Sumyko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sumyko oblasta
Сумська область

bandera
Bandera
armarria
Map of Ukraine political simple Oblast Sumy.png
Herrialdea UkrainaUkraina
Hiriburua Sumy
Eremua 23834 km²
Biztanleria 1198646 [1] (2008)
Dentsitatea 50,3 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.state-gov.sumy.ua/


Sumyko oblasta (ukraineraz: Сумська область, translit. Sums’ka oblast’) Ukrainako ipar-ekialdeko oblasta da. Iparralde eta ekialdean Errusiarekin du muga (Briansk, Kursk eta Belgorod oblastak), hegoaldean Kharkiv eta Poltavako oblastekin eta mendebaldean Txernihiveko oblastarekin[2]. 23.834 km²ko azalera du eta 2008an 1.198.646 biztanle zituen[1]. Hiriburua Sumy da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan zerealak, azukre-erremolatxa, ekilore haziak, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industria jarduera nagusiak makinagintza (nekazaritza, kimikagintza, petrolio ateratze, medikuntza eta inprimaketarako makineria eta tresna elektronikoen ekoizpena), elikagaien prozesamendua, petrolio ateratzea eta enpresa kimiko eta petrokimikoak dira[2].

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sumyko oblasta Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Ukrainako banaketa administratiboa World-gazetteer.com
  2. a b Sumy oblast, Ukraine Ukrainetrek.com
  3. Sumyko oblasteko hiriak World-gazetteer.com