Ignacio Rotaetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Rotaetxe

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaGasteiz1888ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaZeanuri1951ko abuztuaren 29a (63 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta bideetako ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ignacio Rotaetxe Belasko (1888ko urtarrilaren 2a, Gasteiz, Araba1951ko abuztuaren 29a, Zeanuri, Bizkaia) euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Espainiako Gorteetan EAJ alderdiko diputatu izan zen.

Ingeniaritza lan ugari burutu zituen, denetan nabarmenenak Bilboko zubi altxagarriak izan zirelarik, XX. mendeko hiriaren ekonomia hazkunde garaian.

1912tik aurrera Rotaetxe Eusko Alderdi Jeltzalean buru belarri ibili zen. 1916an Juana Chalbaud Amann-ekin ezkondu zen, Pedro Chalbaud Errazkin bizkaitar burgesiako kide nabarmen eta negoziogizonaren alaba zena. Chalbaud, Unión Española de Explosivos enpresako nagusia izateaz gain.

Bizkaiko Batzar Nagusietan kargu garrantzitsu ugari izan zituen, azkenik Bizkaiko Aldun Nagusia bilakatu zen arte. Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. 1916ko EAJren zatiketan Euzko JEL-Batzan geratu zen, eta Eli Gallastegiren EAJ-Aberri alderdiari aurka egin zion. EJBko diputatu izan zen, baita 1920-1930 bitartean alderdi horretako lehendakaria ere.

Halere, EJB eta Aberriren arteko berrelkarketaren aldeko azaldu zen. 1930eko Bergarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Berbatasunaren Biltzarreko buruetako bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilan Bilbo frankisten esku erortzean Donibane Lohizunera ihes egin zuen, eta ondoren Venezuelara. 1942an Euskal Herrian hainbat lagun eta adiskideek garaiko agintari frankistei bere aldeko txostena aukeztu eta Euskal Herria edota Katalunia ez zapaldu eta hautetaik 150 kilometrotara urrundurik egoteko baldintzapean Espainiara joateko baimena eman zioten.

1951an hil zen. 2001an Deustuko zubian Bilboko Udalak bere omenezko plaka bat ipini zuen.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Gorgonio Renteria
EBBko presidentea
Comunión Nacionalista Vasca
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1920ko martxoaren 7a - 1930ko azaroaren 16a
Ondorengoa
Ramon Bikuña
EAJren berrelkartzea