Fredric March

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fredric March
Fredric March
Datu pertsonalak
Izen osoa Ernest Frederick McIntyre Bickel
Ezizena Fredric March
Jaio 1897ko abuztuaren 31
Racine, Wisconsin (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1975ko apirilaren 14a
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak
1932 Dr. Jekyll and Mr. Hyde
1937 A Star Is Born
1942 I Married a Witch
1947 The Best Years of Our Lives
Sariak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
1932 Dr. Jekyll and Mr. Hyde
1947 The Best Years of Our Lives
IMDB IMDBko fitxa

Fredric March 1897ko abuztuaren 31n jaiotako aktore estatubatuarra izan zen. Benetako izena Ernest Frederick McIntyre Bickel zuen eta Racinen, Wisconsinen, munduratu zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Wisconsin-Madison unibertsitatean jardun zuen. Banku batean ekin zion lanari, baina apendizitis larri batek zer pentsatu eman zion eta bestelako beharra nahi zuela erabaki zuen. Figurazio eta estra lanetan ibili zen hainbat filmetan 1920an hasita, eta 1926an Broadwayra jo zuen, handik gutxira Paramount Pictures konpainiarekin sinatzeko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Oscar sarietarako lehen izendapena jaso zuen ( The Royal Family of Broadway), eta bi urte geroxeago lehenengoa irabazi: gizonezko aktore onenaren Oscar saria eman zioten Dr. Jekyll and Mr. Hyde filmean eginiko lanagatik. 1946an, ostera ere sari berori irabazi zuen: The Best Years of Our Lives.

March William A. Wellman zuzendariaren A Star is Born 1937ko filmean

Marchek zinemarako zein antzerkirako lanak osatu zituen bere ibilbidean, ezin bata edo bestea alde batera laga. Ez zuen estudioekin epe luzerako kontraturik sinatu, eta agian horregatik ez zuen, bere garaiko aktoreek egin ez zuten legez, hainbeste filmetan parte hartu. Arthur Miller antzerkigilea Marchen auzokoa zen eta Death of a Saleman lana 1949an Elia Kazanek zinemara egokitu behar izan zuenean Fredric aritzea nahi zuen idazleak. Aktoreak, ordea, ezetz esan zion eskaintzari; eta beharbada damutu zitzaion, handik hiru urtera antzezlanaren bigarren bertsioan parte hartu baitzuen, 1951n Laslo Benedek-ek zuzendua. Oskar sarietarako izendatu zuten ostera ere.

Inherit the Wind (1960)

Azken aldiko lanik garrantzitsuena akaso Spencer Tracyrekin batera antzeztutako Inherit the Wind (1960) filma izan zen.

Florence Eldridge aktorearekin ezkondu zen 1927an eta Connecticut izan zuen bizileku. Ideia aurrerakoiak zituen, eta kritika nahikotxo jaso zituen Espainiako Gerra Zibila zenekoan jendaurrean errepublikarren alde azaldu izanagatik.

Gaixo zela lan ederra egin zuen 1973ko The Iceman Cometh filmean. Prostatako minbiziak jota hil zen 1975ean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fredric March Aldatu lotura Wikidatan