Fernando Magallaes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Magallanes
Fernando Magallanes
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Fernão de Magalhães
Jaio 1480ko udaberria
Ponte da Barca, Minho (Portugal)
Hil 1521eko apirilaren 27a (41 urte)
Mactán (Filipinak)
Sinadura
Nabigatzaile eta esploratzailea

Fernando Magallanes,[1] jatorrizko izen-deiturez Fernão de Magalhães (Ponte da Barca, Minho, Portugal, 1480ko udaberria - Mactán, Filipinak, 1521eko apirilaren 27a) nabigatzaile eta esploratzailea izan zen.

Karlos I.a Espainiako erregearen zerbitzura, Munduari bira emateko asmoz abiatu zen Sevillatik 1519ko abuztuaren 10ean, bost itsasontziko espedizio baten buru, baina bidean hil zen. Espedizio hartan, Magallanes itsasartea aurkitu zuen, eta Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera joan zen lehenengo europarra izan zen. Magallanes Filipinetako uharte batean hil zen, indigenekin borrokan zebilela. Juan Sebastian Elkano getariarrak hartu zuen haren ordez agintea, eta 1522ko irailaren 6an Sanlúcar de Barramedara iritsita Munduari bira ematea lortu zuen.

Bizitza

Fernando Magallanes familia noble batean jaio zen 1480ko udaberrian. Haren aita Ruy de Magalhães zen, eta Ruyk lortu zuen bere semea Joan II.a Portugalgoaren alarguna zen Leonor erreginaren gortean morroi izan zedin. Ama, berriz, Beatriz de Barbosa zen.

Beraz, bere lehen urteak Portugalgo gortean eman zituen, baina, abenturaren irrikaz, Ekialde Urrunerantz zihoan espedizio batean hartu zuen parte. Garai hartan, portugaldarrek entzute handia zuten gaur egungo Malasia, Indonesia eta Filipina aldeko lurrekiko harremanetan.

Lehenengo bidaiak

1505ren martxoan 25 urte zeukanean,sartu zen indiako armadan,22 ontzien flotan bidalita Francisco de Almeidaren(lehenengo erregeordea) menpe jaretzeko.1509.utean abiatu zen lehenengo espediziora Malacara Diego Lopes de Sequeiraren aindupean,Francisco Serrao baterarekin,bere laguna eta seguruenik lehengusina.Malacara iritsita irailean,izan ziren biktima konspirazio batetik eta espedizioa ihesaldian bukatu zen atzean utzita emeretzi preso.Magallanes euki zuen rol oso garrantztsua Sequeirari ohartarazitzen eta Serraori salbatzen lehorreratu zuena ekintza batzuetan ospe eman zuena eta promozio bat eman zioten.

Fernandok Espezieriararako (Molukak) espedizio bat proposatu zion Portugalgo erregeari, mendebaldetik joango zen bidaia bat, alegia, baina ezetza jaso zuen, Tordesillasko Itunak zioenez uharte haiek Gaztelaren eremukoak baitziren, eta Portugalek ez baitzuen gerra pizterik nahi. Tordesillasko Ituna 1494an Gaztelak eta Portugalek aita santuaren baimenarekin sinatutako akordio bat zen, mundua bitan banatu zuena: alde bat Gaztelarentzat eta bestea Portugalentzat izango ziren.

Fernandok Espezieriararako (Molukak) espedizio bat proposatu zion Portugalgo erregeari, mendebaldetik joango zen bidaia bat, alegia, baina ezetza jaso zuen, Tordesillasko Itunak zioenez uharte haiek Gaztelaren eremukoak baitziren, eta Portugalek ez baitzuen gerra pizterik nahi. Tordesillasko Ituna 1494an Gaztelak eta Portugalek aita santuaren baimenarekin sinatutako akordio bat zen, mundua bitan banatu zuena: alde bat Gaztelarentzat eta bestea Portugalentzat izango ziren.

1517an, Sevillan, Fernando Juan de Arandarekin, Kontratazio Etxeko faktorearekin, jarri zen harremanetan. Rui Faleirorekin batera eta Arandaren laguntzaz, Karlos I.a, Gaztelara iritsi berria zen erregeari, aurkeztu zioten proiektua. Proposamenak arrakasta handia lortu zuen, Portugalekin haserretzeko beldurrik gabe, Espezieriara joateko aukera zabaltzen baitzion Gaztelari eta horrek, seguruenik, aberastasun eta ohore handiak ekarriko baitzizkion monarkiari.

