Hurling
Hurling (irlanderaz iomáint edo iománaíocht) zeltiar jatorriko kirola da. Elkarte Gaeliko Atletikoak arautzen ditu bere arauak (irlanderaz, "Cumann Lúthchleas Gael" eta ingelesez "Gaelic Athletic Association"). Makilez jokatzen da (irlanderaz camáin), makil hauen bitartez pilota bat jotzen delarik (irlanderaz, sliotar). Jokoa nagusiki Irlandan jokatzen da eta Eskozian jokatzen den shinty-aren antzekoa da. Emakumeek jokatzen duten pareko jokoa ere bada, hau camogie izenez ezagutzen delarik.
[aldatu] Jakingarri
Argentinako irlandar komunitateak Hurlingean jokatu zuen gaur egun izen berbera daraman taldearekin, zehatz-mehatz II. Mundu Gerraren hasiera arte. Zenbait urteetako geldialdiaren ondoren, berriz jokatzeari hasi zitzaion, taldearen Webgunearen arabera.
All-Ireland Championship txapelketa da kirol honetako lehiaketa nagusiena, bertan Irlandar Errepublika eta Ipar Irlandako konterri ezberdinak lehiatzen direlarik, bai eta Londresko (Erresuma Batua) eta New Yorkeko (AEB) taldeek; txapelketaren finala Dublingo Croke Park zelaian ospatzen delarik. Azken bi txapelketen garailea Kilkeny taldea izan da.