Jarrai
Wikipedia(e)tik
Jarrai legez kanpo dagoen, Euskal Herriko gazte erakunde independentista zen. 2000. urtean Gazteriakekin batu zen Kanbon egin zen Gazte Topagunean, Haika erakundea sortuz. Haikaren ilegalizazioaren ondorioz gazte talde bat bildu eta Segi izeneko erakundea antolatu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin zerikusia duen talde terroristatzat hartzen du 2007tik.
2007ko otsailaren 4ean, Espainiako Auzitegi Goreneko deklarazio batetik ihesita zeuden Jarrai, Haika eta Segiko 19 lagunetik 18 atxilotu zituen Ertzaintzak Bilbon.

