Sebastopol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sebastopol

Sebastopol
Sebastopolgo portua.
Sebastopol bandera

Sebastopol armarria

'Ofiziala' Севастополь / Aqyar
Estatua UkrainaUkraina
Autonomia errepublika Krimea
Koordenatuak 44°36′N 33°31′E / 44.600°N 33.517°E / 44.600; 33.517Koordenatuak: 44°36′N 33°31′E / 44.600°N 33.517°E / 44.600; 33.517
Sebastopol Ukrania-n dago
Sebastopol
Eremua 1,079 km2
Garaiera 100 m
Posta kodea 99000—99699
Biztanleria 379,200 bizt. (2007)
Dentsitatea 351,44 bizt./km²
[1]


Sebastopol[1] Ukrainako hegoaldeko hiria da, Itsaso Beltzaren ertzean, Krimeako penintsulan. Ukrainaren barruan estatus berezia dauka.

2007an 379.200 biztanle zituen.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Antzinako greziarrek eraikitako antzokia.

Egungo hiriaren hegoaldean kokatu zuten greziarrek Kersonesos izeneko kolonia (K.a. 421). Pontoko erresumaren barnean geratu ondoren, erromatarrak bertaratu ziren (K.a. II. m.) eta Bizantzioko inperioko hiria izan zen gero.

Vladimir Kieveko printzeak hartu zuen hiria 988-989 bitartean, eta han bataiatu zuten. Trebizondako inperioaren mendean egon eta gero, desagertu egin zen ia hiria. 1783an sortu zuen Grigori Potemkin mariskal errusiarrak hiri berria, eta Sebastopol izena eman zioten ondorengo urtean. Itsas armadarako basea eraiki zuten aurrena eta merkataritzarako portua ondoren (1808). XIX. mendearen hasieran izugarri gotortu zituzten hiria eta portua. 1854-1855 bitartean, Krimeako gerraren garaian (1853-1856), guztiz inguratu zuten hiria frantses eta ingeles armadek. Setio izugarri gogor baten ondoren, su eman zieten errusiarrek zutik zirauten eraikuntzei, hiria utzi baino lehen. Eraikuntza-lanei ekin zieten berriro gerra ondoren.

Errusiako iraultzaren garaian, bertan eratu zuen Wrangel jeneralak iraultzaileen kontrako kuartel nagusia; 1920ko azaroan nagusitu zen armada gorria hirian. Bigarren Mundu Gerran setioa ezarri zioten alemaniar naziek hiriari 1941eko uztailean, eta 1942ko uztailean sartu ziren bertan. 1944ko maiatzean hartu zuten hiria sobietar indarrek.

Klima[aldatu]

Datu klimatikoak (Sevastopol)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 6.0 8.9 13.6 19.2 23.5 26.5 26.3 22.4 17.8 12.3 8.1 15.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.9 2.8 5.5 9.9 15.2 19.5 22.4 22.1 18.2 13.9 8.9 5.1 12.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.4 2.0 6.1 11.1 15.5 18.2 17.9 13.9 9.9 5.4 2.0 8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 25 24 27 18 26 32 33 42 32 42 52 379
Iturria: svali.ru[2]

Ekonomia[aldatu]

Ekonomiaren indar nagusia ontziolak eta industria mekaniko astuna dira. Turismogunea ere bada.

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo-loturak[aldatu]


Geografia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.