Obanos
|
Obanos |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Obanos | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Izarbeibar |
||
| Alkatea | Jesús María Puy Lanas (Nekeas, ezkerreko indep.) |
||
| Herritarra | obanostar | ||
| Koordenatuak | 42°40′46″N 1°47′8″W / 42.67944°N 1.78556°WKoordenatuak: 42°40′46″N 1°47′8″W / 42.67944°N 1.78556°W | ||
| Eremua | 19,89 km2 | ||
| Garaiera | 412 m | ||
| Distantzia | 15 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31151 |
||
| Biztanleria | 911 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 45,8 bizt./km² | ||
| www.obanos.es http://www.obanos.es/es www.obanos.es | |||
Obanos[1] Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 911 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 15 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hegoaldeko muturrean eta Izarbeibarrean. Campanas eta Obanos elkartzen dituen errepideak Iruñerriarekin komunikatzen du udalerria. Obanosek lau auzo ditu, San Juan, San Lorentzo, San Martin eta San Salvador.
Herriak Legardarekin egiten du muga iparraldean, Muruzabal, Eneritz eta Añorberekin ekialdean, Garesekin mendebaldean, eta Artaxoa eta Mendigorriarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Obanosko klima mediterraneo-kontinentala da, Izarbeibarko gainontzeko herriek duten klima bera. Haraneko lurrak oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai horretan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten dute bat. Neguak hotzak dira eta udak beroak, dena den, ez hegoalderago dagoen Erriberan bezain beroak. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez beste).
Gizakia agertu aurretik, udalerrian ameztiak eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak gunerik hezeenetan ziren. Baina, zoritxarrez, nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez dago jatorrizko landarediaren arrastorik. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.
Historia [aldatu]
Obanos 1665. urtean bihurtu zen hiribildu, baina jada XIII. mendean monarkiaren gehiegikeria salatzeko bilduriko nobleen "Infantzoien Biltzarra" delakoa herrian bildua zen. Erakunde hori, Nafarroan eta Euskal Herrian izandako lehen erakunde "demokratikotzat" hartua izan da. XIII. mendearen hasieran Antso VII.a erregeak erakundea onartu eta bere konpetentziak zabaldu zituen eta gaizkileak harrapatu eta zigortzeko eskubidea eman.
Infantzoien Biltzarrak, nobleziako behe-estamentuetako kideak ziren, goi-burgesiaren azpian. Dena den, nobleez gain, nekazari, artisau, abade, eta merkatariek ere osatzen zuten elkartea, euren pribilegioak defendatzeko asmoarekin. Partaideak ez ziren soilik obanostarrak, inguruko herrietako biztanleek ere hartzen zuten parte bertan, eta Obanosez beste eskualdeetan ere bildu izan ziren. Dena den, Obanosen kokapen geografiko estrategikoa zela eta, bilera gehien egiten zen herria izan zen eta horregatik erlazionatzen da erakundea udalerriarekin gaur egun.
1512an, Gaztelak Nafarroa konkistatzean Obanos Izarbeibarreko udal bihurtu zen. XIX. mendean udalerri independente bihurtu zen.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.238 | 1.203 | 1.075 | 1.114 | 1.083 | 1.053 | 997 | 794 | 690 | 695 | 704 | 785 | 889 |
2008ko erroldaren arabera, 109 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,87 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Ondarea [aldatu]
Obanosek, portiko ikusgarridun eta pizkundeko erretauladun eliza gotikoa izan zuen. Eraikinaren egoera txarra zela eta, eta herriko biztanleria haztearekin batera, eliza berria eraiki zuten 1912. urtean, San Joan bataiatzailearen eliza. Jatorrizko elizatik XIV. mendeko portada, dorrea eta Blankako Andrearen ganga nagusia kontserbatzen dira. Horrez gain, Joanes Antxetaren XVII. mendeko erretaulako eskultura batzuk aurkitu daitezke. Eliza 2007. urtean zaharberritu zuten.
Bestalde, San Lorentzo eta Salbatore baseliza, herriaren erdigunetik bi kilometrora kokatzen da, Iruña eta Garesko errepideak Obanosera doan errepidearekin bat egiten duten tokitik gertu.
Eraikuntza zibilari dagokionez honako egiturak dira aipagarri:
- Muzkiz etxea, XVII. mendearen lehen erdikoa.
- Zabalegi etxea, etxe barruko patioarekin.
- Tximonko etxea, XIX. mendeko blasoiduna.
- On Fidel etxea, erdi puntuko ateduna.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Azken agintaldietan Obanosko alkatea 1995ean sortutako Agrupación Nekeas herri ekimenekoa izan da. 1999tik 2007ra Fernando Lanas Guembek hartu zuen alkatetza. 1999an Nekeasek 3 zinegotzi lortu zituen eta UPNk hiru. 2003an Nekeasek 5, Ultreiak 1 eta UPNk 1[2].
2007an talde hau izan zen aurkeztutako bakarra. Baliogabeko botoak 81 izan ziren (emandako guztien %15,20) eta 84 boto zuri(%18,58). Abstentzioa %24,29koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nekeas | 368 | 7 |
2011ko udal hauteskundeetan hiru zerrenda aurkeztu ziren: ezkerrekoak eta euskaltzaleak biltzen dituen Nekeas (berriz ere garaile, 4 zinegotzi eta alkatetza Jesús María Puyrentzat), eskuineko Proyecto por Obanos (3 zinegotzi) eta PP (bat ere ez)[3].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Nekeas | 330 | 4 |
| Proyecto por Obanos | 216 | 3 |
| PP | 19 | 0 |
Udaletxea [aldatu]
Obanosko udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Eneritz, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Fernando Lanas Genbe | Nekeas |
| 2003-2007 | Fernando Lanas Genbe | Nekeas |
| 2007-2011 | Fernando Lanas Genbe | Nekeas |
| 2011-2015 | Jesús María Puy Lanas | Nekeas |
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Obanos eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,97k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Obanos) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Obanosko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Obanosi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Lorentzo kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Izarbeibarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Adios • Añorbe • Biurrun • Eneritz • Gares • Legarda • Muruzabal • Obanos • Olkotz • Tirapu • Ukar • Uterga |
||