FC Bayern München

Wikipedia(e)tik
FC Bayern Munich» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Bayern München
Ezizena(k) Die Roten
Sorrera 1900
Futbol zelaia Allianz Arena
(Edukiera: 69.900)
Presidentea Alemania Uli Hoeness
Entrenatzailea Alemania Jupp Heynckes
Liga Bundesliga
2012-13 Bundesliga, 1.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

FC Bayern Munich Alemaniako futbol taldea da, Munich hirikoa, herrialde horretako arrakastasuena dena eta Europako inoizko onenen artean dagoena.


Eduki-taula

Historia[aldatu]

Allianz Arena.

Sorrera eta hasierako hamarkadak[aldatu]

1900eko otsailaren 27an sortu zuten, eta garai hartan "Alemaniako Hegoaldeko Txapelketa" izeneko norgehiagokan parte hartzen zuen. Herrialde mailako lehenengo titulua 1932an jaso zuen, Liga irabazi baitzuen. 1933an naziek boterea eskuratzean taldearen lehendakaria eta entrenatzailea juduak izanik, Bayern "juduen taldea" kontsideratua izan zen. Lehendakariak eta entrenatzaileak alde egin zuten baina taldea semi-profesional bihurtu zen.

Alemanian nagusi eta Europako tituluak[aldatu]

1957 arte ez zuten herrialde mailako beste titulurik lortu. Urte hartan Kopa irabazi zuten. Klubaren urrezko urteak 1965 eta 1979 artean izan ziren, eta tarte horretan 3 Europako Kopa irabazi zituen. 1979an Kontinente arteko Futbol Kopa ere eskuratu zuen.

Azken hamarkadak[aldatu]

80 eta 90. hamarkadan Alemaniako txapelketetan erraz nagusitu zen. 1982 eta 1987an Europako Kopako finalista izan zen, irabazi ez bazuen ere. 1996an UEFA Kopa eskuratu zuen. 1999an inoiz ahaztuko ez den Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Bartzelonan Manchester Uniteden aurka. 90 minutuak jokatuak zeudela Bayerna 0-1 irabazten ari zen baina deskontu denboran ingelesek bi gol sartu eta modurik garratzenean Kopa galdu zuen.

Gorakada hasia zegoen ordea eta 2001ean UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi zituen. Mende berrian Alemaniako Bundesliga eta Kopa sarritan irabazteaz gain Europako puntako taldeetako bat bihurtu da. Azken lau urteetan hiru aldiz izan da UEFAko Txapeldunen Ligako finalista azkena baino irabazi ez duen arren, Borussia Dortmunden aurka hain zuzen ere. 2012-13 denboraldia bereziki bikaina izan da Txapeldunen ligaz gain Alemaniako Liga eta Kopa irabazi baititu, Europako futbolaren historian talde bakan batzuek egindako balentria.

Estadioak[aldatu]

Municheko Olinpiar Estadioa izan da taldearen zelaia 1972tik 2005 arte. Gaur egun Allianz Arena ederrean jokatzen du.

Gainontzeko kirolak[aldatu]

Klubaren barnean futbolaz gain beste kirol batzuk ere badaude, hala nola: saskibaloia, bola jokoa, xakea, gimnasia, eskubaloia eta mahai-tenisa. Arbitro eskola bat ere badu.

2010eko Bundesliga garaipena ospatzen

Palmaresa[aldatu]

Alemanian: 37[aldatu]

  • Bundesliga (23): 1932, 1969, 1972, 1973, 1974, 1980, 1981, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1994, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013
  • Alemaniako Futbol Kopa (16): 1957, 1966, 1967, 1969, 1971, 1982, 1984, 1986, 1998, 2000, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013

Nazioartean: 9[aldatu]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu]

  • Txapelduna (2): 1979, 2001
  • Finalista (0)

UEFAko Txapeldunen Liga[aldatu]

  • Txapelduna (5): 1974, 1975, 1976, 2001, 2013
  • Finalista (5): 1982, 1987, 1999, 2010, 2012

UEFA Kopa[aldatu]

  • Txapelduna (1): 1996

Europako Errekopa[aldatu]

  • Txapelduna (1): 1967

Jokalari ezagunak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]