Txernivtsiko oblasta
|
Txernivtsiko oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Txernivtsi | ||
| Eremua | 8097 km² | ||
| Biztanleria | 904823 (2008) | ||
| Dentsitatea | 111,7 bizt / km² | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera | ||
| www.oda.cv.ua/ | |||
Txernivtsiko oblasta (ukraineraz: Чернівецька область, translit. Chernivets’ka oblast’, errumanieraz: Regiunea Cernăuţi) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Mendebalde eta iparraldean Ivano-Frankivskeko oblastarekin du muga, iparraldean Ternopil eta Khmelnytskyko oblastekin, ekialdean Vinnytsiako oblastarekin, hego-ekialdean Moldaviarekin eta hegoaldean Errumaniarekin. Bukovina herrialde historikoaren zati da. 8.097 km²ko azalera du eta 2008an 904.823 biztanle zituen[1].
Paisaian Karpato mendiak eta Dniester eta Prut ibaien artean dauden basoak nabarmentzen dira. Hamaika raionek eta bi hiri subordinatuk antolatzen dute oblasta. 2001eko erroldaren arabera, biztanleen %7 5 ukrainarrak dira jatorriz, % 12,5 errumaniarrak, % 7,3 moldaviarrak eta % 4,1 errusiarrak. Banaketa hori bera dute oblast honetako hizkuntzek.
Hiri nagusiak [aldatu]
Txernivtsiko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])
- Txernivtsi: 242.250 biztanle
- Storozhynets: 14.523 biztanle
- Khotin: 10.732 biztanle
- Novodnistrovsk: 10.268 biztanle
- Sokyriany: 9.883 biztanle
- Zastavna: 8.673 biztanle
- Novoselytsia: 8.288 biztanle
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ukrainako banaketa administratiboa world-gazetteer.com
- ↑ Txernivtsiko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ukranieraz) Eskualdeko administrazioaren ataria
- (Ukranieraz) Hiriburuko admistraziaoren ataria
- (Ukranieraz) Obastarren gaineko estatistikak
|
|||||||||||