Ivan Turgenev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivan Turgenev

Ivan Sergeyevich Turgenev Errusiako idazlea izan zen (Orel, 1818 - Bougival, Paris ondoan, 1883).

Aita noblea eta gudarosteko ofiziala eta ama lur-jabeen familia bateko alaba zituen. Ikasketak Moskun eta San Petersburgon egin zituen; hiri horretan literaturaren munduan murgildu zen, Puxkin eta Gogol gidari zituela. 1838an Berlina joan zen filosofiako ikasketak egiteko; han idealismo alemanaren eragina jaso zuen.

1841ean, Europaren zale eta liberal deliberatua bilakaturik, Errusiara itzuli zen, eta administrazioan lan egin zuen. Garai hartakoak dira Turgenieven lehen obrak: Parasha (1843), narrazio-olerkia; Andrei Kolosov (1844), eleberri laburrak; Zuhurgabekeria (1843), antzerkia. 1845ean administrazioa utzi zuen literaturara erabat emanda bizitzeko. Pauline Viardot-García kantariaz maitemindurik, 1847tik 1850era Errusiatik kanpo joan zen haren atzetik. 1852an ospea eta ezagutza ekarri zizkion Zapiski ojotnika (Ehiztariaren narrazioak) obra argitaratu zuen; liburu horretan jopuen bizitza gogorraren lekukotasuna eman zuen idazkera errealistaz. 1852an bere etxaldean egotera behartu zuen gobernuak, Gogolen heriotza zela eta egindako artikuluarengatik. Ordura arte antzerki-obrak idatzi bazituen, Dirurik gabe (1846), Bizkarroia (1849), Gau bat Sorrenten (1852), handik aurrera antzerkia alde batera utzi eta poesiaz beteriko eleberri laburrak ondu zituen: Bi lagun (1854), Iakov Pasinkov (1855), Lehen amodioa (1860) eta abar. Turgeniev, orobat, Errusiako eleberrigile onentsuenen artean kokatu ohi da. Rudin (1856) obran bere garaiko giro intelektuala erretratatu zuen; Dvnoyanskoy genezdo (1859, Kapareen habia) lanean, noblezia zaharraren ohiturak deskribatzen zituen; Nakanune (1860, Bezperan); eta Otsy i deti (1862, Aita-semeak).

Eleberri bakoitzak eztabaida sutsuak pizten zituen eta, hartaz nazkaturik, atzerrian hartu zuen bizilekua, Baden-Badenen lehenik (1862-1870) eta Parisen gero (1871-1883), Errusian egonaldi laburrak baizik egiten ez zituela. Azken aldi horretan bi eleberri Dym (1867, Kea), Nov´ (1877, Luberriak), zenbait eleberri labur eta obra lirikoak ondu zituen. Hil ondoren, Turgenieven antzerki-obrarik ezagunena argitaratu zen: Hilabete bat landan. Harremanak izan zituen bere garaiko Europako idazle anitzekin: G. Flaubert, E. Zola, B. Auerbach, H. James, G. Sand… Haren hizkuntza Errusiako literaturako eredu garbienetakotzat hartua izan ohi da, Puxkinenaren ondoren.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak