FC Zenit San Petersburgo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Zenit
Ezizena(k) Zenitchiki ("kainoi antiaereoak")
Sorrera 1925
Futbol zelaia Petrovsky estadioa
(Edukiera: 21.570)
Presidentea Errusia Aleksandr Dyukov
Entrenatzailea Portugal André Villas-Boas
Liga Errusiako futbol liga
2013-14 Errusiako futbol liga, 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zenit San Petersburgoko jokalariak 2007ko garaipena ospatzen.
2013ko Errusiako Superkopa, CSKA Moskuren aurka.

FC Zenit (errusieraz Футбольный клуб Зенит) San Petersburgoko futbol talde bat da, Errusia. Sobietar Batasunaren garaian titulu bakanen bat irabazi bazuen ere XXI mendean Errusiako talderik onenetakoa bihurtu da eta 2008an UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabai zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuneko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgo Leningrado deitzen zen garaian bertako Metal fabrikako langileek sortu zuten. Bigarren mailan hasi zuen ibilbidea eta 1940an FC Zenit Leningrado izena hartu zuen. Lehenengo titulua 1944ean lortu zuen, Sobietar Batasuneko Kopa hain zuzen ere.

Hamarkada luzetan talde apala izan zen. 1978an Yúriy Morózov entrenatzailea fitxatu eta harrobiarekin lan eginez maila nabarmen igo zuen taldeak. 1983an Pável Sadyrin-ek ordezkatu zuen eta 1984ean Sobietar Batasuneko Liga irabazi zuen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an irabazitako Errusiako Kopak "urrezko aroari" hasiera eman zion ondoren 2003an Ligako Kopa eskuratu zuen. 2005ean Gazprom enpresa handia Zeniten azkiodun nagusia bihurtu zen.

2007an Errusiako Liga irabazi zuen eta hurrengo urtean UEFA Kopa (Glasqow Rangersen aurka 2-0) eta Europako Superkopa (Manchester Uniteden aurka, 2-1) eskuratu zituen. Hurrengo urteetan maila onari jarraitu dio ligak eta kopak irabaziz.


Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasuneko txapelketak: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako txapelketak: 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Zenit San Petersburgo Aldatu lotura Wikidatan