1518ko martxoaren 22an, Karlos I.ak Magallanesekin eta Faleirorekin kapitulazioak egin zituen Valladoliden; bi portugaldarrek Espezieriarako espedizioa zuzenduko zuten, betiere Tordesillasko Itunak zioenaren barnean. Erregeak, trukean, hau eskaini zien:

  • 10 urterako monopolioa deskubrituko zuten bide horretan.
  • Aurreratu eta gobernadore izendapenak, aurkitutako uharte edo lurralde horietatik ateratako irabazien %5 beraientzako izango zelarik.
  • Bidaiaren irabazi garbiaren %5.
  • Ondorengo bidaietan, merkaderietan 1.000 dukat eramateko aukera, ateratako %5 soilik ordainduko zutelarik.
  • Bakoitzak uharte bana izango zuen, aurkitutako 6 aberatsenak kanpo geratzen zirelarik, baina horietan ere onuren hamabosten bat jasoko zuten.
« ...E acatando la voluntad con que os abeis movido a entender en el dicho descubrimiento por Nos servir, al serviçio que Nos dello resçibimos e nuestra Corona Real ser acreçentada, e por el travajo e peligro que en ello abeis de pasar, en rremuneraçión dello, es nuestra merçed y voluntad y queremos, que en todas las yslas e tierras que vosotros descubrierdes vos haremos merçed, e por la presente vos la hazemos, que de todo el provecho e ynteresse que de todas las tierras e yslas que ansí descubrierdes así de rrenta como de derechos como de otra cualquier cossa que a Nos se siguiere en cualquier manera, sacadas primero todas costas que en ella se hisieren ayais y lleveis la veintena parte, con el título de nuestros adelantados e governadores de las dichas tierras e yslas, vosotros e vuestros hijos e herederos de juro, para siempre jamás, con que quede para Nos e para los Reyes que después de Nos vinieren la supremera e seyendo vuestros hijos y herederos naturales de nuestros Reinos, e casaddos en ellos, con que la dicha governaçión y título de adelantados después de vuestros días quede en un hijo heredero, e dello vos mandaremos despachar vuestras cartas e privilegios en forma... »


Horrela zioen akordioak. Espedizioa Gaztelako Koroak finantzatuko zuen, eta bi urterako hornitutako bost ontzi joango ziren.

Koroak gogo handiz hartu zuen proposamena, 1500ez gero, Espezietarako Uhartetara joateko ahalegina egitekotan baitzebilen.

Mila arazo izan ziren prestaketan: diru falta, espedizioa bertan behera utz zezaten Portugalgo erregeak egin zituen ahaleginak, Faleiroren eta Magallanesen arteko haserreak... Hala ere, espedizioak aurrera egin zuen. Juan Rodríguez de Fonseca gotzainak Kristobal de Haro merkatariak kostuaren bostena jartzea lortu zuen, eta Faleiro, haserre haien ondorioz, ez zen orduko hartan joango.

Munduari Lehenengo Bira

1519ko irailaren 20an, Sanlúcar de Barramedatik (Espainia) irten zen, 5 ontziz osatu espedizioan: Trinidad, Victoria, San Antonio, Concepción eta Santiago zuten izena eta Magallanes lehenengoan joan zen. Victoria izango zen itzultzea lortuko zuen bakarra.

1517an, Sevillan, Fernando Juan de Arandarekin, Kontratazio Etxeko faktorearekin, jarri zen harremanetan. Rui Faleirorekin batera eta Arandaren laguntzaz, Karlos I.a, Gaztelara iritsi berria zen erregeari, aurkeztu zioten proiektua. Proposamenak arrakasta handia lortu zuen, Portugalekin haserretzeko beldurrik gabe, Espezieriara joateko aukera zabaltzen baitzion Gaztelari, eta horrek seguruenik aberastasun eta ohore handiak ekarriko baitzizkion monarkiari.

1518ko martxoaren 22an, Karlos I.ak Magallanesekin eta Faleirorekin kapitulazioak egin zituen Valladoliden; bi portugaldarrek Espezieriarako espedizioa zuzenduko zuten, betiere Tordesillasko Itunak zioenaren barnean. Erregeak, trukean, hau eskaini zien:

  • Ibilbidearen monopolioa aurkituta hamar urteen bukaeragaitik.
  • Gobernadore izendapena aurkitzen zuten irla bakoitzagaitik,gainera aurkitzen zuten irabaztearen ehuneko bostena.
  • Bidaiaren irabaztearen ehuneko hogeia.
  • Eskubidea izateko mila dukat hurrengo bidaietan,ordaintzen bakarrik eszedenteen ehuneko bostena.
  • Ematea irla bat bakoitzri sei aberatsenak izan ezik,bakarrik hoien hamabosgarren aldea izango zutena.
Ontzia Tripulazioa Tonelajea
Trinidad 110 55
San Antonio 120 60
Concepción 90 45
Victoria 85 42
Santiago 75 32
TOTALA 234
Magallanes itsasartea
1522an Sevillara iritsitako Victorian etorri ziren 18 gizonak
Izena Postua
Joan Sebastian Elkano (Getaria) maistrua
Francisco Albo (Axio) pilotua
Miguel Rodas pilotua
Juan Akurio (Bermeo) kontramaisua
Antonio Lombardo (Pigafetta) (Vicenza) supernumerarioa
Martin Judicibus (Genoa) ontziburua
Hernando Bustamante (Alcántara) marinela
Nicholas edo Grego (Napoli) marinela
Miguel Sánchez (Rodas) marinela
Antonio Hernández Colmenero (Huelva) marinela
Francisco Rodrigues (Sevillako portugaldarra) marinela
Juan Rodríguez (Huelva) marinela
Diego Carmena marinela
Hans (Akisgran) artilleroa
Juan Arratiakoa (Bilbo) marinela
Vasco Gómez Gallego el Portugués (Bayona, Galiza) marinela
Juan de Santander (Cueto, Kantabria) ontzimutila
Juan Zubileta (Barakaldo) morroia

