • Qui est le père?, Montreal, Leméac, 1977.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere omenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Joseba Tapiak Québec: hamalau kantu independentziarako diskoa (Gaztelupeko Hotsak) atera zuen. Bere hamalau kantuak Quebeceko abeslari abertzalerik ezagunenen bertsioak egiten zituen, tartean Leclercenak[8]. Aurkeztu zenean euskal prentsan Hego Euskal Herrian ez baina Ipar Euskal Herrian sona handiko kantak zirela azpimarratu zen; aurkezpen ekitaldian Koldo Izagirrek Leclercen Zapatok eta Xoxoaren haserrea kantak errezitatu zituen[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Le Petit Bonheur 1948an kantatu zuen estraineko aldiz, Montrealgo Théatre du Gésu antzokian; aktoreek jantziak aldatzen zituzten bitartean Leclercek abestiak kantatzen zituen.
  2. Chronologie de Félix Félix Leclerc fundazioaren webgunean.
  3. SSJB (Société Saint-Jean-Baptiste de Montréal) burujabetzaren aldeko elkarteak bere merituengatik nabarmendu den Quebeceko abertzaleei ematen diena.
  4. Quebeceko gobernuak artista bati bere karrera osoagatik ematen dion saria; Quebeceko arte munduko ohorerik handientzat jotzen da.
  5. Idazleentzako saria da.
  6. Argitaletxeen munduak emandakoa.
  7. ADISQ: Association québécoise de l'industrie du disque, du spectacle et de la vidéo.
  8. Tapiaren webgunea.
  9. Quebeceko askatasun doinu eta hitzak bere egin ditu Tapiak disko berrian, Egunkaria, 1999ko abenduaren 1a.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Leclerc Aldatu lotura Wikidatan