Foruzaingoa
Wikipedia(e)tik
| Foruzaingoa Policía Foral |
|
|---|---|
| Sorrera | 1928 |
| Mota | Erkidegokoa |
| Eremua | |
| Egoitza | Iruñea |
| Zuzendaria | Alfonso Fernández Díez |
| Langileak | +1.000 |
| Erakunde arduraduna | Nafarroako Gobernua |
| Webgunea | |
Foruzaingoa (gaztelaniaz Policía Foral) Nafarroako Foru Erkidegoko polizia da. Herrialde horretan diharduten lau polizia indarretako bat da. 1928an sortu zuen Nafarroako Foru Diputazioak Cuerpo de Policía de Carreteras izenarekin.
Ertzaintza eta Mossos d´Esquadra polizia indarrekin batera, Espainiako hiru polizia indar autonomikoetako bat da.
Eduki-taula |
Komisariak[aldatu]
Komisariek lurralde organo izaera dute, eta zonalde polizial bateko Brigadek edo Taldeek osatzen dute. Gaur egun, Foruzaingoak zazpi komisaria ditu herrialdean:
- Iruñeko komisaldegia,[1]
- Tuterako komisaldegia, Foruzaingoaren bigarrena izan zena.[2]
- Tafallako komisaldegia,[3]
- Lizarrako komisaldegia,[4]
- Zangozako komisaldegia,[5]
- Altsasuko komisaldegia,[6]
- Elizondoko komisaldegia,[7]
Polizia-eskalak[aldatu]
- Foruzaingoko Burua
- Komisario Nagusia
- Komisarioa
- Inspektorea
- Inspektoreordea
- Kaporala
- Agentea (edo foruzaina)
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ ekainaren 1eko 224/2006 Foru Aginduak sortua. [1] 224/2006 Foru Araua
- ↑ 2002ko martxoaren 27an inauguratu zutena. [2] Prentsa Ohar ofiziala, 2002ko martxoaren 27a
- ↑ ekainaren 28ko 265/2005 Foru Arauak sortua. [3] 265/2005 Foru Araua
- ↑ abenduaren 11ko 428/2006 Foru Arauak sortua. [4] 428/2006 Foru Araua
- ↑ abenduaren 1eko 156/2005 Foru Arauak sortua. [5] 156/2005 Foru Araua
- ↑ abenduaren 11ko 429/2006 Foru Arauak sortua. [6] 429/2006 Foru Araua
- ↑ abenduaren 11ko 427/2006Foru Arauak sortua. [7] 427/2006 Foru Araua
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- Foruzaingoaren webgune ofiziala
- Foruzaingoari buruzko webgunea (Gaztelaniaz)
- "Foruzaintzaren Elkartasuna"ren webgunea (Gaztelaniaz)
|
|||||||||||