Kanariar uharteetan gelditu ondoren, Cabo Verde eta Sierra Leona paretik pasatu eta, abenduaren 13an, gaurko Rio de Janeiro ukitu zuten. Hegoalderantz jarraitu zuten, Rio de Platatik pasa (1516an, Juan Díaz de Solisen aurkituta zuen hau) eta, 1520ko martxoan, San Julian badiara iritsi ziren, pasabideren bat aurkituko zuelakoan esploratzeari emanez. Negua gerturatzen ari zitzaiela eta, Fernandok bertan geratzea pentsatu zuen udaberrira arte.

Paraje beldurgarria zen hura eta janaria neurriaren neurriz zegoen. Tripulazioa haserre zegoen eta itzultzeko nahia nabaria zen. Concepcióneko kapitaina zen Gaspar de Quesada eta Juan de Cartagena, San Antonioko buru izandakoak Magallanesen aurkako konspirazio bat zuzendu zuten. Hiru ontzitan zabaldu zen mutina, baina Magallanesek lortu zuen itzaltzea. Kapitainetako bat hil egin zuten eta besteak, berriz, epaitu egin zituzten; Quesadari heriotza-zigorra esleitu zioten eta Juan de Cartagena kostan abandonatu zuten.

Magallanesen Victoria ontziaren itsasbidea, Elkanok Filipinetatik aurrera agintea hartua, munduari lehen bira eman ziona

Gertaera horren ondoren, 1520an, Magallanes itsasartea izango zenera ailegatu ziren. Arrisku galanta izan zen hura, eremu hori oso korapilatsua baitzen. Ontzi bat zihoan aurrean biderik hoberena aurkitu nahian; ondoren, besteen bila itzultzen zen eta ezaguna zuen bide hori erakusten zien. Azkenean, lortu zuten laberinto hartatik ateratzea eta Ozeano Barerantz joan ziren; horrela deitu zion eta inongo ekaitzik ez zutelako aurkitu jarri zioten izen hori. Pixkanaka, Hegoaldeko Itsasoa, aurrez eman zitzaion izen zaharra, ahazten joan zen.

Magallaneseko itsasarte eta Moluka Uharteen bitarteko bidea egiten emandako 3 hilabeteetan, ez zuten lur izpirik aurkitu eta gosea eta eskorbutoa nagusitu zen tripulazioan. Ura usteldu egin zitzaien eta, penalidade hartan, arratoi bat ondare preziatua zen jakirik gabeko gizarte harentzako. Eskorbutoaren aiumak entzuten ziren nonahi eta gizonezko haiek biguindutako larrua edo zerrautsa jatera iritsi ziren.

Azkenean, 1521eko martxoan, Magallanesen zori txarrak atseden hartu zuen, uharte bat aurkitu zuenean. Neka-neka egindako marinelek deskantsatzeko eta jakiak biltzeko aprobetxatu zuten gune hura eta, harrituta geratu ziren bertako indigena ugari gerturatu zitzaizkienen, bisitarientzako opariak ekarriz.

Moluketan, Ekialde Urrunera iritsi zirela ohartu ziren, Kristobal Kolonen proiektua burutuz. Zoritxarrez, Filipinetako Mactán irlan Lapu-Lapu buruzagiaren indigenekin izandako borroka batean, Magallanes hil egin zen.

Juan Sebastian Elkano gipuzkoarra jarri behar izan zuen espedizioaren buru eta, bere agindupean, Borneoko indigenekin harreman ona izan zuten eta biltegi bat ezartzea lortu zuten. Baliabiderik gabe eta barku bakar batekin, itsasgizonek itzultzeko bidaiari ekin zioten, portugaldarren bidetik, hori baitzen bide ezagunena; haien ihesi ibili behar izan zuten, ezkutuan jana aurkituko zuten lurrak bilatuz eta portugesen portu eta flotei alde eginez.

1522ko uztailean, espedizioa Sevillara iritsi zen ontzi bakar batekin: Victoria. Denera, 216 gizon hil ziren bidaian eta 18 bakarrik itzuli ziren. Haietako bat zen Elkano. Trinidad ontziko tripulazioko 55 kideetatik, berriz, 4 biziraun zuten eta 1525an iritsi ziren, beste bide batetik.

Kronologia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Magallaes Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia