Foru Hobekuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa edo Foru Hobekuntza foru erregimena gaurkotu zuen Espainiako 1978ko Konstituzioan barneratzeko. Beste autonomia erkidegoen estatutuen parekoa da. 1982ko abuztuaren 16tik dago martxan.

1982ko martxoaren 15ean Nafarroako Foru Parlamentuak aldeko 49 bozkarekin (UCD, PSOE, UPN eta Alderdi Karlista) eta aurkako 5 bozkarekin (EAJ eta Euskadiko Ezkerra) onartu zuen Foru Hobekuntza. Bozketara ez ziren agertu Herri Batasunako 16 parlamentariak. Ondoren, Gorte Nagusiek onartu zuten eta 1982ko abuztuaren 16ean jarri zen indarrean. Legea onartu zen nafarrrei erreferendum bidez galdetu gabe.

Edukia [aldatu]

Foru Hobekuntzaren edukia bestelako autonomia estatutu baten edukiaren antzekoa da: erkidegoko herri erakundeen antolaketa, konpetentziak, etab. Desberdintasun nagusia idazte-sistema izan zen. Orduko Nafarroako Foru Aldundia eta Espainiako Gobernuak negoziatu eta hitzartu zuten lege hori.

Kontzertu edo itun ekonomikoa 1978an hitzartu zutenez, ez zen oztoporik egon Foru Hobekuntza aurrera ateratzeko.

Euskarari dagokionez, Foru Hobekuntzak Nafarroa hiru hizkuntza-eremuetan banatu zuen, eremu euskaldunean euskara hizkuntza ofizial bezala ezarriz (9. Artikulua).

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo Loturak [aldatu]